«Historiak»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Lanaren ezaugarriak ==
[[Mediar Gerrak]] eta haien aitzinekoak dira Herodotoren obra luzearen gunea. Herrialde askoren ohiturak, sinesmenak, erakundeak, geografia, eguneroko bizitza, elezaharrak, ipuinak, monumentuen deskripzioa eta abar tartekatzen dira greziarren eta barbaroen arteko gatazkaren aitzingibelen arian. Herodotoren historian, ''[[Iliada]]''-n ez bezala, jainkoek ez dute jadanik noiznahi esku hartzen. Kontakizuna ez da buruzagi ospetsuen goraipamenetan galtzen, ez eta haien konkisten laudorioetan ere. Nolanahi ere, aurreko logografoen elezahar-historiaren eta [[Tuzidides]]en historia metodikoaren artean geratzen da Herodotoren historia.
 
Ikerketa ({{lang-el|ἵστωρ}}, ''histôr'') zentzua ematen dio bere obrari, eta betiere bere iturriak aipatzen ditu: artxibo sakratuak, idazkiak, ahozko lekukotasunak. [[Antzinako greziera]]ren [[Jonia]]ko dialektoan idatzia da, estilo bizi eta erakargarriz. [[Alexandria]]rrek bederatzi liburutan banatu zuten Herodotoren obra, eta atal bakoitzari musa baten izena jarri zion. Antzinatean begi kritikoz hartu zuten Herodotoren lana (Tuzidides, [[Aristoteles]], [[Luziano Samosatakoa]], [[Plutarko]]); haren idazkera, berriz, oso aintzat hartu zuten. [[Pizkundea]]n harenganako estimua zabaldu zen ([[Lorenzo Valla]], [[Henri Estienne]], [[Philipp Melanchthon]]). [[Edward Gibbon]]ek ere azpimarratu zuen Herodotoren balioa, eta geroztik historia sozial eta antropologia alorreko adituek aho batez berretsi dute iritzi hori.
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Antzinako Greziako idazlanak]]