Hirurehun eta Hogeita Hamabost Urteko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
-Kategoria:Herbehereetako historia; ± 4 kategoria HotCat bitartez
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
'''Hirurehun eta Hogeita Hamabost Urteko Gerra''' [[XVII. mendea]]n hasi eta 1986an amaitu zen [[gerra]] izan zen, [[Scilly uharteak]] eta [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]]ren artean. [[Odolik gabeko gerra]] bat izan zen. Gainera, ofizialki, historiako gerrarik luzeena da.
 
== Gertaerak ==
[[1651]]. urtean, [[Ingalaterra]]ko bigarren gerra zibila amaitzear zela, alderdi parlamentarioak ia lurralde osoa hartua zuen eta [[Kornualles|Kornubia]] mendebaldeko [[Scilly uharteak]] erregezaleen azken gotorleku bilakatu zen<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2324/historiako-gerrarik-luze-eta-baketsuena «Historiako gerrarik luze eta baketsuena»], ''Argia'', 2012-05-27, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
Herbehereetako Probintzia Batuek independentzia lortu zuten, espainiarren aurka [[Laurogei Urteko Gerra]]n (1568-1648) borrokatu ondoren. Ingelesak holandarren aliatuak izan ziren gerra horretan, eta, horregatik, Herbehereek Ingalaterrako gerra zibilean [[Oliver Cromwell]] buru zuten parlamentarioen alde egitea erabaki zuten<ref name=aa></ref>.
 
Baina erabakia hartzerako [[Scilly uharteak]] ziren alderdi erregezaleen esku zegoen lurralde bakarra, eta ez zuen zentzurik gerra herrialde osoari deklaratzea. Hortaz, uharteei soilik deklaratu zieten gerra, eta Herbehereetako ontzidia Scilly aldera abiatu zen, urte batzuk lehenago jasotako laguntza itzultzeko prest<ref name=aa></ref>.
 
Baina deklarazioa eta berehala, [[1651]]ko ekainean, [[Robert Blake (almirantea)|Robert Blake]] almirantea buru zuen flota parlamentarioak erregezaleak errenditzera behartu zituen. [[Oliver Cromwell]]ek, berehala, [[Tresco uhartea]]n gotorleku bat eraikitzea erabaki zuen, monarkia parlamentarioaren aldekoen nagusitasunaren seinale. Herbehereetako ontzidia, iritsi bezala erretiratu zen, tiro bakar bat bota gabe. Baina [[gerra deklarazio]]a bertan behera uztea ahaztu zitzaien<ref name=aa></ref>.
 
[[1985]]ean, [[Roy Duncan]] historialaria Scilly Uharteetako Kontseiluko presidentea zen. Holandarren gerra deklarazioaren “mitoaren” berri zuen, baina ez zekien benetan deklarazio ofizialik izan zen, ala mendetan zehar ahoz aho elikatutako [[legenda]] hutsa. Berak ordezkatzen zituen uharteak oraindik gerran ote zeuden argitzeko, Herbehereen Londresko enbaxadara gutun bat bidali zuen<ref name=aa></ref>.
 
[[Enbaxada]] gaiari buruzko dokumentazioa aztertzeaz arduratu zen, eta deklarazioa benetakoa zela eta oraindik indarrean zegoela erantzun zioten historialariari. Duncanek uharteak bisitatzeko gonbitea luzatu zion [[Rein Huydecoper]] enbaxadoreari, eta, hala, 1986ko apirilaren 17an, gerra ofizialki “hasi” eta 335 urtera, [[bake itun]]a sinatu zuten<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}