«Hiru Truku»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (→‎Kanpo Loturak: Web orri erderakada da, webgune bateko web orri zehatz bati buruz ari ez bada zuzenagoa da webgune hitza (website) erabiltzea.)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| lehenagoko taldekideak =
}}
'''Hiru Truku''', [[Ruper Ordorika]], [[Joseba Tapia]] eta [[Bixente Martinez]]ek osatzen duten [[Euskal Herria|euskal]] musika taldea da. Taldearen helburua, Euskal Herriko kantu tradizionalak berreskuratzea izan da, gehienbat britaniar folkaren moldeen arabera egokituz eta ikutu pertsonala emanez.
 
[[1994|1994-an]] lehen diskoa kaleratu zuten eta [[1997|1997-an]] berriz bigarrena. Bi disko hauek, [[Bizkaia|Bizkaiko]] folklore kantuetan oinarritzen dira.
Ez da ohiko talde bat, lehen mailako hiru musikari ezagun elkartuta sortutako proiektu berezia eta ezohikoa da Hiru Truku. Joseba Tapiak, Ruper Ordorikak eta Bixente Martinezek osatuta, 1994. urtean atera zen Hiru Trukuren lehen diskoa, baina elkarlana askoz lehenagotik abiatua zuten hiru musikariok.
 
Euskal kantutegia arakatu, besteak beste [[Aita Lafitte]], [[Jose Gonzalo Zulaika|Aita Donostia]] eta [[Resurreccion Maria Azkue]]k utzitako lanak bildu, orraztu eta bertan aurkitutako altxorretako batzuk beste molde batean eman zituzten, folk doinuetan egokituta. Tradizioaren eta gaurkotasunaren arteko zubi lan ezinbestekoa. Joseba Tapia trikitian eta kantuan, Ruper Ordorika kantuan eta gitarran eta Bixente Martinez gitarran, mandolinan eta bouzoukian, horixe zen Hiru Trukuren oinarria, hezurdura horixe zuen lehen diskoak -[[Mendebaleko euskal baladak]] (Nuevos Medios, 1994)- nagusiki.
 
Bizkaiko balada eta olerki zaharrak ziren guztiak, herrikoiak, eta moldaketa berri batekin eman zituen taldeak. Kolaboratzaile gisa, Eliza Carthy eta Nancy Kerr ingelesak izan zituzten, biolinetan. Kantuak bizkaieraz zeuden abestuak, eta, baladak izanik, guztiek egitura narratibo bat zuten.
Ruper Ordorikak horrela azaldu zuen hirugarren diskoaren jatorria. "Duela zortzi urte inguru, harat-honat kantaldiak eskaintzen genbiltzala jende askok galdetzen zigun ia noiz ekin behar genion Nafarroako kantu zaharrak egiteari. Eta nik esaten nien Bixente eta Tapiari, brometan, beka bat lortu behar zutela niretzako eta joango nintzela Baztanera kantak ikastera. Gero nire kabuz miatzen hasi nintzen eta gauza bitxi batez ohartu nintzen; euskaldun jendeak kantatzen dituen doinu asko eta asko nafarrak direla. Ezagunak ez diren kantuak bildu nahi izan ditugu".
 
Lan berria argitaratzearekin batera, hainbat kontzertu eman zituen hirukoteak. Dena den, 2005eko udaberrian taldeak berriro iragarri zuen agurra. Orduz geroztik, beste isilaldi bat etorri da. Auskalo azkena izango ote den.
== Diskografia ==
* ''Hiru Truku'' (Nuevos Medios, [[1994]]).