Hipólito Yrigoyen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Kategoria bat zehaztu:Eusko-argentinarrak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Juan Hipólito del Sagrado Corazón de Jesús Yrigoyen Alem''' ([[Buenos Aires]], [[1852]]ko [[uztailaren 12]]a - Buenos Aires, [[1933]]ko [[uztailaren 3]]a) euskal jatorriko [[argentina]]r politikaria izan zen. [[1916]]-[[1922]] eta [[1928]]-[[1930]] bitartean Argentinako presidentea izan zen<ref name="kazeta">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://info.kazeta.eus/euskalherria/euskal-jatorria-zuen-hipolito-yrigoyen-argentinako-lehendakari-ohiari-buruz-liburua-aurkeztu-du-philippe-irigoyen |izenburua= Hipolito Yrigoyen Argentinako lehendakari ohiari buruz liburua aurkeztu dute Itsasun |bilduma= | argitaletxea= info.kazeta.eus |sartze-data = 2015-08-11}}</ref>.
 
== Bizitza ==
[[Buenos Aires]]ko klase ertain-baxuko familia batean jaio zen. Martin Yrigoyen, [[sara]]tarrak eta Marcelina Alem argentinarrak izan zituzten zortzi seme-alabetatik hirugarrena izan zen<ref name="kazeta"></ref>. Euskal jatorriko haur askok bezala, fraide betharramdarrek (''aita baionesek'') Buenos Airesen zuten San Jose kolegioan ikasi zuen. Ondoren abokatu ikasketak egin zituen. Leandro Alem osabaren eskutik, Alderdi Autonomistan sartu zen. [[1878]]an probintziako diputatu aukeratu zuten Alderdi Errepublikanoarekin<ref name="auña">{{erreferentzia|izena= Mariano |abizena= Estornés Lasa| url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/69901 |izenburua=
Hipólito Irigoyen Alem |bilduma= Auñamendi Eusko Entziklopedia| argitaletxea= euskomedia.org |sartze-data = 2015-08-11}}</ref>.
 
[[1881]]ean historia irakasle hasi zen lanean; 24 urtez jardun zuen lanbide horretan, eta irabazten zuen soldata ''Haur txiroen Etxe eta Eritegia''-ri ematen zion. Horrezaz gainera, [[1880ko hamarkada]]n abelazkuntzan hasi zen. Dirurik ez zuenez, lursailak errentan hartu edo kredituan erosten zituen. ''Estancia'' horietan abelgorriak gizendu eta Gastón Sansinenari, Argentinako lehenbiziko hotz ganberaren jabeari, saltzen zizkion. Era horretan, dirutza handia egin zuen<ref name="auña"></ref>.
 
Garai hartan ezagutu zuen [[Karl Kraus]] filosofoaren obrak eragin erabakiorra izan zuen haren pentsaera aurrerazalean<ref name="kazeta"></ref>. Porrot egin zuen [[1890]]eko iraultzan parte hartu zuen, eta Leandro Alemek sortutako Herritar Batasun Erradikalean (''Unión Cívica Radical'') sartu zen<ref name="auña"></ref>. [[1893]]ko iraultza erradikalaren buruetako bat izan zen. Altxamenduak huts egin ondoren, [[Montevideo]]ra deportatu zuten, baina luze gabe Argentinara itzuli zen. Leandro Alemen heriotzaren ostean ([[1896]]), Herritar Batasun Erradikalaren buru bilakatu zen.
 
Orduan Argentinan indarrean zegoen [[hauteskunde sistema]]k agintarien azpijokoak eta gehiegikeriak ahalbidetzen zituen. Hori zela eta, erradikalen iritziz, abstentzioa eta borroka armatua ziren agintera iristeko bide bakarrak. Azkenik, 1912an, [[Roque Sáenz Peña]] presidenteak gizonezkoen bozkatze unibertsal, derrigorrezkoa eta sekretua onartu zuen. Berme horrekin, Herritar Batasun Erradikalak hauteskundeetan berriro parte hartzea erabaki zuen<ref name="bio">{{erreferentzia|izena= |abizena= | url= http://www.biografiasyvidas.com/biografia/y/yrigoyen.htm |izenburua= Hipólito Yrigoyen |bilduma=| argitaletxea= biografiasyvidas.com |sartze-data = 2015-08-11}}</ref>
 
Yrigoyen alde handiz nagusitu zen [[1916]]ko hauteskundeetan, eta Argentinako presidente bilakatu zen. [[1922]]koak [[Marcelo Torcuato de Alvear|Marcelo de Alvear]] alderdikideak irabazi zituen. Eta [[1928]]koetan, 77 urte zituela, bigarren aldiz presidente hautatu zuten. Baina, bi urte geroago, [[José Félix Uriburu]]k zuzendutako [[estatu kolpe]]ak kargutik kendu zuen<ref name="auña"></ref>.
 
[[1930]]eko estatu kolpearen ostean, ''Belgrano'' [[kostazain]]ean sartu zuten. [[1932]]an libre gelditu eta Buenos Airesera itzuli zen. Hiri horretan hil zen, [[1933]]ko [[uztailaren 3]]an<ref name="auña"></ref>.
== Erreferentziak ==
21. lerroa:
{{commonskat}}
 
== Kanpo loturak ==
* [http://kazeta.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/hipolito-irigoien-iraultzaile-eta-lehendakari Hipolito Irigoien, iraultzaile eta lehendakari] Joseba Aurkenerenaren blogean.
 
{{bizialdia|1852ko|1933ko|Yrigoyen, Hipólito}}
 
[[Kategoria:Argentinako presidenteak]]
[[Kategoria:Buenosairestarrak]]