Hipolita: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
Heraklesek gerrikoa lortu ondoren, [[Teseo]]k, Heraklesen lagunetako batek, Hipolitaren beste ahizpa bat, [[Antiope]] bahitu zuen. Amazonek orduan erasotzen dute ([[Hera]] jainkosak, Heraklesen etsaia zenak, Herakles amazonak eraso edo Hipolita bahitzeko zegoelako asmo txarreko zurrumurrua zabaldu baitzuen), baina Teseok eta Heraklesek gerrikoarekin eta Antioperekin ihes egiten dute. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek Hipolita hil zuen ihesaldian. Antiope salbatzeko, amazonek [[Atenas]] erasotzen dute, baina kale, bertsio batzuetan, eraso horretan Antiope hiltzen delarik.
 
Bertsio askotan, Teseo Hipolita edo Antioperekin ezkontzen da, eta [[Hipolito]] izeneko seme bat dute. Teseo, azkenik, [[Fedra]]rekin ezkontzen da, bere aurreko emaztea utzi edo hau erditzean hil ondoren. Teseo Hipolitarekin ezkonduta egon eta uzten duen bertsioan, amazona mendeku hartzen saiatzen da, gainontzeko amazonak Teseo eta Fedraren ezkontzara eraman eta guztiak akabatzeko asmoz, baina porrot egiten du, bertsioen arabera Teseoren gizonek edo [[Pentesilea]] amazonak hila baita.
 
== Jatorria ==