Hermann Hoth: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Hermann Hoth''' ([[Neuruppin]], [[1885]]eko [[apirilaren 12]]a - [[Goslar]], [[1971]]ko [[urtarrilaren 25]]a) [[Bigarren Mundu Gerra]]n parte hartu zuen [[alemania]]r jenerala izan zen. Zenbait garaipen lortu zituen, bai ekialdeko frontean, bai mendebaldekoan. Gerra krimenez akusaturik, [[Nurenbergeko epaiketak|Nurenbergen epaitu]] eta 15 urteko gartzela zigorra eman zioten<ref>[http://ww2db.com/person_bio.php?person_id=553 ''Hermann Hoth''] Ww2db.com</ref>.
 
== Biografia ==
Hermann Hoth [[1885]]eko [[apirilaren 12]]an jaio zen Neuruppen hirian, [[Alemania]]ren ipar-ekialdean. Ofizial mediku baten seme eta militarren familia ondorengoa zenez, Hoth [[alemania|AlemaniarenAlemania]]ren armadan sartu zen [[1904]]an eta [[Lehen Mundu Gerra]]n hartu zuen parte.
 
Gerra ondoren, Hermann Hoth [[Weimar]]ko armadaren ofizialen artean iraun zuen, nahiz eta armada hau urrituta izan zen oso Versallesko itunean. Geroago, [[Hirugarren Reicha]] egin zuen armadako berrantolaketa bitartean, Hoth Dibisioko Jenerala izendatu zuten [[1934]]aren [[urri]]an. Zenbait hilabete pasa ondoren Leignitzko 18. Infanteria Divisioaren agintaritza eskuratu zuen.
18. lerroa:
Hurrengo urtearen ekainean, Alemaniak errusiarren aurka [[Bizargorri Operazioa]] jarri zuten martxan. Hermann Hoth, 3. Panzergruppearen agintaritza zituela, erdiko armada taldearen iparraldeko alobaren buruan egin zuen aurre. (erdiko armada taldeak Von Bock jenerala agintzen zuen). Hegoaldeko alboan, [[Heinz Guderian]] gauza bera egin zuen bere 2. Panzergruppearekin. Byalistok hirira iritsi zirenean, Hoth hegoaldera biratu zuen eta Heinz Guderian | Guderian]] Iparraldera. Itxitako poltsan Golubev jeneralaren 10. Armada Gorria iha osoa geratu zen harrapatuta. Operazio bera egin zuten geroago [[Minsk]]en eta Vitebsken.
 
[[1941]]eko urrian, Hermann Hothek [[Carl Heinrich Von Stülpnagel]] jenerala ordeztu zuen 17. [[Ukraina]]ren Armaden Talde buruan. [[1942]]ko [[urtarril]]ean errusiar erasoa atzera bota zion.
 
Urte horretan Hoth errusiarren aurkako ofentsiba hasi zuen beste general bat ordezkatuz. Oraingoan [[Eric Hoepner]] izan zen. Hothek bere 4. Panzer Armadaren agintaritza hartu zuen eta Bryansk fronte aldera joan zen.
24. lerroa:
[[1942]] urteko azaroaren 19an, errusiarrek [[Urano Operazioa]] jarri zuten martxan. Bost egun geroago, [[Friedrich von Paulus]] jeneralaren VI. Armada osorik inguratu zuten Stalingradoko ''kessel'' (Kazola) barruan. Hegoalderantza, [[Erich Von Manstein|Von Manstein]], A Armadetako Talde agintaria zela, Von Paulus laguntzea nahi zuen. Horretarako errusiar armaden artean zulo bat ireki behar zuen, handik VI. armada hornitzeko, edo gauzak okerrago jartzen baziren, armada guztia ebakuatzeko. Hermann Hoth eta bere 4. Panzer armada aukeratuak izan ziren erasoa burutzeko.
 
Abenduaren 12an, goizez, Hoth bere 6. eta 23. Dibisio Korazatuak jaurti zituen ipar-ekialdera; bere erasoa, [[Kotelnikovo]]tik [[Volgograd|Stalingradera]] zihoan trenbidearen sektore estu batean zentratu zen. Eskuin aldean 17. Panzer dibisioa zihoan, Hothen bi dibisioen alboak gordetzen. Ezker aldean, 4. Armada errumaniarrak gordetzen zuen Hothen aurrerakada. Alemaniarren aurrean, errusiarren 126. eta 302. Infanteriako Dibisioak prestatu ziren erasoari aurre egiteko. Baina alemaniarrak [[hegazkin]] eta blindatu gehiago zituztela eta, zuloa irekitzen hazi ziren. Iluntzerakoan, Hothen 6. dibisioa Aksai ibaiaren hegoaldeko ertzera iritsita zen. 23.ak, Nebikovo herria pasatu zuen eta zenbait kilometro iparralderantz zegoen. Hurrengo egunean, 6. Panzerdivisioa ibaia zeharkatu zuen eta beste aldean indartsu egin zen. 23. dibisioa ibaira iritsi zen Krugliakov hirian eta bai errepidea eta bai trenbidea moztu zituen. Abenduaren 14an aurre egiten jarraitu zuten alemaniarrek, eta haien aurrean Mishkova ibaia azken oztopa izango zela ematen zuen. Baina hurrengo egunean, IV. Errusiar Armada Mekanizatuarekin topatu ziren eta, berriz ere, Aksai ibai alderantz atzeratu izan behar ziren. Kesselera ailegatzeko 35 kilometro bakarrik falta zirenean, alemaniarrak defentsibara pasa ziren, errusiarrek galera asko eragin zizkietelako. [[Adolf Hitler]]ek, [[Friedrich von Paulus|von Paulusen]] errusiar lerroak apurtzeko eta Hothekin aurkitzeko baimena ez zionez emanten Viking izendatutako [[Schutzstaffel|SS]] Divisio Motorizatuaren iritsiera itxaron zuen.
 
Gauzak horrela, [[abenduaren 24]]ean Guardia Sobietarren 2. Armada eta 51. Errusiar Armada azaldu ziren eta alemaniarrei eraso zioten. 2.ak aurretik ekin zion Kotelnikovo bidean, eta 51.ak eskuinaldetik eraso zuen. Albo hau, 4. Armada [[Errumania]]rrak gordetzen zuela, berehala desegin eta errusiarrak Verjne-Rubezhni-Tormosin-Gluboki lerrora ailegatu ziren. Hothek, bere armadak itxitak izateko arriskuan ikusi zuenez, atzera egin zuen iha 240 kilometro. VI. Armada laguntzeko operazioak porrot egin zuen.
33. lerroa:
 
=== Gerra ostea ===
Alemaniaren hondamendiaren ondoren, Hothek [[Nurenbergeko epaiketak|Nürembergen epaitu zuten]], gerrako krimenez salatuta. [[1948]]ko [[urriaren 27]]an, hamabost urtera zigortu zuten, baina sei urte geroago, [[Gerra Hotza]]ren erdian, Lansbergo kartzelatik atera zen.
 
Bere erretiroan, Hothek nahiko ospea eduki zuen historia militarraren idazle bezala. Goslar hirian hil zen [[1971]]ko [[urtarrilaren 26]]an, laurogei urte zituela.
42. lerroa:
 
{{bizialdia|1885eko|1971ko|Hoth, Hermann}}
 
[[Kategoria:Alemaniako jeneralak]]
[[Kategoria:Brandenburgotarrak]]