1.982.946
edits
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak) |
|||
* [[A hepatitis]]a: A hepatitisaren [[birus]]aren ondorioz sortzen den gaixotasuna. Beste pertsonen [[gorozki]]ekin kontaktua izanda, etxean garbitasun eza izateagatik edota kutsaturiko elikagaiak jatearekin kutsatzen da birusa eta harrapatzen da gaitza. Hedadura handiko [[izurri|epidemiak]] sorraraz ditzake. Birusak denbora gutxi irauten du odolean. Haurrak eta gazteak jotzen ditu gehienetan, helduek A hepatitisaren aurkako antigorputz bereziak baitituzte. Era berean, A hepatitisak jotakoak harekiko immunitate iraunkorra izaten du aurrerantzean.
[[Fitxategi:HBV prevalence 2005.png|thumb|
* [[B hepatitis]]a: [[odol]] kutsatuaren bitartez edo kutsatutako pertsona batekin [[sexu harreman|sexu-harremanak]] izanez kutsatzen den gaixotasun larria. [[Zirrosi]]a, [[gibel-minbizi]]a eta heriotza ekartzen ditu. B hepatitisa sorrarazten duen birusa A hepatitisa eragiten duenaren oso bestelakoa da: B hepatitisarenak [[Azido desoxirribonukleiko|DNA]] darama, eta A hepatitisarenak, berriz, [[Azido erribonukleiko|RNA]]. [[Endemismo|Endemikoa]] da, eta, kasuren bat agertuz gero, nahitaez jakinarazi behar zaie osasun arloko agintariei. A hepatitisaren kasuan ez bezala, badira eritasuna ez duten birus-eramaileak.
|