Henri Saint-Simongoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
[[Paris]]en jaioa, [[Saint-Simongo dukea]]ren ondorengo gazteenen adarrean zeukan jatorria. Berak zioenez, [[Jean le Rond d'Alembert]] izan zuen maisu, baina ez dago horren frogarik eta posible da egia ez izatea.
 
Hamasei urterekin [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuen]] independentziaren alde borrokatu zen [[Amerikar Iraultza]]n, [[Hamahiru kolonia|Hamahiru koloniei]] lagunduz [[Britainia Handia]]ren kontra.
 
[[Frantziako Iraultza]]ko [[Izu Garaia|Terrore garaian]] Luxenburgo jauregian preso izan zen, baina ez zuen partaidetza handirik izan iraultza horretan, ez bada, aberasteko lur-espekulazioan parte hartuta (bere etorkizuneko proiektuen onerako eta ez aberasteko besterik gabe, zioenez).
24. lerroa:
== Ideiak ==
 
Bere testuinguru soziala garai hartako hiru iraultzak izan ziren: estatubatuarra, frantsesa eta [[Industria Iraultza]].
 
[[Argien Garaia|Ilustrazioaren]] eta [[Erromantizismo]]aren eraginak ere jaso zituen bizi izan zuen garaiagatik.
30. lerroa:
Bere idatzietan ere [[Positibismo]]a zegoen: gizartea, politika eta morala zientifikoki aztertu beharra aldarrikatu zuen. Hala eta guztiz ere, bere idatziak helburu zientifikoetatik urruti izan ziren, gure ikuspuntutik begiratuta. Izan ere, positibismoak erakarri zuen, metodo zientifikoa errespetatzen zutenak erakartzen baitzituen hasi berria zen korronte horrek. Ez hori bakarrik, gizarte aldaketa ordenaren barruan bilatzen zuten pertsonak erakartzen zituen, horrek iskanbilak eta kontrola ezinak ziren mugimenduak ez egotea ekarriko baitzuen eta errestaurazioa nahi zuen kolpea ekidingo zuen.
 
[[Sozialismo utopiko]]aren teorikoetako bat izan zen. [[Friedrich Engels|Engelsek]] berari buruz esan zuen bere garaiko buru entziklopedikoena zela, [[Georg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegelekin]] batera, eta bere lanetan zeudela geroko sozialismoak garatu zituen ideia guztiak.
 
Bere ustez, gizakia zekena da eta biziraupena dauka helburu, nahiz eta, gizaki guztiek gizartean gora egiteko helburua duten. Gizarte sozialista utopikoa sortzeko, bere ideien arabera, aurreko ideia horiek hezkuntzaren bidez desagerrarazi beharko lirateke gizakiarengandik. Frantses Iraultzan eta aurreko Erregimen Zaharraren ondorioak ikusita bururatu zitzaizkion ideia horiek: gizarte berria egin beharra zegoen, baina ez liberalismoaren bidetik Frantses Iraultzak proposatzen zuen moduan.<ref>T. Kirkup, ''A History of Socialism'', London, Adam and Charles Black, 1892, 21. or.</ref>
44. lerroa:
== Lanak ==
 
Oso asmo handiko gizona zen eta goizero bere gela-zerbitzariak esaldi honekin esnarazi behar zuen: "Gogoratu, jaun kondea, gauza handiak dituzula egiteko".<ref>Donald, F. Busky: "Communism in History and Theory: From Utopian Socialism to the Fall of the Soviet Union"</ref>
 
Bere lehen proiektuetako bat [[Ozeano Atlantikoa]] [[Ozeano Barea]]rekin lotzea zen [[ubide]] bat eraikiz eta beste ubide bat eraikitzea [[Madril]] itsasoarekin lotzeko.<ref>Frank E. Manuel: "The Prophets of Paris", Harper & Row, 1962</ref>
 
Lehen idatzia: ''Lettres d'un habitant de Genève'' izan zen eta [[1802]]an argitaratu zen. Lehen lanak, orotara, politiko eta zientifikoak izan ziren.
 
Bere lan garrantzitsuenetako batzuk hauek dira:
65. lerroa:
Hurrengo urtean "Le Globe"ren jabetza lortu zuten, elkartu zitzaien [[Pierre Leroux]]-ri esker (eta berari jarraituz [[École Polytechnique]]-eko ikasle asko), taldearen organo nagusia bihurtu zena.
 
Rue Monsigny-n beren gizarte asoziatuan bizitzen hasi ziren, baina haien arteko arazoak sortu ziren (batez ere Bazard eta Enfantin-en artean). Ondoren Enfantin-ek zeukan jabego batera aldatu ziren Ménilmontant-en, baina diru arazoek eta bestelakoek taldea apurtzea ekarri zuten.
 
Kide ohien taldetik ingeniari, ekonomialari eta negozio gizon garrantzitsuak sortu ziren.