Henri Matisse: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
Matisseren margolanik bikaienak [[1906]] eta [[1917]] urteen artean egin ziren, nahiz eta [[fauvismo]]a beherakadan zegoen. Garai honetan [[Pablo Picasso|Picassoren]] lagun bilakatu zen, lagun eta arerio izan ziren aldi berean, nahiz eta Matissek naturari gehiago erreparatzen zion inspirazioa lortzeko, Picassok irudimenari erreparatzen zion bitartean.
 
1917an [[Niza]] ondoko Cimiez herrian kokatu zen, eta han bizi izan zen bere heriotza arte. Hala ere, [[1930]]ean [[Tahiti]]n hartu zuen bizilekua bolada baterako. [[1933]]an bukatu zuen [[Filadelfia]]n bere koadro ospetsuenetako bat: ''Dantza''. Teknikaren aldetik, ez zen pinturara mugatu: eskultura eta grabatua gero eta gehiago landu zituen. Orobat hasi zen kolorezko paper handiak mozten eta itsasten.
 
[[1948]]tik [[1951]]ra [[Vence]]ko Arrosarioaren kapera izan zen bere lan nagusia. Oso lan gogokoa izan zuen hura, eta zeregin hari zegozkion alderdi guztiak hartu zituen bere gain: arkitektura, apaindura eta altzari guztiak, meza jantzietarako ereduak. Baina, gauza bitxia, horiek guztiak egiteko, teknika asko erabili zuen, pintura izan ezik: beira leihoak eta meza jantziak dira koloretako elementu bakarrak. Matisseren maisulan horrek arteari buruz zuen kezka nagusia bildu zuen: oreka eta sosegua.
 
[[1941]]ean [[minbizi]]a diagnostikatu eta ebakuntza baten ondoren gurpildun aulki batean geratu zen. Hala ere, zorigaitz hark ez zuen margotzetik alboratu. Zeuzkan laguntzaileei esker margotzen jarraitu ahal izan zuen. Garai honetakoak dira ''gouaches découpés'' izenez ezagutzen diren kolageak. Nizan hil zen 1954an.
 
Matissek [[1910]]ean saldu zuen bere lehen margoa. Gaur egun, bere margoak 17 milioi [[Estatubatuar dolar|dolarretan]] saldu daitezke. [[2002]]an egilearen eskultura bat 9 milioi dolar ingurutan saldu zen enkante batean.
36. lerroa:
* ''La porte de la casbah'', 1912, Puxkin museoa, [[Mosku]], 116*90cm
* ''Porte-fenêtre à Collioure'', 1914, Musée National d'Art Moderne, [[Paris]]
* ''Portrait d'Auguste Pellerin", 1917, Musée National d'Art Moderne, [[Paris]]
* ''Paysage'' edo ''Rue dans le Midi'', 1919, Musée des Beaux-Arts André Malraux, Le Havre
* ''Figure décorative sur fond ornemental'', 1925, Musée National d'Art Moderne, [[Paris]]
60. lerroa:
[[Kategoria:Arte modernoa|M]]
[[Kategoria:Frantziako margolariak|M]]
[[Kategoria:Nord-Pas-de-Calaiseko jendea‎jendea|M]]
[[Kategoria:1869ko jaiotzak|M]]
[[Kategoria:1954ko heriotzak|M]]