Hendrik Lorentz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +barne lotura
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Hendrik Antoon Lorentz''' ([[Arnhem]], [[Herbehereak]], [[1853]]ko [[uztailaren 18]]a - [[Haarlem]], Herbehereak, [[1928]]ko [[otsailaren 4]]a) [[1902]]an [[Pieter Zeeman]]ekin batera [[Fisikako Nobel Saria]] jaso zuen herbeheretar fisikari eta matematikaria izan zen. [[Albert Einstein]]ek [[1905]]ean plazaratutako [[Erlatibitate berezi|erlatibitatearen teoria berezian]] erabili zituen bere izena duten transformazioak aurkitzeagatik ere da ezaguna.
 
== Biografia ==
8. lerroa:
Hendrik Lorentz Arnhem herrian jaio zen. Bere gurasoak Gerrit Frederik Lorentz (1822 – 1893), dendaria, eta bere ama Geertruida van Ginkel (1826 – 1861) izan ziren. 1866tik 1869ra Arnhemgo institutuan ikasi zuen; ondoren, 1870ean orduan unibertsitatean ikasteko derrigorrezkoak ziren hizkuntza klasikoko azterketak gainditu zituen.
 
Lorentzek fisika eta matematika ikasi zituen [[Leidengo Unibertsitatea]]n. Azkenean, Frederik Kaiser astronomia irakasleak bultzatuta fisikari bilakatu zen. Titulua eskuratu eta gero bere jaioterrira itzuli eta matematikako irakasle moduan egin zuen lan institutuan. Halere, irakasten ibili zen bitartean ikasten jarraitu zuen doktoregoa lortzeko asmoarekin. 1875ean Lorentzek doktore titulua eskuratu zuen. Bere tesia [[argi]]aren [[islapen]] eta [[errefrakzioa]]ren zituen gaitzat; bertan [[James Clerk Maxwell]]en teoria elektromagnetikoa fintzen zuen.
 
1881ean Hendrik Aletta Catharina Kaiser-rekin ezkondu zen. Alaba bat izan zuten, Geertruida Luberta Lorentz izenekoa, zeina fisikari bilakatu zen.
17. lerroa:
 
{{bizialdia|1853ko|1928ko|Lorentz, Hendrik Antoon}}
 
[[Kategoria:Herbehereetako fisikariak]]
[[Kategoria:Fisikako Nobel Saridunak]]