Hemoglobina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa:
Globulu gorriak hiltzen direnean barruko hemoglobina askatzen da, eta ehunetan dauden [[makrofago]]ek hemoglobina hori hartzen dute, [[bilirrubina]]n eraldatuz.
 
Oxigenoa ez ezik, hemoglobinak [[karbono dioxido]]a ere garraiatzen du. Oxigenoa [[birika|biriketan]] lotu eta odolean zehar [[zelula|zeluletara]] garraiatzen duen bitartean, karbono dioxidoa [[metabolismo]]aren ondorioz gure zeluletan sortzen den produktua da eta biriketara garraiatzen du bertatik kanporatzeko.
 
Oxigenoak odolean disolbatzeko duen gaitasun txikia dela eta, hemoglobina beharrezkoa da. Antzeko zerbait gertatzen da karbono dioxidoarekin, hau bikarbonato bezala garrraiatzen da odolean.
 
Hemoglobina oxigenoari lotuta dagoenean [[oxihemoglobina]] izena hartzen du, karbono dioxidoari lotuta badago aldiz, [[karbaminohemoglobina]]. Karbono dioxidoa hemoglobinari lotzean, honek oxigenoa lotzeko duen gaitasuna jaitsi egiten du. Hau, [[Bohr efektua]] bezala ezagutzen da.