«Helsingør»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
1631ko ''Rerum Danicarum Historica'' liburuak I mendean sortua dela badio ere ez dirudi hala izan zenik. 1231. urtean Valdemar erregeak bere ''Liber Census Daniæ''n "Helsinger" aipatzen du, baina badirudi gaztelua orain Suediarra den Helsingborgen kokaturik zegoela, eta orain Helsingør dagoen tokian merkatu bat eratu zela ''Sct Olai'' elizaren inguruan.
 
Gaur egun ezagutzen dugun Helsingør herria 1420 inguruan fundatu zuen Pameraniako Erik erregeak, eta 1429. urterako "Krogen" gaztelua eraiki zuen Øresund itsasarteko merkataritza kontrolatzeko. Ordainsari eta zergak ezarri zizkien itsasontziei eta horretan lorturiko diruarekin 1580. urtean gaztelua handitu egin zen eta [[Kronborg gaztelua|Kronborg Slot]] izena hartu zuen.
 
1658. urtean Suediak Eskania eskualdea bereganatu zuen, muga itsasartean ezarriz eta ordutik aurrera gerra ugari bizi izan zituen Helsingørrek.