Haurren esplotazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Child laborer.jpg|thumb|300px|Neska bat lantegi batean [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] [[Newberry (Hego Carolina)|NewberryNewberryn]]n, [[Hego Carolina]]n, 1908an. [[Lewis Hine]]ren argazkia.]]
'''Haurren esplotazioa''' edo '''Haurren esklabotza''' lan normaletan edo arriskutsuak diren lanetan umeen erabilerari deitzen zaio. Erabilera horren helburuak gehienetan ekonomikoak dira baina izan daitezke baita ere, interes familiarrak edo beste motatakoak. Erabilera horrekin haurren garapen pertsonalari eta emozionalari larriki eragiten zaio eta haien eskubideak ez dira babesten. Beste ondorio larrien artean eskola eta formakuntza galtzen dute eta haien osasuna arriskuan jartzen da.
 
== Historia ==
Historian zehar, kultura guztietan, haurrek gurasoei lagundu izan diete mendiko edo baserriko lanetan, esaterako abereak zaintzen, baratzetan, etxean bertan... Dena dela, haurrak lanean jartzea arazo gisa fabriketako sistema sortu zen planteatu zen. Industria Iraultza Ingalaterran sortu zen, XVIII. mendean eta harekin batera fabrika sistema eta haurren esplotazioa. Ohikoa zen, esaterako [[kotoi]] fabriketako nagusiek [[umezurtz etxe]]etatik haurrak hartzea edo behartsuei erostea lanerako. Ondorioz, bost eta sei urteko haurrak egunean 13 eta 16 orduko lanaldiak egindako kasuak gertatu ziren. Horren truke mantenua ematen zieten. Leku gehienetan buruzagi politiko, sozial eta erlijiosoen baimenarekin onartzen zen haurrak lanean aritzea, baita meatzaritza bezain lan arriskutsuetan ere.<ref>{{Cite web|url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c02707/eu_h_0953/h0953.html|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
XIX. mendearen hasieratik erreformista batzuk gehiegikeria horiek eragozteko legeak egin zitezen saiatu ziren baina gauza gutxi lortu zuten. Ondorioak larriak ziren: analfabetismoa, txirotasuna, haur gaixoak eta ezinduak ugaltzea. Haurren esplotazioa galarazteko lehenengo legea [[1878]]. urtean plazaratu zen. Lanerako gutxieneko adina hamar urte behar zuela izan eta 10-14 urte bitarteko gazteek gehienez ere lanaldi erdia egin zezaketela erabaki zen; larunbatetan, gainera, lanaldi erdia bakarrik egingo zuten. 14 eta 18 urte bitarteko gazteek ere ezingo zuten 12 ordu baino gehiago lan egin.<ref>{{Cite web|url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c02707/eu_h_0953/h0953.html|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
Industria Iraultza beste herrialde batzuetara zabaldu ahala haurren kontrako gehiegikeriak bazter guztietara zabaldu ziren XIX. mende osoan eta XX.aren hasieran. Gehiegikeriek gizartearen protestak eragin zituzten eta lege berriak egin ziren lanerako gutxieneko adina finkatu eta lan orduak murrizte aldera.
 
Gaur egun ere, zoritxarrez, Amerika, Asia eta Afrikako herrialde askotan, garatze bidean direnetan batez ere, behartasunak oso baldintza kaskarretan bizitzera behartzen ditu haurrak, eta haurren esplotazioa ohikoa da XXI. mendearen hasieran, munduko herrialde askotan. 1979an, haurraren nazioarteko urtean, egindako azterketa batzuen arabera, 15 urtez azpiko 50 milioi haur baino gehiago ari ziren baldintzarik kaskarrenetan lanean. Haur horietako gehien-gehienak Latinoamerika, Afrika eta Asiako herrialdeetan bizi ziren.<ref>http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c02707/eu_h_0953/h0953.html</ref> Dena dela, Europan ere fenomenoa ez da ezezaguna: Italian, 400.000 haur (%10) ari dira eraikuntzan; Portugalen, milioika umek jantzigintzan eta zapatagintzan egiten dute lan; Espainiako Estatuan, 200.000 umek hiru ordutik gora egiten dute lan egunero.<ref>https://www.argia.eus/argia-astekaria/1854/haurren-lan-esplotazioa</ref>
13. lerroa:
== Erabilera nabarmenenak ==
[[Fitxategi:Bread shop in the street.jpg|thumb|300px|Haur bat okindegi batean lanean.]]
* [[Prostituzio]]an
* [[Hirugarren mundu]]ko lantegietan
* [[Meategi]]etan, zulo txikietan sartzeko bereziki
* Nekazarien munduan, baserriko lanak egiteko. Ustiapen handietan.
* [[Ejertzito]]etan gerra garaian
* [[Delinkuentzia]]n, amua bezala edo toki txikietan sartzeko. Droga eramateko.
* [[Esklabo lantegi]]etan
* [[Eskale]] moduan ibiltzeko
 
== Haurrak esklabo lantegietan ==
32. lerroa:
== Haurren esplotazioa zineman ==
Filme asko jaso dute problematika hau. Hona hemen adibide batzuk:
* [[John Ford]]en ''[[How Green Was My Valley]]'', 1941.
* [[Antonio Cuadri]]ren ''[[El corazón de la Tierra]]'', 2007.
* [[Javier Corcuera]]ren ''[[La Espalda del Mundo]]'', 2002.
[[Fitxategi:CC No 23 Oliver Twist.jpg|thumb|[[Oliver Twist]] eleberriak hau esplotatu baten historia kontatzen du.]]
== Erreferentziak ==
40. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Haurren Eskubideen Aldarrikapena]]
* [[Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala]]
* [[Esklabotza]]
* [[Haurren erabilera militarra]]
 
== Kanpo loturak ==
* [https://zuzeu.eus/gaztea/haurren-esplotazioa/ Alberto Ericeren artikulua Zuzeu webgunean.]
* [https://www.berria.eus/paperekoa//024/001/2013-09-25/168_milioi_haur_langile.htm "168 milioi haur langile", [[Jakes Goikoetxea]]ren artikulua ''Berria''n, 2013/09/25.]
{{commonskat}}
{{Autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Esklabotza]]
[[Kategoria:Historia soziala]]