Harald III.a Norvegiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
 
== Haurtzaroa eta atzerriratzea ==
[[1015]]an jaioa, [[1030]]an 15 urte besterik ez zituenean [[Stiklestadeko gudua]]n [[Olaf II.a Norvegiakoa|Olaf II.arekin]] batera [[Danimarka|daniarren]] aurka borrokatu zen (Hardrafa azken errege horren anaiorde gazteena zen), errege hau [[Danimarka]]ren laguntza zuten norvegiar matxinatuen aurka borrokatuz hil zen.
 
Borroka honetan Harald bera ere larriki zauriturik suertatu zen eta indarberritu ostean Sortaldeko lurraldetara ihes egin zuen, hauetan zehar 14 urtez bidaiatu zuelarik, denbora bere buruan antolatutako inperio bat sortzeko ideia zeramakielarik. [[Errusia]]n zehar ibili eta [[1035]]an [[Konstantinopla]]ra ailegatu zen, han Sortaldeko gudarostean zerbitzatu eta [[Bizantziar Inperioa]]n [[Zoe Porfirogeneta]] enperatrizaren [[Varegar Goardia]]ko kide bilakatu zen, [[Mediterraneoa]]n zehar bere balentria handien inguruko kondaira entzutetsua bat laga zuelarik: 18 gudutan parte hartu zuen, [[Anatolia]] eta [[Sizilia]]n [[Jurgi Maniazes|Jurgi Maniakes]] jeneralaren agindupean [[musulman]]en aurka borrokatu zen, eta baita [[Italia]]ko hegoaldean eta [[Bulgaria]]n ere. Varegar Goardiako egonaldian ''Akolouthos'' ([[greziera|grekerako]] ἀκόλουθος, "jarraitzaile" edo "laguntzaile"; "Akolito" titulua Goardiako komandateari eman ohi zitzaion) titulua bereganatu zuen, baina kargu honek gutxi iraun zion, [[enperadore]]aren jabegoa zen harrapakin bat bereganatu ostean, preso hartu baitzuten. Azkenik preso zuten bere espetxe gelatik ihes egin eta [[1043]] jaioterrira itzuli zen.
 
== Itzulera ==
[[Fitxategi:Harald Hardraades saga-Pil i strupen-W. Wetlesen.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|Harald Hadradaren heriotza [[Stamford Bridgeko gudua]]n.]]
[[1046]]an Harald gaztea [[Norvegia]]ra itzuli zen, garai hartan bere hiloba eta herrialde honetako errege zen [[Magnus I.a Norvegiakoa|Magnus I.a ZintzoaZintzoak]]k Haraldek Sortaldean pilatu zuen altxorraren erdiaren truk erresumaren erdia eskeini zion. Urte bat beranduago Magnus zendu eta Harald agintari bakar gisa gelditu zen.
 
Danimarkako errege zen [[Svend II.a Danimarkakoa|Sweyn II.aren]] ([[1045]]-[[1062|62]]) tronua eskuratzeko asmoz nolabaiteko arrakasta nahiz porrotekin gudu askotan borrokatu zen. [[Orkadak]], [[Shetlandak|Shetland]] eta [[Hebridak|Hebrida uharteak]] bereganatuz Norvegiako jabetzak handitu zituen, eta [[1050]] urte inguruan [[Oslo]] hiria sortu zuen.