Hantura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
[[Histologia|Histologikoki]] ikusten dena ehunen handitzea eta gorritzea da, askotan [[sukar]]rarekin batera. Kontuan hartu behar da, hala ere, [[infekzio]]a eta hantura sinonimoak ez direla, eta batera ager daitezke ala ez.
 
Hanturaren eboluzioa onuragarria izango da bere eragilearen deuseztapena eman eta lesioaren zuzenketa gertatzen bada. Azken hau gertatzeko, lesionatutako zelula organikoen ordezkapena beharrezkoa da eta hau zelula horien zatiketa ahalmenaren menpe egongo da.
 
== Ezaugarri morfologikoak ==
 
Hantura elkarren segidako hiru fasetan garatzen da:
* '''Erantzun baskularra'''. Basouzkurdura iragankor batekin hasten da [[hiperemia]] sortaraziz. Odol hodien iragazkortasuna handitu egingo da eta [[proteina]]k bertatik kanpora irtengo dira, [[odol]]aren likatasuna gehituz eta odol zirkulazioa motelduz. Odol zelulen antolamendu espaziala aldatuko da, [[leukozito]]ak hormari itsatsiz eta [[globulu gorri|eritrozitoak]] erdian kokatuz.
* '''Hasierako erantzun leukozitarioa'''. Leukozitoak, batez ere [[neutrofilo]] eta [[monozito]]ak odol hodien [[endotelio]]ra itsasten dira. Ondoren, migrazio prozesu baten bidez, horma endoteliala zeharkatu eta lesioa gertatu den lekura iristen dira substantzia kimiotaktikoen eraginez. Azkenik, leukozitoak agente patogenoarekin elkartu eta barneratu egiten dute, bai era espezifikoan ([[opsonizazio]]a) eta baita era ez-espezifikoan ere ([[fagozitosi]]a). Barneratu duten [[patogeno]]a deuseztu egiten dute.
* '''Erantzun leukozitario berantiarra'''. Neutrofiloak lesioa dagoen lekuan hil egiten dira beren osagaiak [[zelula]]tik kanpora askatuz. Osagai hauetako gehienak ehunak lesionatzeko ahalena dute hantura areagotuz. Aldi berean [[makrofago]]ek [[antigorputz]]en ekoizpena bultzatuko dute agente kausalaren erabateko desegitea eragin asmoz.
 
== Adierazpen klinikoak ==
29. lerroa:
* Logura
* [[Neutrofilia]]
* Astenia
* Anorexia
* Ondoez orokorra
35. lerroa:
== Hanturazko eragileak ==
 
* [[mikrobio]]ak edota eragile infekziosoak: [[bakterio]]ak, [[birus]]ak, [[onddo]]ak....
* eragile fisikoak: [[erradiazio]]ak
* eragile kimikoak: [[pozoi]]ak eta [[toxina]]k
* traumatismoak
* [[gaitz autoimmune]]ak
* [[iskemia]]
 
== Hantura akutuaren etapak ==
48. lerroa:
Hanturaren bitarteko garrantzitsuenak hauek dira:
 
* [[histamina]]: ehun konektiboaren [[mastozito]]ek ekoizten dutena.
* [[prostaglandina]]k
* [[kinina]]k
* [[serotonina]]
 
Lesioa [[infekzio]] batek sortzen duenean, [[mikrobio]] eragilearen hainbat molekula hanturaren bitartekoak ere izan daitezke.
57. lerroa:
Hanturaren bitartekoek hiru efektu sortzen dituzte:
 
* [[kapilar]]ren eta [[odol-hodi]]en basodilatazioa: horrek odol-fluxua areagotzen du lesioaren eremuan
 
* odol-hodien iragazkortasunaren areagotzea: ondorioz, hodi kapilarretatik likidoa irtetzen da, [[presio hidrostatiko]] handia dagoelako, zelulen arteko tartera, [[edema]] bat agertuz. Edema horrek hantura eta mina eragiten du kaltetutako ehunean
 
* [[leukozito]] eta [[fagozito]]en kimiotaxia: hanturaren bitartekoek leukozitoak erakartzen dituzte kaltetutako tokira, [[kimiotaxi]]aren bidez.
 
Hiru efektu horien ondorioz leukozitoak lesioa dagoen tokira iristen dira. Odol-fluxua eta odol-hodien iragazkortasuna areagotzen denez, leukozitoak kapilarren horma baskularra zeharkatzen dute eta [[likido interstizial]]era heltzen dira, hanturaren bitartekoek erakarrita. [[Makrofago]]ak eta [[neutrofilo]]ak dira batez ere hara heltzen diren leukozitoak (biek [[fagozitosi]] egiteko ahalmena dute).
74. lerroa:
== Tratamendua ==
Hanturaren aurka bide fisikoak erabili izan dira antzinatik, oinarrian hotza edo are gehiago [[izotz]]a.
 
Bide kimikoen artean, [[antiinflamatorio ez esteroideo]]ak oso sendagai zabalduak dira, indar handiagoa duten [[kortikosteroide]]ekin batera.