«Hamaikabat»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| oharrak = {{sup|1}} [[Eusko Alkartasuna]]ren banaketa.<br />{{sup|2}} [[Alderdi politiko]] izateari utzi eta elkarte bilakatu.
}}
[[FileFitxategi:Hamaikabat logoa eta propaganda (cropped).jpg|thumb|Hamaikabat alderdiaren publizitatea Donostiako ziklotaxi batean, 2009an.]]
 
'''Hamaikabat''' ('''H1!''') [[Eusko Alkartasuna]]ren zatiketatik '''Alkarbide''' izenarekin sortutako alderdi [[abertzaletasun|abertzalea]] da. [[2009]]ko [[ekainaren 2]]an ezagutzera eman zuten. [[Ekainaren 24]]an Alkarbide plataformak [[alderdi politiko]] izaera hartu eta izen berria hartu zuen.
[[Eusko Alkartasuna|EAko]] [[Gipuzkoa]]ko exekutibak alderdiko zuzendaritza nazionalarekin zituen desadostasunek istilu eta eztabaida handiak sortarazi zituzten. Besteak beste, [[2007ko udal eta foru hauteskundeak|2007ko udal eta foru hauteskundeetara]] bakarrik aurkezteko erabakiak (beste zenbait hauteskundetan [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJrekin]] egindako koalizioak bertan behera uzteak), eta alderdi barruan erabakiak hartzeko prozedurarekin ados ez zeudela esan zuten [[Gipuzkoa]]ko "kritikoek". Halaber, [[ezker abertzalea]]rekin "polo edo gune soberanista" egiteko asmoa salatu zioten zuzendaritzari, horrek [[Eusko Alkartasuna|EAren]] sorrerako helburu eta printzipioak bertan behera utziko zituela argudiatuz.
 
Alkarbidera pasatu ziren [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusietan]] EAk zituen batzarkide guztiak (7) eta baita [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Gipuzkoako Foru Aldundiko]] kideak ere (4), [[Iñaki Galdos]] eta [[Pello Gonzalez]] diputatuak buru.
Baita zenbait alkate eta zinegotzi, [[Gipuzkoa]]koak bereziki, hala nola Hernanin, Zestoan, Astigarragan eta Zarautzen. [[Eusko Alkartasuna|EAko]] zuzendaritza nazionalak karguok EArenak zirela adierazi zuen eta, horren ondorioz, [[Markel Olano]] [[ahaldun nagusi]]ari (EAJ alderdikoa) lau foru diputatu horiek kentzeko eskatu zioten.