Hala Bedi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Hala Bedi Irratia''' batzar bidezko [[irrati libre]] bat da, [[1983]]ko [[abuztuaren 4]]an [[Gasteiz]]en (Araba) sortua. Irratiaren xedea nagusia beste komunikabideetan lekurik ez duten edukiei eta igorleei espazioa ematea da. Egoitza [[Gasteizko Alde Zahar]]reko Bueno Monreal kaleko etxabe batean du.
 
Hala Bedi Irratia elkarteak bi irrati kudeatzen ditu, alde batetik, '''Hala Bedi Bat''' (107.4 FM) eduki elebidunak (euskaraz eta batez ere, gaztelaniaz) lantzen dituena eta beste alde batetik, '''Hala Bedi Bi''' (88.8 FM) euskaraz emititzen dena. Hala Bedi Batean egunero lau magazin nagusi jorratzen dituzte eta Hala Bedi Bin beste bi. Sortutako eduki guztiak webgunean zintzilikatzen dituzte podcast formatuan.
 
Gaur egun, gai sozialetan arreta jartzen dute gehienbat. Hala ere, ekonomia, politika eta kulturaren inguruko albisteak lantzen dituen irrati informatiboa da. Eremu geografikoari dagokionez, Euskal Herria esparruan zentratzen den arren, Araba du ardatz.
31. lerroa:
''Suelta la olla'' astelehenetik ostiralera goizeko 10:00tatik 14:00arte irauten duen magazina da. Bertan, gaurkotasuneko albisteak lantzen dituzte. Albisteen artean globaletatik lokaletara doaz eta elkarrizketa eta erreportartajeen bitartez horietan sakontzen saiatzen dira.
 
Haien helburua masa hedabideek eskaintzen duten informazio manipulatuetatik kanpo dagoen informazioa ematea da. Errealitatea puntu desberdinetatik aztertzen dute eta masa hedabide nagusietan ahotsa ez duten iturriei lekua ematen saiatzen dira, ekologismo, feminismo eta antikapitalismoarekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzte beste askoren artean.
 
==== ''Zebrabidea'' ====
37. lerroa:
 
==== ''Kantoia'' ====
Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00tatik 19:00ak arte irauten duen kultura eta agendari eskainitako magazina da. Honetan, goizean hizpide izan diren gaiak gaurkotasunarekin lotzen saiatzen dira. Kulturan berriz, musika, literatura eta bertsolaritzaz gain bestelako kontu asko lantzen dituzte, hala nola, alor desberdinetako langileak elkarrizketatzen dituzte eta Arabako historiari tarte zabala eskaintzen diete. Bestetik, kalean zer ari den egosten kontatzeari tarte bat eskaintzen diote, Araban dauden ekintza nagusiak entzuleari helarazteko.
 
==== ''Hola Latinoamerika'' ====
70. lerroa:
Hala Bedi Irratiko webgunean adierazten duen moduan, gaur egun (2018an) 666 harpidedun ditu. Hala Bedi irratiak harpidedunak halabelarri izendatzen ditu, webgunean definitzen dituen moduan, haien bazkideak dira, komunitate gisa irratia sostengatu eta eraikitzen dutenak. Halabelarri guztiak Hala Bedi komunitatearen babesa dira, handituz doan proiektua aurrera eramaten laguntzen dutenak. 2017. urtean harpidedunak gora egitearen helburuarekin 999 halabelarri izatera iristeko helburua jarri zioten euren buruei. Arabako herri mugimenduarekin konpartitutako espazio horretan utopia txiki horrekin jarraitzeko asmoarekin.
 
Proiektuaren sostengua bazkideetatik eta antolatzen dituzten ekimenetatik dator, ez baitute diru truke publizitaterik jartzen. Iragartzen duten “publizitate” bakarra irratiko kuñak dira, horien edukiak herri mugimenduetako deialdiak edo ekimenak ezagutzera emateko helburuarekin egiten dira. Egongo diren manifestazioen igarpena ere ematen da edo esate baterako, birziklatzearen inguruko aldarrikapenak etab.
 
== Egitura eta antolaketa ==
Hala Bedi Irratiak diru asmorik gabeko elkartetzat definitzen du bere burua. Haien barne funtzionamendua demokratikoa da, hau da, bazkide bakoitzak boto bakar bat dauka erabakiak hartzerako orduan. Hortaz, ezin da jabe edo bazkide maioritariorik nagusitu. Horrelako egituretan ez da hasierako kapitalik behar, proiektua funtzionamenduan jartzeko ez baita hasierako ekarpen ekonomikorik eskatzen.
 
Proiektua boluntarioek osatzen dute. Lan egiten duten 150 pertsonetatik 6-k lanaldi erdian daude. Batzuk irratian lan egiten dute, beste batzuk webgunean eta gainerakoek bideo komisioan. Hedabidean egiten den lan gehiena boluntarioek egiten dute, batzuk kazetariak dira eta beste batzuk ez. Haien edukiak lantzeko moduak ez dauka zerikusirik beste hedabideen edukiak lantzeko moduarekin. Hala Bediko agenda herri mugimenduetara eta horiek lantzen dituzten gaietara zuzenduta dago bereziki.