Habsburgo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
[[XII. mendea|XII. mendetik]] aurrera, Habsburgotarrak lurralde anitzen jabe egin ziren oinordekotza eta emaitzen bidez: [[Turgovia]], Altsazia Garaia, [[Zürich kantonamendua|Zürich]]. [[Rodolfo I.a Habsburgokoa|Rodolfo I.a]] izan zen Habsburgo etxeko lehen enperadorea ([[1273]]-[[1291]]), eta [[Austria]], [[Estiria]] eta [[Carniola]] bere mende ezarri zituen. Ehun eta berrogeita hamar urtez, Habsburgo, Luxenburgo eta [[Wittelsbacheko etxea|Wittelsbach]] etxeetako enperadoreak txandaka izan ziren agintari.
 
[[XIV. mendea]]n [[Karintia]], [[Tirol]], [[Friburgo]], [[Trieste]] eta [[Vorarlberg]] beretu zituzten. Hala eta guztiz ere, XIII. mendetik [[XV. mendea|XV. mendera]] bitartean, suitzar menditarrekin egindako gerren ondorioz, jatorrizko lurraldea galdu eta Austriara joan ziren bizitzera, eta harrezkero izen horrez ezagutu zituzten. Ondorengo partiketek, bestalde, luza gabe ahuldu zuten familiaren aginpidea, harik eta [[Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frederiko III.a]] enperadoreak ([[1440]]-[[1493]]) [[Habsburgotar monarkia|habsburgotarren lurraldeak]] bere mendean bildu zituen arte. Hala, [[1741]]-[[1745]] bitarteko salbuespena aparte utzita, alemaniarrek beti haien artetik hautatu izan zuten enperadorea, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Inperio Santua]] 1806an desagertu zen arte.
 
Ezkontzen bidez, habsburgotarrek gero eta lurralde handiagoak eskuratu zituzten (''Bella gerant alii; tu, felix Austria, nube'': «Bestek egin beza gerra; zuk, zorioneko Austria horrek, ezkontza egizu»). Hala, [[1477]]an [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.a]] eta Maria Burgundiakoa ezkondu zirenean, [[Herbehereak]] eta [[Franche-Comté|Frankoen Konderria]] habsburgotarren esku gelditu ziren. [[1496]]an [[Filipe I.a Gaztelakoa|Filipe Ederra]] [[Joana Gaztelakoa|Joana Eroarekin]] ezkondu zen, hura baitzen [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko]] eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] oinordekoa, eta, hala Espainia eta [[Napoliko Erresuma|Napoli]] ere berengana bildu zituzten habsburgotarrek ([[1506]]-[[1516]]). [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernando I.ak]] Ana Jagellonekin ezkondurik [[Bohemiako Erresuma|Bohemia]] eta [[Hungaria]]ko zati bat beretu zituzten ([[1526]]).
 
[[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.arekin]] bere goren mailara iritsi zen Habsburgo etxea, baina haren abdikazioaren ondorioz bi adar sortu ziren: [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]] premuak [[Iberiar penintsula]]ko erregetzarekin batean, [[Indiak]], Herbehereak, Frankoen Konderria, Milanerria, Napoli eta Sizilia bereganatu zituen; bigarren adarra, berriz, [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernando]], Karlosen anaia buru zuela, enperadore egin zen, [[Alsazia]], [[Suabia (eskualde historikoa)|Suabiako]] eta Austriako dukerriak, Bohemia eta Hungariako zati bat beretu baitzituen.
 
[[1700]]ean, lehen adarra ahitu zenean, Vienako habsburgotarrek Herbehereak, Milanaldea, Napoli eta Sizilia berreskuratu zituzten; bai eta Hungaria osoa ere ([[1699]]), turkiarren aurka borrokatu ondoren. [[1736]]an Habsburgo-Lorrena dinastia berria sortu zen, [[Maria Teresa I.a Austriakoa|Maria Teresa]] artxidukesa [[Lorrena leinua|Lorrenako]] [[Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frantzisko dukearekin]] ezkondurik.
 
[[1804]]an, Inperio Santuaren amaierari igarririk, [[Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frantzisko II.ak]] [[Austriar Inperioa|Austriako enperadore]] izendatu zuen bere burua. Haren iloba [[Frantzisko Josef I.a Austriakoa|Frantzisko Josefek]] hungariarren matxinadari buru eman behar izan zion, eta [[1867]]an [[Austria-Hungariako Inperioa|monarkia austro-hungariarra]] sortu zen. Alabaina, [[Italia]]tik ([[1859]]-[[1866]]) eta [[Alemania]]tik ([[1866]]) alde egin behar izan zuten Habsburgotarrek. [[Karlos I.a Austriakoa|Karlos I.ak]], azken enperadorea izan zenak, [[1918]]an abdikatu zuen.