Göteborg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
157. lerroa:
== Historia ==
=== Lödöse ===
Eremu hau aurrehistoriatik populatua izan da, [[Harri Aro]]ko asentamentuak aurkitu baitira. Gaur egungo Götenborgen aurrekaria [[Lödöse]] izan zen, [[Göta ibaia]]n 40 kilometro gora dagoena. Erdi Aroan kaia eta merkatal herria izan zen.
 
Norvegiarrek eta daniarrek ibaiaren ahoa erraz eskuratzen zutela ikusita 1473an ''Nya Lödöse'' (Lödöse berria) sortu zuten gaur egun Göteborgeko Gamlestan suburbioa dagoen tokian. Honek ere arazo ugari izan zituen eta [[Älvsborg gotorlekua]]ren babespean jarri behar izan zuten.
 
=== Göteborgen sorrera ===
XVII mendean Suedia inperio indartsua bihurtu zen eta kokapen estrategikoa zuela ikusita [[Gustavo II.a Adolfo]] erregeak 1621 urtean Götenborg hiria sortu zuen. Horretarako diseinatzaile eta ingeniari [[herbehereak|herbeheretar]], [[alemania]]r eta [[eskozia]]rrak ekarri zituen. Hauek padura eremuak dreinatu eta hiria planifikatu zuten. Hiria beraz herbeheretarrek beren estilora eraiki zen, aurrez [[Amsterdam]], [[Jakarta|Batavia]] (Jakarta) edo [[New York|Amsterdam Berria]] (New York) egin zuten bezala. Herbeheretarrek berehala lortu zuten botere politikoa eta 1652 arte suediarrek ez zuten alkatetza eskuratzerik izan. Eskoziarrek ere indarra bazuten, negoziogizon aberats bihurtu baitziren. Mende horretan bertan harresi sendoak eraiki ziren.
 
=== Aro modernoa: Hazkuntza garaia ===
1658ko [[Roskildeko Ituna]]ren ondoren Suediak Halland probintzia daniarra eta Bohus konderri norvegiarra eskuratu zituen eta Göteborgek lasaitasun handia lortu zuen eta hazten hasi zen.
 
XVIII mendearen hasieran arrantza zen hiriaren ekonomiaren oinarria baina Suediako Ekialdeko Indiako Konpainia sortzerakoan loraldi ekonomiko handia izan zuen [[Txina]]ra egindako espedizioetan ekarritako produktuekin.
177. lerroa:
Museoen artean aipagarriak dira [[Göteborgeko Arte Ederren Museoa|Arte Ederren Museoa]], [[Göteborg Hiriko Museoa|Hiriko Museoa]], [[Röhsska Museoa]] eta [[Munduko Kulturaren Museoa]]. Ibaiertzean [[Barken Viking]] itsasontzia dago ikusgai.
 
Aisialdiari begira baditu [[Göteborg Hiriko Antzokia|Hiriko Antzokia]] eta [[Göteborg Opera|Opera Antzoki]] modernoa. [[Scandinavium]] erabileranitzeko pabiloia 1971 urtean eraiki zuten eta bertan musika kontzertuak, nazioarteko kirol lehiaketak, ikuskizun artistikoak eta erakusketak egiten dira.
 
=== Nazioarteko jaialdiak ===
Hainbat jaialdi kultural ospatzen dira hirian. [[Göteborgeko Zinemaldia]] Eskandinavia osoan egiten den garrantzitsuena da. [[Göteborgeko Liburu Azoka]] Europako bigarren handiena da [[Frankfurteko Liburu Azoka|Frankfurtekoaren]] ondoren. Musika jaialdiak ere izaten dira, esate baterako ''Pier Pressure'' eta ''Way Out West''.
 
== Kirolak ==
193. lerroa:
Irudi:Älvsborgs fästning.jpg|[[Älvsborg gotorlekua]].
Irudi:Skansen Kronan Gbg.jpg|[[Skansen Kronan]].
Irudi:Göteborgs domkyrka - Västgöten - 12 Sept 2005.jpg|[[Göteborgeko katedrala]].
Irudi:Oscar Fredriks kyrka 1.jpg|[[Oscar Fredrik eliza]].
Irudi:Radhuset Gbg med tillbyggnad crop.jpg|[[Göteborgeko udaletxea]].