Bernardo Atxaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
80.37.13.150(r)en 661682 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
7. lerroa:
== Bizitza ==
 
Lehen ikasketak [[Asteasu]]n eta [[Andoain]]en egin zituen. [[Batxilergo]]a, berriz, [[Donostia]]n. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eraturiko literatur lehiaketetan. [[Bilbo]]n, [[ekonomia]]n lizentzia lortu zuen eta ikasle garai hartan [[Bilbo]]ko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean [[Gabriel Aresti]], honek bere lehen lanak argitara ematen lagundu ziolarik.
 
[[1977]]an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. [[1977]]tik 1980ra bitartekoa da [[Pott Banda]]ren aldia eta talde hau argitaletxe moduan antolaturik ''[[Etiopia (Atxaga)|Etiopia]]'' poema antologia argitaratu zuen. [[1980]]an taldea sakabanatu zelarik, [[Bartzelona]]ra joan zen filosofia-ikasketak egitera. [[1983]]an [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] itzuli eta [[1988]]an, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako ''"[[Obabakoak]]"'' argitaratu zuen. [[1995]]tik goiti, [[Zalduondo]]n bizi da.