Gustavo Adolfo Bécquer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Sevilla]]n jaio zen [[1836]]an eta hogeita hamalau urterekin Madrilen hil zen, [[1870]]ean. Umezurtz geratu zen hamar urterekin. Sevillan igaro zuen haurtzaroa eta gaztaroaren parte bat. [[1854]]an Madrila aldatu zen. Lehenbiziko urteetan estuasun handiak pairatu zituen Madrilen eta kazetari bezala lan egin behar izan zuen bizitzeko; hainbat egunkari eta aldizkaritan idatzi zuen garai hartan: ''El porvenir'' egunkarian, eta ''La España musical y literaria'' eta ''El correo de la moda'' aldizkarietan besteen artean.
 
Hogeita bat urte zituela, ordea, gaixotu egin zen, [[tuberkulosi]]ak jota. Eri zegoela idatzi zuen bere aurreneko elezaharra: ''El caudillo de las manos rojas.'' 1861 eta 1865 artean elezahar ospetsu gehienak idatzi zituen, baita errima batzuk ere. Hitz lauz ondu zituen lanen artean ''Leyendas'' liburua aipagarria da, hogeita zortzi kontakizun biltzen dituena. Hala ere, Bécquerrek entzute handiagoa du olerkari gisa, hitz lauzko idazle gisa baino. Errealismoa puri-purian zegoen garaian, erromantiko beranta izan zen. Lirikotasun handiko poeta izaki, Bécquer hartzen da Espainiako lirika modernoaren aitzindaritzat, eta eragin sakon bezain zabala izan du espainiar olerkariengan.
 
[[1871]]n, bera hil ondoren, lagun batzuek ''Rimas'' izeneko liburuan bildu zituzten haren olerkiak. Laurogeita lau poema labur dira guztira, hainbat aldizkaritan han-hemenka argitaratuak. Bécquerren poesia formaz laua eta apaindura handirik gabea da, baina zorroztasunez adierazten ditu bere sentimendu sakonak. [[27ko Belaunaldia|27ko belaunaldiko]] poetek Bécquer eredutzat hartu zuten. Hala, maitasunaren trataera sotil neurtua, haren olerkien erritmoa, musikaltasuna eta iradokizun indarra dira Antonio Machadok, Juan Ramón Jiménezek, Salinasek, Cernudak eta beste hainbatek ikusi zizkioten balioak.
20. lerroa:
 
{{bizialdia|1836ko|1870eko|Becquer, Gustavo Adolfo}}
 
[[Kategoria:Espainiako idazleak]]
[[Kategoria:Espainiako poetak]]