«Gustav Mahler»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Gustav Mahler''' ([[Kaliště]], gaurko [[Txekia]], [[1860]]ko [[uztailaren 7]]a – [[Viena]], [[1911]]ko [[maiatzaren 18]]a) musikagile [[austriar]]ra izan zen, [[Erromantizismo]] osteko garaikoa. Orkestra zuzendaria ere izan zen.
 
Lanik ezagunenak ''Lieder eines fahrenden Gesellen'' ("Bidaiariaren abestiak"), ''Kindertotenlieder'' ("Umeen heriotzezko abestiak") eta ''Das Lied von der Erde'' ("Lurraren abestia").
== Bizitza ==
 
Vienako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta ondoren filosofia eta musikaren historia ikasi zuen unibertsitatean. [[Anton Bruckner]] ezagutu eta haren ikasle eta lagun izan zen. 1880an ''Das klagende Lied (Arrenkurazko kanta)'' [[kantata]] ondu zuen. Musika zuzendari gisa garrantzi handiko karguak izan zituen, [[Kassel]]en (1883), Pragan (1885) eta [[Leipzig]]en (1886). 1888an Budapesteko Operako zuzendaria izan zen, 1891n Hanburgokoa eta 1897an Vienako Operakoa eta Orkestra Sinfonikokoa. 1907. urtean ''Kindertotenlieder'' ''(Haur hildakoen kantuak)'' idatzi zituen, alaba hil berriaren oroimenez. Aldi batez Vienako postua utzi eta New Yorkeko Metropolitan Opera izenekoan zuzendari lanetan ibili zen arrakasta handiz. Bihotzeko gaixotasunak jota, Vienara itzuli eta han hil zen.
 
Aipatutakoez gainera, Mahler-en lan nagusiak dira, besteak beste: ''Lieder eins fahrenden Gesellen ''(1883-1885, ''Lagun ibiltari batentzako kantuak''), ''Des Knaben Wunderhorn ''(1892, 1895, 1905, ''Mutikoaren adar miragarria''), ''Das Lied von der Erde'', (1908, ''Lurraren Kantua''), bederatzi sinfonia (1888-1909) eta hamargarrena osatugabea (1910).
 
Mahler-ek erromantizismoaren joera desberdinak elkartu zituen. XIX. eta XX. mendeen arteko zubitzat jotzen da, [[Richard Wagner|Wagner]]-en eta [[Arnold Schönberg|Schönberg]]-en artekotzat, alegia, eta [[espresionismo]]aren atarian dago. XX. mendeko konposizio tekniken aitzindari ospetsua izan zen. Eragin handia izan zuen Arnold Schoenberg, [[Dmitri Xostakovitx]] eta [[Benjamin Britten]]engan.
 
{{bizialdia|1860ko|1911ko|Mahler, Gustav}}
 
[[Kategoria:Musika klasikoko musikagileak]]
[[Kategoria:Erromantizismoaren musikagileak]]