Gurpil-aulki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Daniel Mietchen (eztabaida) wikilariaren 6391761 berrikuspena desegin da (ez dagokio infotaula hori)
Etiketa: Desegin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:FEMA - 38018 - Wheel chairs ready for patients in Louisiana.jpg|thumbnailthumb|Gurpil-aulki tolesgarriak.]]
'''Gurpil-aulkia''' motrizitate arazoak dituzten pertsonentzat [[laguntza tekniko]]a da. Normalean lau gurpil ditu baina badira ere hirukoak. Aulki hauen diseinua gaixotasunen arabera aldakorra da baina beti mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat egokituak dira. Horrelako laguntza erabiltzeko arazoa bolada baterako izan daiteke, esaterako lesio bat, edo urte askotarako zein betirako, adibidez [[paraplegia]]k afektatuak.
 
== Gurpil-aulki motak ==
Oinarrian bi motatakoak izan daitezke:
* Eskuzkoak: Erabiltzaile berak bultzatu egin du atzealdean dauden gurpilak ekiten; horretarako gurpilen gainean bi uztai daude akoplaturik. Normalean material arinez daude eginak: hegazkinetan erabiltzen den [[aluminio]], [[titanio]] [[Kevlar]] estalkiaz. Modelo batzuk tolesgarriak dira, batetik bestera errazago eramateko edo, gordetzerakoan, gutxiago okupatzeko.<ref>[http://www.who.int/disabilities/publications/technology/wheelchairguidelines_sp_finalforweb.pdf World Health Organization]</ref>
* Elektrikoak, motorrez eragindakoak. 40 edo 50eko [[anpere]]ko berriz kargatzeko [[bateria]]k izaten dituzte. Erabiltzaileak [[joystick]] baten bidez aulkia kontrolatzen du.<ref>[http://www.guiamovilidad.com/guias-de-compra/79-tiposdesillasderuedaselectricas.html GuiaMovilidad.com]</ref>
 
== Historia ==
[[Fitxategi:ZhugeLiang1.jpg|thumb|[[Zhuge Liang]] generalaren erretratoa, gurpil-aulki batean eserita.]]
Horrelako tresnen lehenengo erreferentziak [[K. a. VI. mendea]]an agertzen dira. Bi dira, alegia, urte haietako aztarnak: [[Grezia]]n [[morko]] bateko frisoan haurrentzako moldatutako gurpul-ohetxoa ikus daiteke. [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]], bestetik, arbel harlauza bateko idazkun batean horrelako aparatua aipatu zen. Lehenengo errepresentazio grafikoa ikusteko mende asko igaro behar ziren; lehena Txinan ere topatu da, [[525]]. urtean. Dena dela, benetako lehen gurpil-aulkia [[Filipe II.a Espainiakoa]]arentzat asmatu zen, [[1595]]. urtean.<ref>http://tuspreguntas.misrespuestas.com/preg.php?idPregunta=166</ref> Lehenengo patente legala [[1869]]koa da, bestetik. Lehen gurpil-aulki elektrikoa [[1924]]an sortu zen baina zarata handia eragiten zuen. Gaur egun ezagutzen dugun aulkia [[Harry Jennings]] injineriak asmatu zuen [[1932]]an.