Grekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
higher res image
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
== Biografia ==
=== Lehen urteak, lehen lanak ===
Doménikos Theotokópoulos 1541n jaio zen, [[Heraklion|Candia]] hirian (gaur egun [[Heraklion]]), garai hartan [[Veneziako Errepublika]]ren jabetzakoa zen [[Kreta]] uhartean. 26 urte arte bertan bizi izan zen eta uhartean indarrean zegoen [[Kretar Eskola|post-bizantziar]] estiloan, [[ikono]]ak margotzen hasi zen. [[1563]]ko margolari maisua zen<ref>[http://www.museodelprado.es/enciclopedia/enciclopedia-on-line/voz/greco-el-domenicos-theotocopoulos/. El Greco] Museodelprado.es</ref>
 
[[1567]]an, veneziar hiritarra izanik, ikasketak [[Venezia]]n egitea erabaki zuen. [[Tiziano]]ren estudioan sartu zen, zeina baitzen une hartan hiriko margolari nagusia. [[Erroma]]n ere izan zen, [[Michelangelo]]ren [[manierismo]]a ikertzen, baina ez da egonaldi horren xehetasunik gorde. Grekoak [[Italia]]n margotu zituen lanak erabat dira [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] Pizkundeko estiloan eginak. Ez dute bizantziar estiloaren arrastorik, ez bada, agian, gizon helduen aurpegietan, hala adibidez ''Kristo itsua sendatzen'' margolanean (Gemäldegalerie, [[Dresden|Dresde]]). Italiako lanetan hasi zen erakusten Grekoa erretratu egile gisa zituen dohain handiak, Giulio Clouro eta Vincentio Anastagiren erretratuetan bereziki.
14. lerroa:
Harrezkero Toledon bizi izan zen, lanpeturik beti, hiriko eta probintzietako eliza eta komentuetako eskaerak betetzen. Humanista, irakasle eta idazleen adiskide izan zen. Hala, adibidez, [[Luis de Góngora|Luis de Gongora]] poeta handiak soneto bat idatzi zuen bere hilobirako. Izan ere, Grekoa hil ondoren zerrendatu ziren jabetzek oso gizon jantzia zela ematen dute aditzera, eta [[Pizkundeko humanismo|Pizkundeko humanista]] benetakoa. Ondo ezagutzen zituen klasikoak, eta haiek jatorrizko hizkuntzetan irakurtzeko gauza zen.
 
Grekoaren lehen agindua Toledoko Santo Domingo komentuko elizako aldare nagusirako eta albo aldareetarako margolanak izan ziren ([[1577]]-[[1579]]). Berak egin zuen erretaulen ertzetzako arkitektura diseinua ere, [[Andrea Palladio|Palladio]] veneziarraren estiloan. Aldare nagusiko lana, ''Andre Mariaren Jasokundea'' (Art Institut, [[Chicago]]), estilo berri baten adierazgarri da: teknika, margo eta argi zurien erabilera libreari dagokionez, veneziarra da; baina koloreen indarra eta kontrasteen manipulazioa, disonantea ia, guztiz bereziak dira.
 
[[Fitxategi:El Greco - The Burial of the Count of Orgaz.JPG|thumb|leftezkerrera|280px|[[Orgazko kondearen ehorzketa|Orgazko kondearen ehorzketa]]'' ([[1586]]-[[1588|88]], olioa ohialean, 480×360 cm, Santo Tomé eliza, [[Toledo]]).]]
Aldi berean, orijinaltasun harrigarriko beste maisu lan bat sortu zuen, ''El expolio'' (''Kristo bere tunikaz erantzia'', [[1577]]-[[1579]], [[Toledoko Santa Maria Katedrala]]). Lehen planoan konposizioa bertikala eta trinkoa da, erakusteko [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristoren]] sufrimendua bere torturatzaileen eskuetan. Espazioa tratatzeko modua manieristena da baina, jendetza adierazteko, buruak lerroka-lerroka elkarren gainean ipintzea, bizantziar teknika da. Bestalde, Grekoaren giza irudia luzatzeko joera nabarmenagoa da garai honetan, hala adibidez ''San Sebastianen martirioa'' lanean ([[Palentziako katedrala]]). Joera hori bera ageri da [[Michelangelo]]ren lanetan, [[Tintoretto]] eta [[Paolo Veronese|Veronese]] veneziarrengan eta margolari manierista nagusiengan.
 
85. lerroa:
 
{{bizialdia|1541eko|1614ko|Grekoa}}
 
[[Kategoria:Grekoa| ]]
[[Kategoria:Greziako katolikoak]]