«Gregor Mendel»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Gregor Johann Mendel''' (Heinzendorf, gaur egun [[Hynčice]], [[1822]]ko [[uztailaren 20]]a - [[Brno]], [[1884]]ko [[urtarrilaren 6]]a) [[austriar]] abade eta zientzialaria izan zen. [[Genetika]] modernoaren aita dela esan dezakegu; bere ikerketekin biologiaren atal honi oinarri sendoak jarri baitzizkion.
 
Ondoretasun-karaktereen transmisioak lege jakin batzuk betetzen zituela erakutsi zuen, [[ilar]]ren landareekin egindako ikerketak baliatuta; gerora haren izena ezarri zitzaien lege horiei. Dena den, haren ekarpenak ez ziren [[XX. mendea]] hasi arte behar bezala ulertu eta onartu.
 
== Bizitza ==
[[Austria]]ko [[Heinzendorf]] herrian (gaur egun, [[Hynčice]], [[Txekia|Txekiar Errepublika]]) jaio zen eta bi egunen buruan Johann bataiatu zuten <ref>Hori dela eta, behin baino gehiagotan uztailaren 22a hartu da bere jaioteguntzat.</ref>. Gurasoek baserri txiki bat zeukaten eta bere aitarekin ikasi omen zuen [[mentuak]] egiten eta fruitarbolak hazten. Haurtzaroan landarezain gisa lan egiteaz gain, erlezaintza ikasi zuen eta Olomouceko Filosofia Institutura joan zen gaztetan. [[1843]]an [[San Agustinen Ordena|fraide agustindar]] sartu zen; orduantxe hartu zuen "aita Gregorio" izena. Tomas Deuna abade-etxean bizi ondoren, [[Viena]]ra igorri zuten irakasle ikasketekin segitzeko; bertan [[1851]]n matematikan eta zientzietan lortu zuen doktoretza. [[1854]]an Brünneko Erret Eskolako irakasle laguntzaile izateko itzuli zen.
 
[[Fitxategi:StThomasAbbeyBrno.jpg|thumb|300px|Brünneko Tomas Deuna abade-etxea 2005ean|leftezkerrera]]
[[1856]]an hasi zituen ikerketak monasterioko lorategian, unibertsitateko irakasleek eta monasterioko kideek bultzatuta. Horretarako ilarrak erabili zituen, ''Pisum sativuum'' espeziekoak hain zuzen. 1856 eta [[1863]] bitartean 29.000 landare landatu eta aztertutakoan arau orokor batzuk ondorioztatu zituen, herentziaren hiru legeak hain zuzen. Bere lanak Brünngo Natura Ikerketarako Elkartearen bileretan aurkeztu zituen [[1865]]ko otsailaren 8an eta martxoaren 8an; hurrengo urtean Elkartearen Aktetan argitara eman zen lana ''Hibridazio esperimentuak landareekin'' izenez ("''Versuche über Pflanzenhybriden''") <ref>{{erreferentzia |izenburua = Experiments in Plant Hybridization |url = http://www.mendelweb.org/Mendel.html|hizkuntza=en}}</ref>. Artikulua mamitsua eta zientifikoki primeran eraikia izan zen. Hala ere, dena delakoagatik, garai hartan bere lana ez zen aintzat hartu.
 
Ilarrekin ikerketa burututakoan, erleak erabili zituen Mendelek, baina, landereekin ez bezala, emaitzak ez ziren asetzeko modukoak izan. [[1868]]an monasterioko buru izendatu zutenez geroztik bere postuko zereginei eutsi behar izan zien buru belarri. Bere bizitzan hainbat erakundetako kide izan zen.
 
[[Brünn]]en hil zen [[1884]]ko urtarrilaren 6an [[nefritis]] kronikoak jota.
 
== Mendelen ikerketak ==
[[Fitxategi:Mendel seven characters eu.svg|thumb|500px|Mendelek behatutako zazpi karaktereak|righteskuinera]]
Berez helburua gizakiaren kontsumorako hobeak izango ziren barietate eta espezieak lortzea zen. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren ezaugarrietan erregulartasunen bat bazegoela sumatu zuen monje austriarrak; hori frogatzeko esperimentu katea zehatza diseinatu eta burutu zuen. Halaber, matematika eta estatistika ezagutzak aplikatzen saiatu zen.
 
Lege horiek bi karaktere edo gehiagotan bereizten ziren landareetan betetzen zirenetz egiaztatzen saiatu zen ondoren. Kasu honetan lehendabiziko belaunaldirako hazi horiak eta leunak zituzten landareak hautatu zituen batetik eta hazi berdeak eta zimurrak zituztenak bestetik. Gurutzatutakoan lortutako lehenengo belaunaldian karaktere gainartzaileak agertzen ziren (horiak eta leunak) baina ez azpirakorrak (berdeak eta zimurrak) Bigarren belaunaldian lortzen zuen proportzioa 9:3:3:1 zen, hau da, 9 landare hazi hori eta leunekin, 3 hori eta zimurrekin, beste 3 hazi berde eta leunekin eta bakarra hazi berde eta zimurrekin. Hemendik ondorioztatu zuen Mendelek bere hirugarren legea.
 
Zazpi ezaugarri edo karaktereri erreparatu zien:
* haziaren egitura
* haziaren kolorea
* [[tegumentu-sistema|tegumentuaren]] kolorea
* [[leka]]ren egitura
* heldu gabeko lekaren kolorea
{{sakontzeko|Mendelen legeak}}
Horrela deituak Mendelen izenean, berak aurkitu baitzituen 1865ean. Autoreen arabera aldaketak dauden arren, maiz Mendelen ondoren definitutako kontzeptuak erabiltzen direlako besteak beste, honela formula daitezke labur-labur.
[[Fitxategi:Mendelian_inheritance_3_1.png|thumb|300px|righteskuinera|Mendelen lehenengo bi legeen adierazpen grafikoa]]
 
=== 1. legea ===
Ezaugarri bakarrean desberdinak diren espezie bereko bi barietate gurutzatzen direnean, lehendabiziko belaunaldiko ondorengo guztiak ezaugarri edo karaktere horrekiko berdinak dira eta [[hibrido (biologia)|hibridoak]] gainera.
 
=== 2. legea ===
== Ohoreak ==
 
* [[Txekia|Txekian]]n, “[[Mendel Unibertsitatea]]” eta “[[Mendelianum]]”-a, Mendelen lanari eskainitako zentrua “[[Moravia” museoaren]] parte dena, [[Brno]] hirian kokatzen da.
* [[Sevilla|Sevillan]]n ([[Espainia|Espainian]]n) bere izena daraman kalea.
* [[Viena|Vienan]]n ([[Austria|Austrian]]n) bere izena daraman kalea.
* 1994.urtean, “[[Colegio Mayor Universitario Mendel]]”ek bere izena hartu zuen bere omenez.
* [[Madril|Madrileko]]eko Instituto garrantzitsu batek bere izena darama.
* [[Argentina|Argentinan]]n, otsailak 8an Genetistaren eguna ospatzen da, bere lanen lehen argitaratzearen data izan baitzen.  
 
== Erreferentziak ==
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [https://zientzia.eus/artikuluak/gregor-mendel/ Gregor Mendel], zientzia.eus
* Kajarabille, Miren, [https://zientzia.eus/artikuluak/mendel-genetikaren-hastapena/ Mendel: Genetikaren hastapena], zientzia.eus
* {{en}} [http://mendelmuseum.muni.cz/en/ Mendel Genetika Museoa], mendelmuseum.muni.cz
 
{{bizialdia|1822ko|1884ko|Mendel, Gregor}}
 
[[Kategoria:Genetistak]]
[[Kategoria:Agustindarrak]]