Grafeno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
92.56.237.65 (eztabaida) wikilariaren 6145203 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
Gauza asko egin daitezke grafenoarekin, baina oraindik ere ez dira aplikazio horiek guztiak garatu. Denbora beharko du grafenoak benetan zer ahalmen dituen erakusteko, baina hauek dira horietako batzuk:
 
=== Elektronikan aplikazioak ===
* '''Abiadura handiko kableak:''' Cambridgeko Unibertsitateko ikasleek grafenoak argi kantitate handia hartu ahal izatea lortu zuten, eta honela abiadura azkarreko zuntz optikoak sor daitezke, elektroiak oso azkar mugitzen direla aprobetxatuz. Honen bidez grafenozko kableak egin ahalko dira, informazioa normalek baino askoz arinago eramateko gai. Hauek telekomunikazio sektorean erabili ahalko dira, sare azkarragoak lortuz, internet eta mugikorren abiadura handituz, planeta osoko komunikazioa hobetuz.
* '''Ukimen pantaila malguak:''' Texaseko eta Hego Koreako zientzialariek, grafenoan elektroiak oso ondo mugitzen direnez, prozesuan ia berotu gabe, grafenozko lamina bat ukipen pantailak egiteko erabil daitekeela aurkitu zuten. Gainera, grafenozko lamina bat guztiz gardena izan ahal da, eta pixelen panel baten gainean arazorik gabe jar daiteke, distira gutxitu gabe. Honetaz gain, lamina hau oso sentikorra da elektrizitatearekiko eta ukitzean oso sentitzeaz gain, oso malgua izan daiteke. Etorkizunean tolestu daitezkeen pantailak egon ahalko lirateke, OLED malgua erabilita.
* '''Argazki kamera askoz sentikorragoak:''' Singapurreko zientzialari batzuek kameretarako grafenozko sentsore bat sortu zuten, egungoak baino askoz ere bereizmen handiagoa eskaintzen duena, argazki hobeak egin ahalko dira, eta gainera energia gutxiago kontsumitzen dute
* '''Prozesagailu hobeak:''' grafenoa oso gutxi berotzen denez (fenomeno hori Joule efektua deitzen da), prozesagailu azkarragoak (arruntak baino10 aldiz azkarragoak), askoz arinagoak eta eraginkorragoak sor ditzake.
 
=== Medikuntzan aplikazioak ===
* '''Biomarkagailua:''' grafenozko sentsore bat gorputzaren egoerari buruzko datu mordoa emateko erabil daiteke, besteak beste, arterietako presioa, odoleko azukre-maila, eta oxido nitriko kantitatea oxigenoan. Azken hau birika-gaixotasunen zein anemiaren seinale da, beraz, horrelako gaixotasunak lehenago identifikatu ahalko dira.
* '''Inplanteak eta protesiak:''' grafenoa, bere propietate mekaniko, kimiko eta elektronikoei esker, material egokia da inplante eta protesietarako. Alemaniako unibertsitate batean begiko retina artifizial bat sortu dute, nerbio-sistemara ezin hobeto konektatzen dena.
* '''Muskulu bionikoak:''' grafenoak estimulazio elektriko bat jasanez gero, tentsioa eta uzkurdura kontrola daitezke, muskulu artifizialetarako material egokia eginez. Dagoeneko grafenozko muskulu zein hezur artifizialak egitearekin espekulatzen da, egungo materialek baino propietate egokiagoak ditu eta.
* '''Nerbio-zelulak ordezkatzea:''' nerbio-zelulek informazioa bulkada elektronikoz transmititzen dute, beraz, grafenoaren eroankortasuna kontuan izanda, nerbio-zirkuituak ordezkatzeko gai izango da.
* '''Minbizi-tratamendua:''' gaixoarentzat hain gogorra izango ez den tratamendu bat garatzen ari dira, minibizia duten zelulak selektiboki eliminatzean datzana. Gorputzean grafenozko partikula batzuk sartuko dira, kimikoki eraldatuak, minibizia-duten zeleulei itsateko prestatuak. Grafenoak argi infragorria xurgatzeko duen gaitasuna aprobetxatuz, tumorea ezabatzeko erabiltzen den erradiazioak zuzenean zelula gaixoei soilik eragingo die, gorputzeko gainontzeko atalei eragin gabe. Oraindik ez da asko sakondu ikerketa honetan, baina zalantzarik gabe tratamendu erradiologikoak hobetuko lituzke.
 
=== Energian aplikazioak ===
* '''Eguzki-energia:''' esperimentu batean, grafenoa argi-iturri batean jarri zenean, korriente elektrikoa sortu zuen, ohikoa ez zen modu batean. Lehenago ere fenomeno hau behatu arren, zientzialariek efektu fotoboltaikoa zela pentsatu zuten eta ez zioten kasurik egin. Hala ere, aurkikuntza honek aparatu fotodetektatzaileetan zein eguzki-plaketan hobekuntzak ekar ditzake: grafenoa fotodetektatzaile bezala erabili ahalko litzateke, energia-tarte zabal baten aurrean erreakzionatu ahalko lukeelako (argi ikusgaitik infragorrietara), eta eguzki-enegia bildu. Beste erabilera bat, oraindik argi ez dagoena, grafenoa energia zuzenean lortzeko izan daiteke.
* '''Super-bateriak:''' oraindik garatzen ari dira, baina grafenoz egindako bateriek ioi-litiozko tradizionalek baino autonomia handiagoa eskaintzen dute, eta kargatzeko askoz denbora gutxiago behar dute. Adibide bezala, kotxe elektriko batek ordu batzuk behar ditu kargatzeko ioi-litiozko bateria batekin, baina grafenozko batekin 8 minututan kargatuz 1000 km egin ditzake.
 
=== Ingurumenean aplikazioak ===
* '''Kutsagarriak kentzea:''' grafeno oxidoa ez da toxikoa eta biodegradagarria da. Kobrea, kobaltoa, Kadnioa, Artsenikoa eta beste disolbatzaile organikoak ken ditzake.
* '''Urari gatza kentzeko teknikak:''' garapen fasean dago. Teoriaz, grafenozko mintz erdiragazkorra jartzen da, eta aderatzizko osmosiaren bitartez joaten da ura alde batera. Grafenoak eraginkortasun haundiagoa du, beste mintzekin konparatuta, baina bere kostuak oraindik altuak dira, eta suposatzen da, etorkizunean jaitsiko direla.
 
=== Bestelako aplikazioak etorkizunean ===
* Irrati uhinak xurgatu
* Soinu garraiatzaile onak
* Gailu elektronikoek ura jasan ahal dute
* Katalizadore eran oso erabilgarria, hau da, erreakzio kimikoak bizkortzeko.
 
== Grafenoaren produkzio teknikak ==
Grafenoaren prodrodukzio mugatzen duen arrazoia kantitate handietan produzitzeko ezintasuna da. Dauden teknika tradizional desberdinak hauek dira:
'''Paper itsasgarriaren bitartez''', grafenoa kalitate handikoa da, baina '''oxidazio-erredukzio metodo'''en bitartez berriz baxua. Adibidez Rice unibertsitateko ikertzaileek grafenoa sintetizatzea lortu dute azukrea 800º °C jartzen, lortutako grafenoa kalitate oso onekoa izanik.
 
== Arazoak ==
Grafenoa etorikizuneko materialik miresgarriena izango dela ematen du, baina hainbat ikerketek, ordea, alde txarrak eta efektu kaltegarriak aurkitu dizkiote:
 
* Grafenoak dituen puntan amaituriko ertzek erraztasunez apur ditzakete zelulen mintzak, izaki bizidunei kalte larriak eragiten
 
* Rice Unibertsitateko ikerlari batzuek zazpi atomoko eraztunak izan ditzekeela aurkitu dute, hexagono formaren uniformetasuna hautsiz. Hau gertatzen den tarteetan, grafenoaren indarra nabarmen jaisten da. Honek esan nahi du etorkizuneko “supermateriala” izateko, oraindik bere egitura perfekzionatu behar dela.
 
== Fisikako nobel saria grafenoarentzat ==
72. lerroa:
* {{eu}} Luis HUESO: [http://zientzia.net/artikuluak/grafenoa-material-berri-bat/ Grafenoa, material berri bat ] Zientzia.net
* {{eu}} Guillermo Roa Zubia: [http://zientzia.eus/artikuluak/txango-bat-karbonozko-lautadan-barrena/ Txango bat karbonozko lautadan barrena] Zientzia.net
* {{eu}} Guillermo Roa Zubia: [http://zientzia.eus/artikuluak/fisikako-nobel-saria-grafenoaren-ikerketarentzat/ Fisikako Nobel Saria, grafenoaren ikerketarentzat] Zientzia.net
* {{es}} [https://elgrafenodevizcaya.wordpress.com/el-grafeno-en-la-medicina-2/ El grafeno en la medicina]
* {{es}} [http://es.zenopa.com/news/801743072/retina-artificial-desarrollado-utilizando-grafeno-biocompatible%0A-Muskulu/ Retina artificial desarrollado utilizando grafeno biocompatible] Zenopa.com
* {{es}} [http://grafeno.com/grafeno-aplicaciones-en-el-campo-de-la-medicina/ GRAFENO: Aplicaciones en el campo de la medicina…] Grafeno.com
* {{es}} Antonio Rentero: [http://www.theinquirer.es/2014/05/01/iba-ser-todo-ventajas-los-potenciales-peligros-del-grafeno.html/ No iba a ser todo ventajas: los potenciales peligros del grafeno] Theinquirer.es
 
[[Kategoria:Nanoteknologia]]