Paderborngo katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Paderborngo katedrala'''​ (alemanez: ''Paderborner Dom'') edo Andre Mariaren, San Kilianen eta San Liborioren katedrala, Paderborngo artzapezpikuaren katedrala da, Pad...»
(Ez dago alderik)

11:26, 21 otsaila 2019ko berrikusketa

Paderborngo katedrala​ (alemanez: Paderborner Dom) edo Andre Mariaren, San Kilianen eta San Liborioren katedrala, Paderborngo artzapezpikuaren katedrala da, Paderborn hiriko erdialdean kokatua.

Toki berean beste eliza batzuk egin ziren katedralaren aurretik. Izan ere, 777rako bazegon bat, Kristori eta Kildareko Brigidari dedikatua. Eliza horretatik misiolari lanak egin ziren saxoi paganoak kristautzeko. Bertakoak konbertituta, Paderbornek bere lehen apezpikua izan zuen 806an. Lehenengo katedral hori hiru nabeko basilika izan zen, baina 1000. urtean izandako suteak suntsitu zuen. Bigarren katedrala 1015ean kontsakratu zuten, baina hira hartu zuen su batek erre zuen 1058an. Hirugarren katedralak bi trantseptu zituen eta egungoaren antza zuen. Egungo kripta 1100 inguruan egin zen. Beste su batek kalteak egin zizkion katedralari, baina muina salbatu zen.

XIII. mendean katedrala eraberritu zuten garaiko estilo artistikoari heltzeko, ziur aski mendebaldetik hasita, lehenengo gotikoaren estiloan. Mendearen bukaeran bukatu zuten osagai gotikoekin.

Bigarren Mundu Gerran, aliatuen bonbardaketek kalte handiak egin zizkioten eta artelan ezin baliotsuagoak galdu ziren, besteak beste antzinako beirateak. 1945eko martxoaren 22an, hamalau pertsona hil zituen klaustroan eroritako bonba batek. 1950eko hamarkadatik aurrera berreraiki zuten.