Gorka Landaburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Gorka Landaburu Illarramendi''' ([[Paris]], [[Frantzia]], [[1951]]ko [[urriaren 11]]-) kazetari [[gipuzkoa]]rra da. Hainbat hedabidetan lan egin du, tartean "[[Cambio 16]]" eta "[[Aldaketa Hamasei]]" aldizkarien zuzendari gisan ere bai. [[Zarautz]]en bizi da.
 
== Bizitza ==
=== Lehenengo urteak ===
Haren aita, [[Frantzisko Jabier Landaburu|Frantzisko Javier de Landaburu Fernández]], [[EAJ]]ren diputatua izan zen [[Espainiako Bigarren Errepublika]]n; Frankismoan, [[Eusko Jaurlaritza]]ren lehendakariordea izan zen, Parisko erbestean. Gorka Landaburuk bertan kaztetaritza ikasketak egin zituen eta [[1972]]an, Euskal Herrira itzuli.
 
=== Lan ibilbidea ===
Frantziako hedabideetan hasi zen, [[Radio France]], [[Radio Luxembourg]] eta [[Le Matin]]-en, eta Espainian [[Canal Sur]] eta [[Onda Cero]]n, [[Luis del Olmo]]rekin batera. Halaber, [[EFE]] eta [[Reuters]] agentzietan eta [[Radio Euskadi]]n ibili izan da.
 
=== Konpromiso politikoa eta atentatua ===
[[1993]]tik aurrera, [[PSE]]ko afiliatua da eta [[ETA]]ren aurkako jarrera irmoa erakutsi du. Hori zela eta, atentatu bat jasan zuen [[2001|2001e]]e<nowiki/>ko [[maiatzaren 15]]ean Zarauzko bere etxean: pakete bat jaso zuen, hasiera batean susmagarria ez zena, harpideduna zen aldizkari baten izenarekin zetorrena. Lehergailua ezkutatzen zuen, hala ere: zabaltzean, eztanda egin zuen eta aurpegian, eskuetan eta sabelaldean zauri larriak eragin zizkion. Halaber, etxean bestelako erasoak jasan ditu eta bizkartzaina behar izan du. 'Fundación Víctimas del Terrorismo' eta 'Gesto por la Paz' elkarteen kidea izan da.
 
Beste alde batetik, [[2005]]ean publikoki azaldu zen [[Euskaldunon Egunkariaren itxiera]]ren aurka, eta urte bat geroago "Sí en nuestro nombre, sí a que se busque la paz" manifestua sinatu zuen, Espainiako Gobernua eta ETAren arteko bake prozesuaren alde.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Zarauztar ospetsuen zerrenda]]
 
{{bizialdia|1951ko||Landaburu, Gorka}}
 
[[Kategoria:Euskal kazetariak]]
[[Kategoria:Etakideak]]