Good Will Hunting: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Bederatzi [[Oscar Sariak|Oscar Saritarako]] izendatua izan zen baina, azkenik, bi irabazi zituen: [[Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria]] (Robin Williams) eta [[Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria]] ([[Ben Affleck]] eta [[Matt Damon]]).
 
== Argumentua ==
Will Hunting [[Boston]] hegoaldeko mutil umezurtz eta txiroa da, baina aldi berean dohaiduna eta jende ohia baina askoz ere buruargiagoa. [[Massachusetts Institute of Technology]] unibertsitatean erratza pasatzen lan egiten du. Egun batez, Gerald Lambeau irakasleak ikastetxeko arbel batean [[matematika]]ko [[teorema]] baten ariketa zail bat ikasleek etxeko lan gisa egin dezaten idatzi du: Will Hunteingek hura ikusi eta ezkutuan berehala amaitu du. Biharamunean, ariketa bikain amaituta, irakaslea zur eta lur geratu da, are gehiago egilea bere ikasleetakoa ere ez dela izan jakitean. Kale borroka baten ostean, poliziak Will jo eta espetxeratzeko zorian dago. Epaileak Lambeauren eskakizuna onartu du (Will gaztearen dohaiaz jakitun), espetxera joan beharrean, [[psikologia|psikologo]] baten ardurapean egon dadin.
 
Terapia horren bitartez, gaztearen portaera gatazkatsuaren arrazoia jakin da: mutikotan jasotako tratu txarren ondorio da eta horrek neskalagunarekiko harremana hobetzen laguntzen dio. Era berean, gaztearen presentziak irakaslea eta psikologoaren bizitzak ere onerako aldatu ditu, haien arteko lehia gainditzen lagunduz: batetik, irakasleak bere gutxiespen konplexua gainditu du eta, bestetik, psikologoak bere emaztearen heriotzaren ondorioz izandako atsekabe eta isolamendua ere bai, neurri batean.
 
== Pertsonaiak ==
* [[Robin Williams]]: Sean Maguire
* [[Matt Damon]]: Will Hunting
17. lerroa:
* [[Cole Hauser]]: Billy
* [[Casey Affleck]]: Morgan
* [[John Mighton]]: Tom
* [[Coleen McCauley]]: Cathy
* [[Jennifer Deathe]]: Lydia
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.imdb.com/title/tt0119217/ Good Will Hunting filmaren IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}
* [http://www.miramax.com/movie/good-will-hunting Good Will Hunting filmaren webgunea] {{en}}