Goierriko gipuzkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
30. lerroa:
=== Beste azpieuskalkiekiko lotura egiten duten udalerriak ===
Udalerri hauetan egiten den euskarak baditu Goierriko hizkeraren ezaugarriak, eta beste azpieuskalkiren batenak ere.
* [[Urolaldeko gipuzkera|Urolaldeko hizkerarekiko]] lotura egiten duten udalerriak: [[Urretxu]] eta [[Zumarraga]].
* [[Beterriko gipuzkera|Beterriko hizkerarekiko]] lotura egiten duten udalerriak: [[Abaltzisketa]], [[Alegia]], [[Altzo]], [[Amezketa]], [[Baliarrain]], [[Ikaztegieta]], [[Orendain]], [[Tolosa]]ko [[Bedaio]] eta [[Aldaba (Tolosa)|Aldaba]] auzoak.
 
49. lerroa:
 
== Azpitaldeak ==
Goierriko hizkeraren barnean ere azpitaldeak daude:
* Goierriko sortaldeko gipuzkera: [[Itsasondo]], [[Legorreta]], [[Arama]] eta [[Altzaga]]. Honek [[Tolosaldea|Tolosaldeko]] hegoaldeko hizkeraren eragina ere badu, batez ere [[Ikaztegieta]], [[Alegia]], [[Baliarrain]] eta [[Abaltzisketa]]ko euskararekin lotura egiten du.
* Goierriko sartaldeko gipuzkera: [[Zegama]], [[Zerain]], [[Legazpi]], [[Ezkio-Itsaso]], [[Gabiria]], [[Ormaiztegi]], [[Idiazabal]], [[Segura]] eta [[Mutiloa (Gipuzkoa)|Mutiloa]]. [[Beasain]]dik mendebaldera dauden udalerriak dira, eta horietako gehienetan, adibidez, ''zapatue'' esaten diote [[larunbata]]ri, ziurrenik [[Bizkaiera|mendebaleko euskararen]] eraginez. Beasaindik ekialdera dauden udalerrietan, aldiz, ''larunbata'' edo ''lanbata'' esaten dute.
78. lerroa:
* Goierritar hizkeran hika egitea gaur egun arte eta batez ere udalerri txikietan oso ohikoa izan da, baina erabilera apaldu egin da gazteen artean. Noka (neskei egiten zaien hitanoa), bereziki, ia erabat galdu da gazteen artean, euskaldunenak diren herri txiki eta auzoetan izan ezik. Adizki alokutiboen Goierriko erabileraren zenbait adibide: ''eman iezadak/iezadan eskua > emaiak/emaian eskue, joan hadi popatik hartzera > junai popatio hartzeaa.''
* Beste euskara batzuetan bezala (eta Euskaltzaindiak euskara batuaren ahoskerarako forma egokitzat onartua), Goierriko euskaran ere aldaketa hauek egin ohi dira, hitz baten bukaerako kontsonantea eta hurrengoaren hasierako kontsonantea aintzat hartuta: ''zz > tz, nz > ntz, lz > ltz, rz > rtz, ns > nts, ls > lts, rs > rts''. Adibidez: ''esan zuen > esa'''ntz'''on > mutur zikin > mutu'''rtz'''ikin'', eta abar.
* Galderen amaieran ''ala'' hitza sarri gehitzea: ''"Etxe hoi txurie dek, ala?"'' edo ''"Tortilla horrek tipula re bazeukik, ala?"''.
* Goierriko hizkeran norbaitek esandakoa entzun eta harridura adierazteko ''"Bai, ala?"'' esaldia maiz erabiltzen da: ''"Bizilagunek kotxe berrie eosi dik"'', ''"Bai, ala?"''. Baina harriduraz gain, ironiaz siniskortasuna adierazteko ere erabiltzen da, bai eta zerbait entzun eta entzuten ari denak mintzalariari modu finez bost axola zaiola edo iritzirik eman nahi ez duela jakinarazteko ere erabiltzen da: ''"Aurreko asteburun lau amurrai arrantzau nizkian"'', ''"Bai, ala?"''.
 
91. lerroa:
** ''arkusinka / arkuxinka / arkuxunka'' (usinka, doministikuka)
* ''astapotro'' (zapaburu): [[Ataun]]en erabilia.<ref name="HerriHizkerenAtlasa" />
* ''atxurre'' (aitzurra): mozkorra. Adibidez: "A ze atxurre harrapau deken" = "A zer mozkorra harrapatu duan".
* ''azti ibilli!'' (adi ibili!)
* ''bultzie'' (bultzia): izena, [[Zaldibia]]n [[euskaldun berri]]ak izendatzeko erabilia.
* ''jarein''
* ''merkexurren'' (merke zuhurrean): zerbait modu zeken, zuhur edo diruzalean egitea. Adibidez: ''Etxe hoi merkexurren inda zeok'' (''"Etxe hori merke zuhurrean eginda zegok"'', ahal den diru gutxiena gastatuta).
* ''mixirriká'' edo ''mitxirritá'' ([[tximeleta]]): [[Ataun]]en eta [[Ikaztegieta]]n erabilitako hitza ([[Asteasu]]n eta [[Elduain]]en ere erabilia).<ref name="HerriHizkerenAtlasa" />
* ''moxorroa'' (mozorroa): pertsonen adjektibotzat erabiltzen denean, hitz gutxiko pertsona, denen aurrean oharkabean edo isilean iragaten dena, baina azkenean bere helburua lortzen duena. Adibidez: ''Jon pertsona moxorro-moxorroa ek'' (Jon pertsona moxorro-moxorroa duk). Gutxi gorabehera gaztelaniazko ''A la chita callando'', hots, ''Jon las mata callando'' esaldiaren sinonimo litzateke.