Globalizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
 
 
[[FileFitxategi:WikiProject Globalization Logo.svg|thumb|Globalizazioaren WikiProiektuaren ikurra.]]
 
'''Globalizazioa''' edo '''mundializazioa''', gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta [[kultura]] eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da. Globalizazioa gerta zedin, hainbat aldaketa sozial, [[ekonomia|ekonomiko]] eta [[politika|politiko]] jazo behar izan dira. Hainbat parametro planeta osorako neurtzen dira Lurra unitate bat izango balitz bezala, produkzio moduak eta kapital mugimenduak mundu mailan ematen dira, bitartean estatuetako gobernuak euren eragina galtzen ari dira eta gizarte zibiletik hainbat mugimendu sortu dira globalizazio prozesuaren kalteen kontra. Gaur egun bizi dugun globalizazioa, [[kapitalismo]] basatiaren zabalkuntza dela salatzen du Globalizazioaren aurkako mugimenduak (''altermundialista'' eleaz ezaguna [[Ipar Euskal Herria]]n). Ekonomia gizakiaren gainean jartzen duela diote, eta globalizazioaren ondorioz ez direla konpontzen aberatsen eta pobreen arteko aldeak.
15. lerroa:
 
== Globalizazioaren esanahiak ==
* Hiri Globalaren osaera: Munduko zati ezberdinen arteko kontaktu estuagoa, hartu-eman aukera gehiago pertsonen artean, elkar ulermena eta adiskidetasun gehiago munduko herritarren artean. Zibilizazio baten sorrera ekar dezake
 
* Globalizazio ekonomikoa: 'Globalizazio ekonomikoa prozesu ekonomiko eta sozial bati deritzo, eta prozesu horren bidez munduko eskualde guztien artean gero eta erlazio ekonomiko handiagoa dagoela ulertzen da. Produkzioa, kontsumoa eta zirkulazioa eta beronen osagaiak ( kapitala, eskulana, lehengaiak, kudeaketa, informazioa, teknologia, merkatuak...) eskala globalean daude antolatuta. Eta gertatzen ari denak izugarrizko garrantzia du: jada batzuk hasi dira XXI. mendeko lehen iraultzaz hitz egiten, mundua aldatzen ari baita, txarrerako edo onerako.
29. lerroa:
* [[Kapitalismo]]aren zabalkuntza garatutako herrietatik garapen prozesuan dauden herrietara.
 
== Hizkuntza aniztasuna eta "lingua franca"-k ==
Munduko jende gehienak [[hizkuntza]] bat baino gehiago egiten du. Hizkuntza kontaktuak gertatzen dira bat beste bat(zu)ekin elkar harremanetan ipintzen direnean, [[mailegu (hizkuntzalaritza)|maileguen]] bidez esate baterako. Emaitza ohikoenak [[Pidgin (hizkuntza)|pidgin]], [[kreolera]] eta bestelako nahasketak dira. Hizkuntza aniztasuna fenomeno sozial bihurtzen ari da, globalizazioak eta kultura irekitasunak bultzaturik. Informaziora iristeko erraztasunari esker, [[Internet]]en bidez nagusiki, hizkuntza askorekin harremana edukitzea gero eta maizago gertatzen da.
 
[[Lingua franca]] bestela da hizkuntza bat sistematikoki erabiltzen dena komunikazioa ahalbidetzeko pertsonen artean, etxeko hizkuntza desberdinak dituztenak, bereziki hirugarren hizkuntza bat denean, hau da, ez hiztun batena ezta bestearena ere. Gaur egun, munduan bigarren hizkuntzarik zabalduena [[Ingeles]]a da: 3.5 bilioi pertsona inguruk badauka hizkuntza honen maila egokiren bat. Ingelesa da [[Internet]]eko hizkuntza nagusia. Munduko [[posta elektroniko]]en %35 inguru ingelesez egiten dira, bai eta munduko irratsaioen %40a ere. Beste lingua franca batzuk [[arabiera]], [[txinera]], [[frantsesa]], [[errusiera]] eta [[gaztelania]] dira. Afrika, [[swahili]], [[wolofera]] eta [[lingala]] eta Asian [[pertsiera]] aipatzekoak dira.
39. lerroa:
* [[Globalizazioaren aurkako mugimendu|Mugimendu altermundialista]]
 
== Kanpo loturak ==
* {{en}}[http://sociology.emory.edu/faculty/globalization/ The Globalization Website (Emory University).]
* {{en}}[http://plato.stanford.edu/entries/globalization/ Globalization (Stanford Encyclopedia of Philosophy).]
 
{{commonskat}}