Glenn Ford: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Gwyllyn Samuel Newton Ford''' ([[Quebec Hiria]], [[Quebec]], [[1916]]ko [[maiatzaren 1]]a – [[Beverly Hills]], [[Kalifornia]], [[2006]]ko [[abuztuaren 30]]a), '''Glenn Ford''' ezizenez ezaguna, [[estatubatuar]] antzezlea izan zen, [[kanada]]rra jatorriz. ''[[Gilda]]'' filmaren arrakastak betiko markatu zuen haren karrera. Gizon gogorrarena egin zuen gehienetan, eta paper horretan lortu zituen bere antzezpen hoberenak, baita ezohiko egoerei aurre egitera beharturik zegoen gizonarena ere, baina komedian lan egin zuenean ere, uste zitzaizkionak baino dohain handiago zituela erakutsi zuen. [[1987]]an [[Donostia Saria (Zinemaldia)|Donostia saria]] jaso zuen.
 
== Bizitza ==
Gazte-gaztetik antzerkirako zaletasuna erakutsi zuen, eta lehen antzezpenak eskolan egin ondoren, konpainia ibiltari batentzat lan egin zuen Estatu Batuetako mendebaldeko kostan zehar. [[1940]]an [[20th Century Fox]] konpainiako film batean parte hartu bazuen ere, berehala [[Columbia Pictures]]en hasi zen lanean eta film asko egin zituen harentzat.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren etenaren ondoren, [[1946]]an, zinemaren historiako film ospetsuenetako batean parte hartu zuen: ''[[Gilda]]'', [[Charles Vidor]]ren gidaritzapean. Film horretan zinemaren historiako irudi famatuenetako bat agertzen da: alegia, Fordek Gildari ([[Rita Hayworth]]) ematen dion masailekoa. Film haren arrakasta zela-eta, Ford eta Hayworthek elkarrekin lan egin zuten beste bitan: ''[[The Loves of Carmen]]'' (“Carmenen amodioak”, 1948, Charles Vidor), eta ''[[Affair in Trinidad]]'' ([[1952]], [[Vincent Sherman]]); baina film horiek ez zuten ''Gilda''k adinako arrakastarik izan, eta handik aurrera bakoitzak bere bidea hartu zuen.
 
[[1950eko hamarkada]]n, era askotako filmak egin zituen, [[western]]ak eta polizia filmak, besteak beste: ''Erosiak'' ([[1953]], [[Fritz Lang]]), ''Gaiztakeriaren hazia'' ([[1955]], [[Richard Brooks]]) eta abar. [[1956]]an, komedia batean parte hartu zuen, [[Delbert Mann]]en ''Abuztuko ilargiko te etxea'', eta geroxeago, [[Dalmer Daves]]en ''3:10etako trena'' filmean. [[1959]]an, [[Metro Goldwyn Mayer]] ekoizpen etxearentzat hasi zen lanean. Garai hartan egindako lanen artean, ''[[Cimarron (1960ko filma)|Cimarron]]'' ([[1960]], Anthony Mann), ''Ganster bat mirari baterako'' ([[1961]], [[Frank Capra]]), eta ''Apokalipsiko lau zaldunak'' (1961, [[Vincente Minnelli]]) ditu aipagarrienak. Azkeneko urteetan, arrakastarik gabeko filmak egin ondoren, bere izenaren ospeaz baliatu ziren telebista sailetan parte hartu zuen.
333. lerroa:
 
{{bizialdia|1916ko|2006ko|Ford, Glenn}}
 
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak]]
[[Kategoria:Kanadako aktoreak]]