«Giulio Romano»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
'''Giulio Pippi de' Jannuzzi''' ([[Erroma]], [[1499]] aldean - [[Mantua]], [[1546]]ko [[azaroaren 1]]a), '''Giulio Romano''' deitua, [[italiar]] pintorea eta arkitektoa izan zen.
 
[[Rafael]] pintorearen laguntzaile eta ikaslea izan zen, eta ''Troiako sutea'' obrari dagokion ''Eneas Ankises bizkarrean daramala'' atala pintatu zuen [[Vatikano Hiria|Vatikanon]]. [[Gianfrancesco Penni]] pintorearekin batera Rafaelen oinordekoa izan zen, eta haren obrak amaitu zituen: ''Itxuraldaketa'', ''Ama Birjinaren koroatzea'' eta ''Konstantinok Majenzioren gainean lortutako garaipena''.
 
''Ama Birjina, Santa Ana eta San Jose'' eta ''Jesus zigorpean'' marraztu zituen [[Erroma]]n. ''Villa Madama'' eta ''Villa Lante'' eraiki eta dekoratu ondoren, alde egin behar izan zuen Erromatik, grabatu lizun batzuk zirela eta. [[Mantua]]ra joan zen, eta lantegi bat zabaldu zuen, gerora ospe handia izan zuena ([[1524]]-[[1540]]). Mantuako gotorlekuak amaitu zituen eta ur-hesiak eraikitzen hasi zen. ''Palazzo Te'' da, ordea, arkitekto horren obrarik aipagarriena (''Psike'', ''Faeton'' eta ''Erraldoien'' aretoak dekoratu zituen). [[1540]]an, Mantuako dukea hil zenean [[Bolonia]]ra joan zen, eta San Petronio elizako aurrealdearen planoak prestatu zituen.
{{commonskat}}
{{bizialdia|1499ko|1546ko|Romano, Giulio}}
 
[[Kategoria:Erromatarrak]]
[[Kategoria:Italiako margolariak]]