Giuliano da Sangallo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Bizitza eta lanak ==
[[1445]]ean [[Florentzia]]n jaio zen. [[1465]]. urterako [[Erroma]]ra joana zen ikasketak amaitzera. [[Antzinako Erroma|Antzinako]] eraikuntzen marrazki bilduma ikusgarri bat osatu zuen han.
 
[[Fitxategi:Villa Medicea di Poggio.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|[[Poggio a Caiano]]ko ''Villa Medicea''.]]
[[Toskana|Toscanan]] egin zituen bere lan nagusiak, eta [[Lorentzo Medici]]ren arkitekto gogokoena izan zen. Harentzat egin zituen, hain zuzen, arkitektura lan nagusiak, [[Poggio a Caiano]]ko jauregia (Florentzia eta [[Pistoia]] artean), besteak beste. Jauregia arku galeria batez inguratutako soilaru baten gainean dago eraikia. Solairu hau zerbitzuarentzat zen bereziki. Jauregia ia guztiz karratua zen: eraikin nagusiaren erdian egongela bat zegoen, eraikina alderik alde zeharkatzen zuena eta bi solairu garai zena. Egongelaren aurretik zeuden lau atariek [[greziar gurutze]]aren irudia osatzen zuten. Sangallok simetria lortu nahi zuen, nola edo hala, eta, horretarako, tenplu klasiko baten frontisaren antzeko egitura arkupedun bat jarri zuen eraikinaren kanpoaldean. Goi Pizkundeko arkitekturaren harmonia geometrikoa aurreratzen zuen ezaugarri hark.
 
Diseinuaren argitasun hori bera [[Quattrocento]]ko azken jauregi handienetako batean ikus daiteke, Florentziako Strozzi jauregian, hain zuzen. Jauregi horretarako proiektu nagusia Sangallok egin zuen, baina eraikuntza lanetan zerikusi handia izan zuen [[Simone del Pollaiolo]]k (''Il Cronaca'' deitua). Bai jauregiaren oina (patio [[laukizuzen]] bat erdian duena), bai aurrealdeko bista, erabat erregularrak dira. Kanpoaldean erlaitz bat da osagai nagusia, eta harri biribilduak, berriz, txikitu egiten dira solairutik solairura. Klasizismo nabarmen hori bera antzeman daiteke patioan, non zutabe mota desberdinak elkartzen dituen: beheko solairuan, [[Korintoar ordena|korintoar]] zutabeek [[erdi puntuko arku|puntu erdiko arkuak]] eusten dituzte; lehenengo solairuan, harrizko oinzerrenda baten gainean, harroinak daude; eta goiko solairuan, azkenik, [[balaustrada]] gainean ditu jarrita zutabeak.
 
Giuliano da Sangallok eraikin zibil (Florentziako Palazzo della Gherardesca, [[Savona]]ko Palazzo Della Rovere, etab.) eta militar ([[Sarzana]] eta Poggio Imperialen) ugari egin bazituen ere, erlijiozko eraikuntzetan nabarmendu zen batez ere. [[Prato]]ko Santa Maria delle Carceri basilika XV. mendeko Florentziako arkitekturaren maisulantzat hartzen da. Eliza hura [[1485]]ean hasi ziren eraikitzen Ama Birjinaren agerraldi bat ospatzeko. Greziar gurutzeko oinak balioa hartu zuen lan hartan, eta berezko indarra zuen osagai bihurtu zen, ez [[latindar gurutze]]aren eranskin soila. Eraikinaren erdi-erdian zegoen lauki nagusi baten inguruan lau lauki [[ganga]]dun eta elkarren berdinak jarri zituen Sangallok.
 
Giuliano da Sangallo Quattrocento eta [[Cinquecento]]aren arteko Toscanako arkitekturaren ardatz izan zela esan ohi da. Alde batetik, Brunelleschik hasi zuen lana goreneko mailara eraman zuen eta, bestetik, bere arkitektura klasizismoko maisuen ondo-ondoan dago, [[Donato Bramante|Bramante]] izan baitzen haren ordezko [[San Petri basilika]]n, eta [[Michelangelo]] Florentziako [[San Lorenzo basilika (Florentzia)|San Lorentzo basilikaren]] fatxadan.
 
== Erreferentziak ==
20. lerroa:
 
{{Bizialdia|1445eko|1516ko|Sangallo, Giuliano da}}
 
[[Kategoria:Italiako arkitektoak]]
[[Kategoria:Italiako eskultoreak]]
[[Kategoria:Italiako pizkundetar arkitektoak‎arkitektoak]]
[[Kategoria:Pizkundeko eskultoreak]]
[[Kategoria:Florentziarrak]]