Giotto di Bondone: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
|heriotza data = [[1337]]ko [[urtarrilaren 8]]a
}}
'''Giotto di Bondone''' ([[Vicchio|Vespignano]], [[1266]]-[[1267|67]] - [[Florentzia]], [[1337]]ko [[urtarrilaren 8]]a) [[Behe Erdi Aroa|Behe Erdi Aroko]] [[Italia|italiaritalia]]r [[margolaritza|margolari]] eta [[arkitektura|arkitektoa]] izan zen, italiar [[Pizkundea]]ren aitzindaria eta garai guztietako margolari nagusietakoa. Haren artea berritzailea da oso, eta Behe Erdi Aroko bizantziar tradizioaren eta Pizkundeko pinturaren arteko zubia izan zen. Gai erlijiosoak erabili zituen batez ere, baino lurtar itxurarekin, bizi-indarrez gainezka.
 
Maisu izan zen espazioaren erabileran, pertsonaia bakoitzaren nortasuna finkatzen, izadiaren eta gizakiaren ikusmoldean; horiek denek erabat gainditu zituzten ''era grekoa'' eta Erdi Aroko margolaritza moldeak. [[Dante]]ren pasarte bat Giottoren errealismoak izan zuen arrakasta bizkorraren lekuko da.
 
== Bizitza ==
[[Fitxategi:15th-century unknown painters - Five Famous Men (detail) - WGA23920.jpg|250px|thumbnailthumb|ezkerrera|Giottoren ustezko erretratua, egile ezezaguna, [[Louvre]]]]
 
Ez dago datu zehatzik Giottoren gaztaroari eta ikasketei buruz. [[Giorgio Vasari]] biografoaren arabera, Bondone izeneko [[nekazari]] baten semea zen. Haurtzaroan, [[artzain]] zebilela, harrietan marrazkiak egiten pasatzen omen zuen denbora. [[Cimabue]] florentziar margolaria, ardi baten marrazkia ikusirik, 11 urteko umearen trebetasunaz liluraturik gelditu zen. Aita konbentzitu eta gero Giotto Cimabueren ikasle bihurtu zen<ref name="vasari">{{erreferentzia|izena= Giorgio| abizena= Vasari|url= http://bepi1949.altervista.org/vasari/vasari15.htm |izenburua= Giotto |bilduma= Le vite de' più eccellenti pittori, scultori e architettori | argitaletxea= bepi1949.altervista.org |sartze-data = 2016-02-12}}</ref>
14. lerroa:
Leku gehiagotan ere osatu zuen, ordea, bere heziketa. [[Erroma]]ko egonaldietan, esate baterako, [[Bizantziar artea|bizantziar klasizismoa]], pintura klasikoa eta [[Arte paleokristaua|paleokristaua]] ezagutu eta aztertu baitzituen han. Eskultura erromanikoa ere ezagutzen zuen eta baita gotikoa ere, eta esan liteke Pisano aita-semeen eragina funtsezkoa izan zela haren ibilbidean.
 
[[Fitxategi:Giotto - Scrovegni - -24- - Marriage at Cana.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|<small>''Kanako ezteiak'', Scrovegni kapera, [[Padua]]</small>]]
Giottok, batez ere, horma irudi eta [[fresko]]etan utzi zuen bere obra, oholean baino areago. Baina haren autoretza oso margolan gutxitan ziurtatzen ahal da. Adibidez, oso arazo eztabaidatua da [[Asis]]en lan egin ote zuen eta, egin bazuen ere, zein fresko margotu zituen<ref name="brit">{{erreferentzia|izena= Peter J.| abizena= Murray|url= http://www.britannica.com/biography/Giotto-di-Bondone |izenburua=Giotto di Bondone |bilduma= | argitaletxea= britannica.com |sartze-data = 2016-02-13}}</ref>. Aditu batzuen arabera, [[1290eko hamarkada]]n Asisko goiko elizako [[Testamentu Zahar]] eta [[Testamentu Berri|Berriko]] istorioetako zenbait pasarte eta, [[habearte]]aren beheko aldean, [[Frantzisko Asiskoa]]ren bizitzari buruzko freskoak margotu zituen. Beste ikerlari batzuek, berriz, fresko horiek egile bat baino gehiagoren lana izan zirela uste dute, eta bada Giottoren esku hartzea ukatzen duenik ere<ref name="brit"></ref>.
 
[[Padua]]ko Scrovegni kaperako freskoak berak margotu zituela, ordea, ia aditu guztiek onartzen dute<ref name="brit"></ref>; 1304-1306 bitartean egin zituen eta oso egoera onean gorde dira: goiko aldean, [[San Joakim]], Santa Ana eta [[Ama Birjina]]ren pasarteak; erdi aldean, [[Kristo]]ren bizitzako pasarteak; beheko aldean, [[Gurutziltzatze]]a eta Kristoren heriotzagatik deitorea; zokaloan, Bertuteak eta Bizioak; eta, sarrerako horman, eta laguntzaile askorekin, Azken Judizioa.
 
Geroxeago pintatu bide zuen Florentziako Ognisantiko ''Madonna'' (gaur [[Uffizi Galeria]]n); [[1317]] aldera, Scrovegni kaperako ''Gurutzea'' margotu zuen, eta garai bertsuan, Florentziako [[Santa Croce]]ko Peruzzi kaperan, ''Bi San Joanen historiak'' izeneko freskoak; [[1325]] aldekoak dira Santa Croceko Bardi kaperan dauden ''San Frantziskoren bizitzako pasarteak''. [[Erroma]], [[Rimini]], [[Napoli]] eta [[Milan]]en ere margotu zuen.
 
[[1334]]an [[Florentzia]]ko [[Santa Maria del Fiore]] katedraleko kanpandorrea (''Campanile de Giotto'') diseinatu zuen, baina [[1337]]an hil baitzen, ez zuen amaiturik ikusi.
 
== Giottoren ekarpenak ==
[[Fitxategi:Fides - Capella dei Scrovegni - Padua 2016.jpg|thumb|leftezkerrera|150px|<small>''Fedea'', [[1306]], Scrovegni kapera, [[Padua]]</small>]]
Askotan esan eta idatzi izan da aro berri baten hasiera markatu zuela pinturan Giottoren obrak, eta ezin esan horrela ez denik. Baina komeni da ez ahaztea benetako historian ez dela atal eta hasiera berririk izaten, eta ez zaio ezertxo ere kentzen Giottoren handitasunari, hori onartzen denean, haren lan egikerak asko zor diela bizantziar maisuei eta iparraldeko katedraletako eskultore handien ikuspuntu eta perspektibei.
 
Har dezagun, esate baterako, Scrovegni kaperako ''Bertuteak eta Bizioak'' saileko irudietako bat. ''Fedea'' irudikatzeko andre bat margotu zuen Giottok, esku batean gurutzea, eta bestean [[pergamino]]a zuela. Lehen begiratuan ohartzen da ikuslea irudi honen eta eskultura gotikoen parekotasunaz. Baina Giottorena ez da estatua bat, eskultura dirudien margolan bat baizik. Argi ikusten da hau besoen perspektiban, aurpegiaren eta lepoaren modelatuan, eta jantziaren izurrak markatzen dituzten itzal sakonetan. Mila urte ziren antzeko ezer egin ez zela. Giottok asmatu zuen berriro gainalde lau baten gainean sakontasun itxura sortzeko artea.
35. lerroa:
 
== Iruditegia ==
<gallery widths="200px" heights="200px" perrow="4">
Irudi:Giotto - Scrovegni - -31- - Kiss of Judas.jpg|<small>''Judasen musua'', Scrovegni kapera, [[Padua]]</small>
Irudi:Giotto - Scrovegni - -36- - Lamentation (The Mourning of Christ).jpg|<small>''Aieneak'', Scrovegni kapera, [[Padua]]</small>
Irudi:Giotto di Bondone 051.jpg|<small>''San Joan Ebanjelariaren jasokundea'', Santa Croceko Peruzzi kapera, [[Florentzia]]</small>
Irudi:Giotto di Bondone 090.jpg|<small>''Ognissanti Madonna'', [[Uffizi Galeria]], [[Florentzia]]</small>
</gallery>
48. lerroa:
{{commonskat}}
{{bizialdia|1260ko hamarkadako|1337ko|Giotto}}
 
[[Kategoria:Giotto]]
[[Kategoria:Gotikoko arkitektoak]]