Francisco Pizarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
kjbjk
14. lerroa:
[[1530]]eko urtarrilaren 18an Sevillako portutik abiatu zen, Hernando, Juan eta Gonzalo anaiekin batera. [[1531]]n Inken lurraldera iritsi zen. Une hartan, [[Atahualpa]] erregea eta haren anaia [[Huascar]] gerran zeuden. Pizarrok, amarruz, inken buruzagia atxilotu zuen [[1532]]an. Urre eta zilarrezko bahisari itzela kobratu zuen arren, 1534an Atahualpa hilarazi zuen<ref name="cat"/>. Ondoren, Huascarren aldeko nobleekin elkarturik, Peru ia erresistentziarik gabe konkistatu zuen. [[1534]]an [[Cusco]], [[Inka Inperioa|Inka Inperioko]] hiriburua, hartu, eta Juan anaia hango erregidore izendatu zuen. [[1535]]ean ''Ciudad de los Reyes'' (gaur egungo [[Lima]]) sortu zuen.
 
[[1537]]ko apirilean, [[Diego de Almagro]]k, Pizarroren bazkide ohiak, Cusco bere agindupeko lurraldeetan zegoela iritzita, hiria indarrez hartu zuen eta Pizarroren Hernando eta Gonzalo anaiak espetxeratu zituen. Limatik iritsitako Francisco Pizarroren tropek Almagro garaitu, atxilotu eta, [[1538]]ko uztailaren 8an, hilarazi zuten<ref name="truj"/>. Almagroren aldekoak haren seme Diegoren inguruan bildu ziren, eta [[1541]]eko [[ekainaren 26]]an Pizarroren Limako jauregian sartu eta hil egin zuten.hola
 
== Erreferentziak ==