Gertrudis Babenbergekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
infotaula
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
[[Leopoldo III.a Austriakoa]]ren eta [[Ines Waiblingenekoa]]ren alaba zen. Bere aitaren heriotza eta gero Gertrudisen anaia [[Leopoldo IV.a Bavariakoa]] bilakatu zen [[Austriako margraverria|Austriako]] [[margrave]]a, eta 1338an [[premislidak|premisliden]] [[Maria Bohemiakoa]]rekin ezkondu zen, etorkizunean Gertrudisen senarra izango zenaren lehengusina.
 
Gertrudis Vladislaus II.arekin ezkondu zen, [[Vladislaus I.a Bohemiakoa]]ren semerik zaharrena, [[1140]]an. Bere senarrak dukerria utzi zuen bere osabaren agintaldian zehar, [[Soběslav I.a Bohemiakoa]], baina osabaren heriotzarekin nobleziak berriro deitu zuen. Amaren aldetik, Gertrudis [[Hohenstaufengo etxea|hohenstaufentar]] errege [[Konrado III.a Alemaniakoa]]ren erdi-anaia zen, familia ona Vladislausentzat.
 
Bere lehengusu [[Konrado II.a Znojmokoa]]k Praga setiatu zuenean [[1142]]an gaztelua defendatu zuen bere koinatu [[Teobaldo I.a Jamnitzekoa]]rekin, Vladislausek Konrado III.aren laguntza eskatzen zuen bitartean.
 
Gertrudisek erlijio instituzioetan interesa zuen eta hainbat kanpoko erlijio gonbidatu zituzten Bohemian instalatzen. Lau seme-alaba izan zituzten eta [[1150]]an hil zen, 32 urte zituela, Pragan.
 
{{bizialdia|1118ko|1150eko}}