«Gernikako bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (1971eko -> 1971)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| frontea = [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Euskal Herriko frontea]]
| guda =[[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]]
| irudia = [[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 183-H25224, Guernica, Ruinen.jpg|300px|centererdian]]
| oina = [[Gernika-Lumo|Gernikaren]] hondarrak
| data =[[1937]]ko [[apirilaren 26]]a
}}
 
'''Gernikako bonbardaketa''' [[1937]]ko [[apirilaren 26]]an [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibilean]] [[Gernika-Lumo|Gernika]] hiriak ([[Bizkaia]]) pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen %&nbsp;1 baizik ez zen zutik geratu. [[Luftwaffe]] [[nazionalsozialismo|naziaren]] [[Kondor Legioa]] eta [[italia]]r [[Faxismo|faxisten]] [[Aviazione Legionaria]]ko hegazkinak izan ziren erasotzaileak. ''Operation Rügen'' ([[euskara]]z: "Rügen operazioa") izenekoan, hildakoak, azken ikerketen arabera, 2000tik gora izan ziren,<ref>{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2017-03-28/zaila_da_egia_azalera_ateratzea_40_urteko_gezur_baten_ondoren.htm|izenburua=ATZEKOZ AURRERA. Xabier Irujo. Historialaria eta irakaslea «Zaila da egia azalera ateratzea, 40 urteko gezur baten ondoren»|egunkaria=Berria|data=2017-03-28}}</ref> kopuru askoz txikiagoak ere eman izan diren arren:<ref>«Ondorioak» atala, [http://www.eitb.com/multimedia/infografias/gernika2/index_eu.html ''Gernikako bonbardaketa'' multimedia], EITB.</ref> 126 herritar.
 
Mendebaldeko herrialdeen begietara, [[Gernika-Lumo|Gernikakoa]] [[Luftwaffe]]k egin zezakeen terrore bonbardaketaren adibidea izan zen, eta halako ekintzak egiteko prestatuta zegoelako froga zen.<ref name="answers">[http://www.answers.com/topic/bombing-of-guernica-1 answers.com: ''bombing of Guernica'']</ref> Bonbardaketa [[Pablo Picasso]]ren [[Gernika (margolana)|gerraren aurkako margolan famatuaren]] gaia izan zen.
=== Orduko egoera militarra ===
{{sakontzeko|Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian}}
[[Fitxategi:Frente del Norte - Spanish Civil War (March-Sept 1937).svg|thumb|250px|leftezkerrera|[[Iparraldeko frontea (Espainiako Gerra Zibila)|Iparraldeko frontearen]] garapena.]]
[[1937]]ko [[udaberri]]an [[Emilio Mola]]k zuzendutako armada matxinoak, [[Nafarroa]]ko [[errekete]]-tertzioek osatua, [[Iparraldeko frontea (Espainiako Gerra Zibila)|Iparraldeko frontea]] izeneko kanpainia hasi zuen. [[Saibigaingo gudua|Saibigainen]] eta [[Intxortetako gudua|Intxortetan]] fronte-lerroa hautsi ondoren, matxinoek [[Bilbo]] defenditzen zuen [[Bilboko Burdin Hesia|Burdin Hesia]] zuten jomuga. Bonbardaketaren egunean, [[Gernika-Lumo|Gernika]] leku estrategikoa zen [[Bilbo]]rako bidean [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Lur laua|Lur Edegia]] kontrolatzeko. [[Abertzaletasun|Abertzaleentzako]] balio sentimentalaz gainera, [[Eusko Gudarostea|Euzko Gudarostearen]] erretreta-bidean zegoen, [[Urdaibai]]n, [[Bizkaia|Bizkaiko]] ipar-ekialdean .
 
 
=== Babesleku-sarea eta alerta ===
Bonbardaketan izandako hildako-kopurua [[hiribildu]]an eraikitako babesleku-sareari esker murriztu zen.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilaren]] hasieran, [[Gernika-Lumo|Gernikako]] bizilagunentzat babesleku-sarea eraikitzen hasi ziren, [[1936]]ko [[uztailaren 22]]ko [[Otxandio]]ko bonbardaketak beldurtuta. Castor Uriarte udal-[[Arkitektura|arkitektoa]] eta garai hartan [[Gernika-Lumo|Gernikan]] oporretan zegoen Manuel Cabañes [[Ingeniaritza|ingeniari]] [[madril]]darra izan ziren proiektuaren zuzendariak. [[1937]]ko [[urtarril]]erako dagoeneko hiru babeslekuk osatutako defentsa-zibil sistema martxan zegoen. [[hormigoi]]zko lau galeria udaletxeko sotoetan, Santa Maria kaleko etxe batean eta Pasealekuan zeuden. Babesleku publikoez gainera, baziren gutxienez beste zazpi babesleku pribatu zenbait txaletetako sotoetan.
 
== Ondorioak ==
[[Fitxategi:Luftwaffe 1kg Incendiary Bomb.jpg|righteskuinera|thumb|250px|[[1936]]an [[Luftwaffe]]k erabilitako [[kilogramo|kilo]] bateko bonba su-eragilea.]]
Bonbardaketak defendatzaileen eusteko borondatea txikitu zuen, matxinoen zanpaketa erraztuz. Izan ere, apenas aurkitu zuten erresistentzia [[apirilaren 29]]an herria okupatu zutenean<ref name= answers/>. Erasoaldiek ia [[Gernika-Lumo|Gernika]] osoa suntsitu zuten: suteak eraikinen %70a guztiz hondatu<ref name="refugios"/><ref name= kondor/> eta beste %20a nahiko minduta utzi zituen. Suteak ''"Armas Astra-Unceta y Cía"'' eta ''"Talleres de Guernica"'' arma-lantegiak hondatu bazuen ere, apenas ez zuen [[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Batzar Nagusien]] egoitza eta gertuko [[Gernikako Arbola|haritza]] ukitu. [[Wolfram von Richthofen|Richthofenek]] helburu nagusitzat adierazitako zubia ez zen ez suntsitua ezta ukitua ere. Horrexegatik huts egindako misiotzat hartu zuten, nahiz eta bonbardaketak anabasak zeharo murriztu zituen [[Eusko Gudarostea|Euzko Gudarostearen]] mugimendua.
 
 
== Bonbardaketaren garrantzi militarra ==
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 101I-452-0985-36, Russland, Generäle Löhr und W. v. Richthofen.jpg|thumb|250px|righteskuinera|[[Wolfram von Richthofen]] jenerala (eskuinean).]]
[[Gernika-Lumo|Gernikako]] bonbardaketa gudaren lexikoan ‘bonbardaketa-terrore'aren adibidetzat hartu zuten. [[Kondor Legioa]]k egindakoa ez dute oroitzen bakarrik onik atera zirenenek baizik eta [[euskal Herria|euskal herritar]] guztiek.<ref name=sarrionandia>[http://www.gara.net/gaiak/testua.php Joseba Sarrionandia: ''Suntsiketa faxistaren 70.urteurrena'']</ref> Denbora pasa ahala, bonbardaketan sortutako zauriak ez zirelako ondo sendatuak.
 
=== Militarren asmoak ===
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] [[Luftwaffe]]k izandako parte-hartzea [[Bigarren Mundu Gerra]]rako entrenamendua izan zela argi geratu zen [[Hermann Göring]] ''Reichsmarschall''ek [[Nurenbergeko epaiketak|Nurenbergeko epaiketetan]] adierazi zuen bezala:
{{esaera2|Nik [Hitleri] erregutu nion [Francori] gorabeherak gorabehera laguntza ematea, lehendabizikoz, eskualdean [[Komunismo]]aren zabalkuntza eragozteko eta, bigarrenez, nire [[Luftwaffe]] gazteak alderdi teknikoak frogatzeko aukerak izateko.<ref>[http://avalon.law.yale.edu/imt/03-14-46.asp Nazioarteko Epaitegi Militarra: ''Göringen testigantza'', Nuremberg, 1946, IX. Liburukia]</ref>}}
 
[[Ameriketako Estatu Batuetako Kongresua|Estatu Batuetako Kongresuko]] Agirietan, [[Gernika-Lumo|Gernikan]] gas-pozoia bota zutela esan zen. [[Erresuma Batuko Legebiltzarra|Erresuma Batuko Legebiltzarreko]] debateetan berriz, [[Gernika-Lumo|Gernika]] oker aipatua izan zen ''"open city"'' ([[euskara]]z: "hiri irekia") hitza erabiliz, hau da, militar helburuak ez zituena.<sup>Argitu</sup> Oro har, [[Gernika-Lumo|Gernikako]] bonbardaketak areagotu egin zuen [[1930eko hamarkada]]n eratutako bonbardaketekiko izua, eta etortzear zegoen [[Bigarren Mundu Gerra]]n hiriak mapetatik ezabatzeko erasoen aurrekaria izan zen.
 
==== George Steerren idatzia ====
{{esaera2|Gernika, euskaldunen [[kultura]]-tradizioaren hiriburua eta [[herri]]rik zaharrena, guztiz suntsituta geratu zen atzo arratsaldean, [[matxinatu]]en aireko eraso baten ondoren. Herri hori oso urruti geratzen da borroka-lerroetatik, eta bonbardaketak hiru eta laurden iraun zuen. Denbora horretan, hiru hegazkin mota alemaniarrez ([[Junkers]] eta [[Heinkel]] bonbaketariak, eta Heinkel [[ehiza-hegazkin]]ak) osaturiko aireontzidi indartsu batek etengabe bota zituen 450kg-ko [[bonba]]k, bai eta, kalkuluen arabera, 1kg-eko 3000 aluminiozko jaurtigai su-eragile ere. Halaber, ehiza hegazkinak herriaren hirigurunearen inguruan hegan aritu ziren, altuera txikian, landan babesa harturiko zibilak metrailatzeko. (...).
 
 
=== [[Espainia]]ko komunikabide eta politikariak ===
Bonbardaketa eta gero, [[Frankismo|frankistek]] suntsipena "gorriek eta separatistek eurek" egin zutela<ref> [http://www.publico.es/espana/206623/mentiras/mister/franco Público: ''Las mentiras de Mr Franco'']</ref> esan zuten, "lehen [[Irun]] edo [[Eibarko gudua (1936-1937)|Eibar erre zuten bezala]]"; izan ere, [[Irungo gudua]]ren amaieran, hiriko defendatzaile batzuek, batez ere [[Anarkismo|anarkistek]], [[Irun]]go zati batzuk erre zituzten, arma gabeziagatik amorruak jota.<ref>Preston, Paul. 2013, 230. or.</ref> [[Gernika-Lumo|Gernika]] arma eta lehergaien biltegia izan zela ere esan zuten, sutea areagotu zuena.{{erref behar}} Ez zuten ezeztatu hiria bonbardatu izan zutela baina kazetarien erreportajeak propagandatzat jo zuten.{{erref behar}}
 
Kanpoko zenbait kazetarik, tartean orduan Errepublikazalea zen [[Brian Crozier]], esan zuen [[Eusko Gudarostea|Euzko Gudarostearen]] hiria dinamitatzeak bonbardaketaren ondorioak areagotu zituela. Hala ere, gehienek Steer-ek hasitako ikuspegia jarraitu eta benetan gertatutakoa azaldu zuten. [[Frankismo|Frankisten]] bertsio ofizialak [[Espainiako Gerra Zibila|gerra]] amaitu eta gero iraun zuen. [[George L. Steer|George Steerren]] idatziak galaraziak izan ziren. Bonbardaketaren lehendabiziko aipamena [[1949]]an ''"Ejército"'' aldizkarian herria okupatu zuen militar batek idatzi zuen. [[1970eko hamarkada]]n azkenean bertsio ofiziala aldatu zen, nahiz eta ''[[Arriba (egunkaria)|Arriba]]'' egunkari [[Frankismo|frankistak]] [[1970]]eko [[urtarrilaren 30]]ean hamabi hildako baino ez zirela izan esan, [[1971]]ko [[Espainiako Indar Armatuak|Espainiako Armadaren]] Zerbitzu Historikoko [[Espainiako Gerra Zibila]]ren monografiaren ''"Vizcaya"'' liburukian gertatutakoa esan zuten.
Hildakoen kopurua murrizteaz gain, matxinoek [[Bilbo]]tik etorritako suhiltzaileen atzerapenari egotzi zioten errua. Salaketa hau Vidalek ezeztatua izan zen<ref name="buber.net"/>.
 
==== Frankisten bertsioa ====
{{aipu|(...)Gernika suntsituta dago, suak hartuta. Su eman diote eta errauts bihurtu dute Agirre kriminalaren horda gorriek, Euskadiko errepublikaren [[lehendakari]]aren zerbitzariek.