«Georgia»: berrikuspenen arteko aldeak

33 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| armarri_irudi =Greater_coat_of_arms_of_Georgia.svg
| lema_nazional = ძალა ერთობაშია<br />Indarra Batasunean dago
| ereserki_nazional = Tavisupleba<br />(Askatasuna)<br /><center>[[FileFitxategi:Georgian national anthem.oga]]</center>
| mapa_irudi = Georgia (orthographic--projection).svg
| hiriburu = [[Tbilisi]]
Georgia [[Itsaso Beltza]]ren ekialdeko kostan kokatua dago, [[Transkaukasia|Hegoaldeko Kaukasian]]<ref>{{erreferentzia |url=https://global.britannica.com/place/Caucasus |izenburua=Caucasus |argitaletxea=global.britannica.com |sartze-data=2017-04-30}}</ref>, 41° eta 44° N [[latitude]]en, eta 40° eta 47°E [[longitude]]en artean. [[Kaukaso (mendikatea)|Kaukaso mendikatea]] [[Europa]] eta [[Asia]]ren arteko muga naturala izanik, herrialdea bi kontinenteetan dagoela esan daiteke.
 
=== Erliebea ===
[[Kaukaso Handia]] mendikateak, iparraldean, [[Errusia]]tik banatzen du eta bertan kokatzen da [[Xkhara]] mendia (5.047 m), Georgiako tontorrik garaiena eta Europako bigarrena. Hegoaldeko [[Kaukaso Txikia]]k (3.301 m) [[Turkia]] eta [[Armenia]]tik banatzen ditu. Mendilerro hauek eragiten dute bertako berezkotasun kultural eta linguistikoa, eskualdeak bakanduak egon baitira historian zehar.
 
=== Hidrografia ===
Egungo Georgiako lurraldean [[Harri Aroa|Harri Arotik]] etengabe finkatu da gizakia. [[Transkaukasia|Hegoaldeko Kaukasian]] bizi diren herriak [[K. a. VII. mendea]]n iritsi bide ziren hara [[Mesopotamia]]tik ihesi, hiriak osatuz eta metalurgia menderatuta. Hiru erreinu eratu ziren garai hartan: [[Kaket]] ekialdean, [[Kartili]] erdialdean, eta [[Kolkida]] mendebaldean. [[K. a. IV. mendea]]n, Georgiako Erresuma batua sortu zen. [[Akemenestar Inperioa|Persiarren]] mende erori ondoren, [[Alexandro Handia]] jabetu zen Georgiaz. [[K. a. 65]]. urtean [[Ponpeio]]k herrialdea hartu eta [[Antzinako Erroma|Erromaren]] mende geratu ziren georgiarrak. Gero persiarren esku geratu ziren berriro. Kristautasuna [[IV. mende]] inguruan sartu zen eta estatuko erlijiotzat [[319]]an jo zen. Elizak eta monasterioak eraiki ziren, eta horiekin batera literatura indartu zen. Herrialdearen batasunean ere lagundu zuen.
 
[[Fitxategi:Tamar (Vardzia fresco detail).jpg|thumb|leftezkerrera|180px|[[Tamar Georgiakoa]]]]
Azkenik [[arabiar]]rak [[VII. mende]]ko bigarren erdialdean sartu ziren Georgian. [[VIII. mende]] bukaeran eskualde batzuek askatasuna erdietsi zuten berriro, eta [[Bagrat III.a Georgiakoa|Bagrat III.ak]] ([[974]]-[[1014]]) batu zituen Georgiako ekialdea eta mendebaldea, [[Tbilisi]] hiria izan ezik. [[David III.a Georgiakoa|David III.a Eraikitzaileak]] ([[1089]]-[[1125]]) kendu zien hiri hura arabiarrei ([[1122]]). [[Tamar Georgiakoa|Tamar]] ([[1184]]-[[1213]]) erreginaren garaietan izan zen handiena Georgiaren indarra, [[Itsaso Beltz]]etik [[Kaspiar itsaso]]ra eta Iparreko Kaukasotik [[Azerbaijan (eskualde historikoa)|Irango Azerbaijanera]] eta [[Erzerum]]era zabaldu baitzuen. Gainerako mundu kristauarekiko loturak, mundu [[musulman]]arekiko hartu-emanak eta nazioko literaturaren garapenak zein estatuko kontsolidazioak [[XII. mendea|XII.]] eta [[XIII. mendea|XIII. mendeetako]] Urrezko Aroa ekarri zuten. Pizkunde hau arte eta kultura sekularrean gorpuztu zen, baita [[filosofia]] zein [[politika]] arloetako aurrerapenak ([[erlijio]] eta [[etnia]] tolerantzia esaterako). XI. mendetik XIII. mende erdia arte, Georgiako kultura asko indartu zen, batez ere arkitektura (Bagrati katedrala, [[Svetitskhoveli katedrala]], [[Gelati monasterioa]]) eta literatura aldetik ([[Xota Rustaveli]]).
 
Garai horri [[mongol]]en inbasioak ekarri zion amaiera XIII. mendean. [[Tamerlan]]ek xahutu zuen [[1386]]. eta [[1401]]. artean, eta [[Konstantinopla]] erori zenean ([[1453]]) mendebaldeko kristau herritik urrun gelditu zelarik, turkiarrak eta persiarrak lurraldea hartzen saiatu ziren hiru gizaldiz elkarren lehian, eta [[1736]]an persiarren babespeko lurralde bilakatu zen. [[1783]]an, [[Errusiar Inperioa|Errusiaren]] laguntza eskatu zuen, eta [[1801]]ean Georgiako ekialdeko lurraldea bereganatu zuen eta [[XIX. mende]]an zehar gainontzekoa. Nekazaritza eraberritzeak eta esklabotasuna debekatzeak ez zuen hobekuntzarik ekarri lurraldera eta, hala, [[1893]]an alderdi [[sozialdemokrazia|sozialdemokrata]] sortu zen ezkutuan, [[Stalin]] buru zuelarik.
 
[[Fitxategi:Georgien Parlament Unabhängigkeit.jpg|thumb|280px|Georgiaren independentzia adierazpena, 1918]]
Zenbait hamarkada geroago, elite [[nazionalismo|nazionalista]] eta modernista bat sortu zen, zeinek antzinako estatu loriatsua berriro eraikitzea proposatzen zuen. [[1918]]an, ametsa gauzatu zen [[Georgiako Errepublika Demokratikoa|Georgiako Errepublikaren]] jaiotzarekin (1918-[[1921]]), [[mentxebike]]en kontrolpean eta [[Alemania]]ren babespean. Nolanahi ere, [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Sobietar Errusiak]] okupatu zuen berriro [[1922]]an, SESBeko errepublika bat izateko, [[Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista|TranskaukasiaTranskaukasiako]]ko parte gisa. [[1936]]ko abenduan, ordea, Transkaukasiatik banatu eta [[Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista]] eratu zen.
 
=== Azken urteak ===
[[1989]]tik aurrera matxinada nazionalistak gertatu ziren, eta [[Zviad Gamsajurdia]]k Georgiaren burujabetasuna deklaratu zuen [[1991]]n. 1991. urteko abenduan [[Sobietar Batasun]]etik banatu zenetik, gatazka etnikoak eta zibilak ugariak izan ziren independentziaren lehen urteetan, eta [[1994]]. urtea arte ez zen hasi herrialdea egonkortzen. [[Hego Osetia]]ko arazoa baretu samarra egon zen 1994ko udaberriaz geroztik, baina Georgia mendebaldean istiluak ez ziren baretu abkhaziar indarren eta georgiarren artean. Errusiar bakegileak kokatu ziren eskualde batean zein bestean, eta [[Nazio Batuen Erakundea|NBEko]] batzorde begirale bat [[Abkhazia]]n. Gatazka horiek zirela-eta, 250.000 bat lagunek alde egin zuten jaioterritik. [[1995]]ean, konstituzio berri bat onartu zen, eta presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren, aski libreak eta egiazkoak. [[1996]]an, ekonomia berrikuntzak bideratzeko, eta legebitzarra profesionalagoa egiteko, egitarau zorrotz bat jarri zuen gobernuak abian. Bortizkeria eta krimen antolatua errotik moztu ziren 1995ean eta 1996an, baina ustelkeria handia da oraindik ere.
 
[[Fitxategi:OP13.JPG|thumb|leftezkerrera|280px|Iraultza Arrosa, [[Tbilisi]]]]
Hainbat urrats egin zuen Georgiak Errusiarekiko mendekotasuna gutxiagotzeko, besteak beste, kosta zaintzeko itsasontziak erosi zituen [[1997]]an, [[Itsaso Beltz]]ean errusiar itsasontzien ordez haiek ezartzeko. [[1998]]an, Errusiarekin izenpeturiko hitzarmen baten ondorioz, Itsaso Beltzeko bere kosta partearen kontrola hartu zuen Georgiak bere gain, eta [[Turkia]]rekiko lehorreko mugaren erdiaren kontrola. 1997tik aurrera, Georgiako Legebiltzarra gero eta gogorrago agertu zen Errusiako militarrek georgiar lurraldean duten presentziaren kontra.
 
1998. urtean, [[Eduard Xevardnadze]] presidentearen kontrako eraso bat izan zen, aurreko lehendakari [[Zviad Gamsakhurdia]]ren aldekoek egina. [[1999]]an Abkhaziako parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen, baina [[Tiblisi]]k ez zuen onartu. 2001ean Georgiak eta Abkhaziak elkar ez erasotzeko hitzarmena izenpetu bazuten ere, liskar handiak sortu ziren. [[2003]]ko parlamenturako hauteskundeetan Xevardnadzeren alderdiak irabazi zuen, baina milaka lagunek zalantzan jarri zuten garaipen hura eta manifestazio handiak izan ziren kaleetan. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean, 2003an odolik isuri ez zuen Iraultza Arrosa deitu zen mugimendu hark Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen, oposizioko hainbat alderdi elkartu egin ziren [[Mikheil Saakaxvili]] hautagaitzaren (Alderdi Nazionala) alde eginez. [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOn]] sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea ziren haren helburu nagusiak.
 
[[Fitxategi:Russian_Military_Bases_in_Abkhazia_(2011-2016_Data).svg|thumb|rigth|280px|Errusiar base militarrak Abkhazian (2016)]]
[[2004]]an, Saakaxvilik lehendakaritzarako hauteskundeak (bozen %96tik gora) eta baita parlamenturako hauteskundeak ere. Hego Osetian ere hauteskundeak egin ziren urte horretan, baina Tbilisik ez zituen onartu, eta Hego Osetiaren eta Tblisiren arteko borrokak larritu egin ziren. Errusiarekiko harremanek ere okerrera egin zuten, eta Saakaxvilik Estatu Independenteek Elkartea utzi eta [[Europar Batasuna|Europar Batasunera]] hurbilduko zela iragarri zuen; Moskuk ehunka georgiar atxilotu eta deportatu izana salatu zuen Georgiak. [[2008]]an, Osetiako separatisten eta Georgiako gudarostearen arteko borrokak sortu ziren, eta gerra piztu zen Georgiaren eta Errusia, Osetia eta Abkhaziako separatisten artean. Georgiako armada Hego Osetiara abiatu zen eta [[Tskhinvali]] bonbardatu zuen (Hego Osetia); genozidioa salatu zuen Errusiak Georgiaren kontra. Urte horretan bertan, Europar Batasunak behatzaile zibilak bidaltzea erabaki zuen, bake akordio bat lortzeko xedez. Gatazka horiek gorabehera, Saakaxvilik lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen 2008an.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
{| class="sortable wikitable" style="text-align:left; font-size:90%;"
|- style="font-size:100%; text-align:right;"
! style="width:140px;"| Eskualdea !! style="width:85px;"| Hiriburua !! style="width:85px;"| Eremua (km<sup>2</sup>)!! style="width:85px;"| Biztanleria <ref name="census"></ref>!! style="width:85px;"| Dentsitatea
|-
| [[Abkhazia]] || [[Sokhumi]] || style="text-align:right"|8.660|| style="text-align:right"|''242.862<sup>est</sup>'' || style="text-align:right"|28,04
 
=== Biztanleria ===
2014an Georgiak 3.713.804 biztanle zituen, 53,5 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin<ref name="census"></ref>. Biztanleen 53,6 bizi da hiriguneetan<ref name="cia">[https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/gg.html CIA - World Factbook: Georgia], cia.gov</ref>. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %17,9, 15-24 urte bitartekoak %12,6, 25-54 urte bitartekoak %40,9, 55-64 urte bitartekoak %12,8 eta 65 urtetik gorakoak %15,8<ref name="cia"></ref>. Bizi itxaropena 76,2 urtekoa da, 72,1 urtekoa gizonezkoena eta 80,6 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)<ref name="cia"></ref>.
 
Familiak oraindik handiak dira (4,7 kide batez beste), [[usadio|tradizio]] eta balio [[patriarkatu|patriarkalak]] gordetzen dira (abegitsuak izatea, ohorearen zentzua, emakumeen bertutea, zaharrei zor zaien errespetua), ezkontza mistoak oso gutxi dira horiek guztiak arkaismoaren eta modernotasunaren nahasketaren ondorio dira, kaukasiar gizarteen bereizgarria.
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Qartvelebi poloneti.jpg|thumb|250px|Georgiar gaztea, [[txokha]] jantzita.]]
Georgiarrak dira errepublikako biztanle gehienak (%86,8 2014an). Gainerakoen banaketa hau da: %6,3 [[azerbaijandar]]rak, %4,5 [[armeniar]]rak, eta %2,3 gainerakoak (errusiarrak, osetiarrak, [[abkhazia]]rrak, [[yazidi]]ak, ukrainarrak...)<ref name="cia"></ref>. [[Migrazio|Emigrazioa]] ez da handia izan, sobietar aroaren amaiera arte behintzat. Georgiar nazioaren batasuna bertako berezitasunak (kulturalak nahiz hizkuntzazkoak) ezabatu gabe egin da; berezitasun horiek antzinako erreinu eta printzerrietan oinarritzen dira, eta oraindik ere badute eraginik bizitza politikoan. Horrela, georgiar talde desberdin asko dago, eta berez georgiar direnak errepublikaren erdialdean bizi dira. Hala, badira, besteren artean, [[turkiera]]z mintzatzen diren georgiarrak, erlijioz musulmanak (meshkhetak), [[Iosif Stalin|Stalinek]] 1943-1944 urteetan Erdialdeko Asiara deportatu zituenak; haien itzultzeko eskubidea arazo bat da gaur georgiar biztanle eta agintarientzat.
 
Gainerako talde etniko edo nazioei dagokienez, batzuk aspalditik bizi dira lurralde horretan. Hala, abkhaziar herria, paleokauskasiarra, [[Erdi Aroa]]n erreinu indartsua izandakoa, biztanle guztien %2 baino ez da gaur egun (bere lurraldean ere gutxiengoa da, %17), sobietar aroaren aurreko errusiar konkistaren eta kolonizazioaren bortizkeriaren ondorioz, ikaragarriak izan baitziren orduan abkhaziarrek pairatu zituzten txikizioak eta deportazioak. Osetiarrak biztanle guztien %3,2 dira, baina [[Hego Osetia]]n %70 dira. Gehienbat kristau ortodoxoak dira, eta [[hizkuntza indoeuropar]]ra erabiltzen dute. Hego Osetiak [[Ipar Osetia]]rekin elkartu nahiak (Ipar Osetia Errusiar Federazioaren baitan dago), oso gatazka gogorrak eragin ditu Georgian [[1991]]z gero. Armeniarrak dira oraindik Georgiako gutxiengo nagusietako bat (%4,5). Oso aspalditik bizi dira hiriburuan eta kostaldeko hirietan, eta batez ere, Armeniako mugako lurraldeetan (hango biztanleen %70-90 dira). Azerbaijandarrak ere (%6,3) hegoaldean bizi dira gehienbat, eta errusiarrak , militarrak izanik asko, oso banatuak daude. [[Judu]] gehienak [[Israel]]era joan dira. Georgiar biztanleen proportzioa, oro har, handitu egin da mendearen hasieraz geroztik, eta aldi berean murriztu egin da gutxiengoena, nahiz eta gutxiengoen emakortasun tasa handiagoa den.
 
=== Hizkuntzak ===
Hizkuntza ofiziala [[georgiera]] da, biztanleen 87,6ren ama hizkuntza, baina garrantzitsuak dira, halaber, [[azerbaijanera]] (%6,2), [[armeniera]] (%3,9) eta [[errusiera]] (%1,2)<ref name="cia"></ref>.
 
=== Erlijioa ===
Biztanle gehienak georgiar ortodoxoak dira (%75), baina badira errusiar ortodoxoak (%10), musulmanak (%11), armeniar apostolikoak (%3), eta beste batzuk ere. Adjariar gehienak musulman [[sunita]]k dira<ref>[http://www.berria.eus/estiloliburua/mundua/G#89 Berria Estilo Liburua: Georgia], berria.eus</ref>.
 
=== Hiri nagusiak ===
 
== Ekonomia ==
Herri menditsua den arren, Georgiak abantaila handiak ditu, nekazaritza, industria, turismoa eta merkataritza aldi berean gara daitezen. [[Sobietar Batasuna]]ren garaian, oso izen ona zuen gainerako errepubliken artean, beren Mediterraneoko fruituak eta barazkiak saltzera joaten zirenean Moskuko [[kolkhoz]] tristeetara. Bizi mailaren adierazleak Sobietar Batasuneko garaienak ziren. Gaur egun, ordea, Sobietar Batasuna erori zenez gero, krisiak gogorren jo duen herrialdeetako bat da. Ekonomiaren sektore nagusi guztiak nekazaritza espezializatua, elikagai industria, garraioak (kamioiak), aeronautika militarra, [[mea]] eraldaketa, turismoa geratu ziren kaltetuak, orduko trukeak hautsi izanaren, errusiar-sobietar merkatuaren galeraren, energia baliabideen eta lehengaien hornikuntzaren gorabeheren, sistema komunistaren erortzearen eta Georgiako barneko krisi politiko eta etnikoen ondorioz..
 
[[Fitxategi:TBC_BANK.jpg|thumb|280px|TBC bankua, [[Tbilisi]]]]
Ekonomiaren erreforma, estatuak abian jarria eta [[Nazioarteko Diru Funtsa]]ren laguntzaz, erritmo eta emaitza desberdinez ari da egiten, sektore eta eskualdeka. Ekonomia pribatuaren sobietar aroaren bukaeran hasi zen indartzen, baina [[1992]]an [[pribatizazio]]a hasi zelarik, [[1996]]. urtean lurren erdia baino ez zen pribatizatu. Nekazaritzaren emaitzak gora egin du, baina halere ez aski laboretan herrialdea beregain izan dadin. Nekazaritzaren hazkunde hori industriaren osotasunaren (nekazaritza-elikagaien industriarena izan ezik) krisiaren ondorio da segur aski. Lantegi handien pribatizazioa motel doa, erosle faltagatik askotan, nahiz eta atzerritar inbertsoreak erakartzeko politikagintza bultzatu den. Enpresa txiki eta ertainak, aldiz, ugaldu egin dira. Inbertsio ez produktiboak egiteko joerak, eta atzerrian erositako ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzekoak (Turkiari batez ere, inportazioen %17 2015ean<ref name="cia"></ref>), auzitan jarri du nazio ekonomiaren berregituratzea, ekonomia hori gainera ez baitago Mendebaldeko merkatuetara egokitua, eta finantza baliabideen faltan baitago (nazio diru bat, ''laria'', sortu zen 1995ean).
 
1992an Itsaso Beltzeko Ekonomia Lankidetzako Eremuko kide egin zen Georgia, Turkiak bultzatuta. Kaukaso barneko korridorearen europar egitasmoak, zenbaitentzat zetaren bide berria delarik, balio estrategikoa eman dio Georgiari [[Erdialdeko Asia]]ko sarbide gisa. Era berean, [[azpiegitura]]k sendotzeko asmoa du georgiar gobernuak, [[Kaspiar itsaso]]ko petrolioaren esportazioan parte hartzeko, baina horrek arrisku egoeran jartzen ditu errusiar interesak: [[1999]]an, bigarren oliobide bat zabaldu zen [[Azerbaijan]]dik ([[Baku]]tik), petrolio gordina [[Mendebaldeko Europa]]ra eramateko, Georgiako Soupsa portutik, Itsaso Beltzean (aurrekoa ere Bakutik ateratzen zen, baina Errusiatik igarotzen zen). [[Adjaria]]ren garapena, bestalde, muga bikoitza du: itsasokoa eta lehorrekoa, Turkiarekin, susmo txarrez ikusten du Georgiako gobernuak, adjariarren [[separatismo]]a dela-eta.