Georges Jeanclos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
[[Fitxategi:Provins saint-ayoul.jpg|thumb|260px|Jeanclosek eginiko Saint-Ayoul elizako ''Tinpanoa'', [[Provins]]en (Frantzia).]]
 
'''Georges Jeanclos''' ([[Paris]], [[Frantzia]], [[1933]]ko [[apirilaren 9]]a - [[1997]]ko [[martxoaren 30]]a) eskultorea izan zen. Haren eskultura-lana oso berezia da, bere garaiko [[akademizismo]] guztietatik apartekoa. [[Israeldar]] jatorrikoa izanik, [[judu]]en tradizioa [[Ekialdea (kultura)|Ekialdeko]] artearekin eta antzinako kristau artearekin nahastu zuen.
 
== Bizitza ==
 
[[Parisko Arte Ederretako Eskola]]n ikasi zuen, 1959an Erromako saria irabazi zuen eta [[Villa Medici]]n egonaldi bat egin zuen gero, Balthus zuzendari izan zen garaian. 1972tik aurrera, [[Sevres]]ko lantegiko ikerketa-lantegiko buru izan zen eta 1976tik aurrera, Arte Ederretako Eskolako irakasle.
 
''Urnes Kaddish'' (1978-1980) eskulturek, semeak aita hilari egiten dion ''Kaddish'' otoitzarekin dute zerikusia; ''Kamakura'' (1988) eskulturek, piramide bitxietatik ateratzen diren fraide japoniarrak gogorarazten dituzte eta ''Les Barques'' (1988) eskulturek, berriz, hilen erresumarako bidaiaren gaia berreskuratzen dute. Neurri txikiko eskultura horiez gainera, eta enkargu publikoei esker, obra handiak ere egin ditu, esate baterako, ''Monument à la mémoire de Jean Moulin'' (Champs-Élysées, Paris, 1984), Bercyko Finantza ministerioko ''Atea'' (Paris, 1989) edota Saint-Ayoul elizako ''Tinpanoa'' (Provins, 1990). Heldutasun garaiko lan horiek estilo pertsonalean berreginiko tradizio ikonografikoan koka daitezke.
16. lerroa:
 
{{bizialdia|1933ko|1997ko|Jeanclos, Georges}}
 
[[Kategoria:Paristarrak]]
[[Kategoria:Frantziako eskultoreak]]