Gengis Khan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Inperioa ==
[[Fitxategi:Mongol Empire map.gif|thumb|leftezkerrera|300px|[[Mongolen Inperioa|Mongoldar Inperioa]]]]
 
[[1167]]an jaio zen [[Baikal]] aintziratik gertu, ingurugiro aristokratiko batean. [[Borjigin]] klanekoa zen, [[Amur]] ibaitik [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] harresirainoko eskualdean zabaltzen zena eta bere aita [[Yesugei]], honen buruzagia. Hau, [[tatariar|tartariarek]] pozoituta hil zen eta [[Timuyin]] bihurtu zen tribuaren buruzagi hamahiru urte zituela.
 
Hau zela eta, hainbat klanek bere babesa emateari utzi zioten eta handik aurrera bere familiak (bere ama, bere sei anaiak eta bera) pobrezian bizi behar izan zuen, nekazaritzatik eta arrantzatik. Honetaz gain, matxinadak izan ziren eta baita bere aitak utzitako boterea lortzeko hainbat borroka ere. Baina laster erakutsi zuen bere gaitasun eta indar militarra eta bere menpekoak garaitzeaz gain, inguruko herrialdeak ere garaitu zituen.
[[Fitxategi:Djengiz Khân et Toghril Ong Khan.jpeg|leftezkerrera|thumb|320px|Gengis Khan eta Toghril Khan (XV. mendeko ''Jami' al-tawarikh'' eskuizkribuko ilustrazioa)]]
 
Garai honetan razziak eta erasoaldi txikiak egiten zituenez, hainbat gazteren leialtasuna lortu zuen eta berekin elkartu ziren. Hauen artean [[Jamuka]] gaztea da aipagarriena. Honen gizarte mailak ( noble familiakoa zen) eragina izan zuen Timuyin-en botererako bidean. Eta honela, bere hasierako jarraitzaile hauek zirela eta, geroago bere guardia inperiala izango zena sortzen joan zen. Hala ere, botere bidean gehien lagundu ziona bere aitaren laguna, [[Toghril]] ([[Kerait]]en buruzagia) izan zen, bere armadako bigarren lerroko nagusi izendatu baitzuen eta honela gizon gehiago elkartu baitzitzaizkion.
 
Geroago, hainbat liskar eta lehia egon ziren botereagatik. Ondorioz, [[Timuyin]] eta [[Jamuka]] banandu egin ziren. Azken hau bere babesa kentzen saiatu zen, baina bere menpean zeuden klanak Tumuyin-en agintepean jarri ziren. Honetaz gain, Troghril ere banandu egin zen, bere alaba Tumuyinen seme zaharrenarekin ezkontzeko baimena ukatu eta gero. Orduan, Jamuka eta Troghil elkartu egin ziren lehenago bere kidea izandakoari aurre egiteko, baina beraien armadako barne arazoak zirela eta, garaituak izan ziren; beren ondoan borroka egin zuten klan asko Timuyinekin elkartu ziren gainera. Honela, Keraitak garaituak izan ziren eta geratzen zen botere indartsu bakarra Namianoak izanik, Jamuka eta bere jarraitzaileak hauen babespean jarri ziren. Baina garaituak izan ziren (baita geroxeago hauen aliatuak ziren [[Merkit]]ak ere) eta Jamuka atxilotu eta hil egin zuten.
 
Azkenean [[1206]]rako [[Mongolia]] guztia bere menpe zuen. Tribuen asanblada orokor batek Tumuyin (39 urte zituen), Gengis Kan izendatu zuen [[Onon ibaia]]ren ertzean [[Quriltai]] izeneko zeremonia bat eginez. [[Uigurrera]] jarri zuten Mongoliarren ahozko eta idatzizko hizkuntza moduan eta herrialde antolatuago eta orekatuago bat bihurtzeko lanetan hasi ziren. [[Karakorum]] Mongoliako hiriburu izendatu zuten.
 
[[Oirate]]ak, [[Kirgiz]]ak eta [[Uigur etnia|Uigureak]] garaitu eta boterearen oinarriak finkatu ondoren, Txinako konkista hasiz zuen Gengis Kan –ek beste hainbat herrialderen laguntzarekin. [[1208]]an [[Txinako Harresi Handia|Txinako Harresia]] zeharkatu zuten Mongoliarrek eta euste-puntu bat jarri zuten barruan. [[1213]]an bere armadak mendebaldera eta hegoaldera bidali zituen eta [[Qin dinastia]]k gobernatzen zuen lurraldera sartu ziren. [[1215]]ean [[Yenking]] hiria (gaur egungo [[Pekin|Beijing]]) hartu zuten. Txinaren hegoaldera ez sartzea erabaki zuen, alde batetik, bere gizonentzako gogorregia zelako eta beste aldetik, Txinako hegoaldea iparraldea baino indartsuagoa zelako.
 
[[1218]]an [[Kara-kitai]] erreinua lortu zituzten. Azken honekin inperioak [[Khwarezm]] inperio [[musulman]]arekin (gau egungo [[Irak]], [[Iran]] eta [[Turkestan]]go zati bat direnarekin) muga izatea lortu zuen eta hemengo agintariak erasorako asmorik ez zuela ematen zuenez, merkatariei inperiorako bideak zabaltzea erabaki zuen Genghis Khanek. Baina [[Ala al-din Muhammad]] agintariak, Mongoliatik itzultzen ari zen karabana bat erasotu zuen eta bertako pertsona guztiak hil zituen. Honengatik, eta merkatu bideen erabateko jabetza lortu nahi zuelako, Genghis Khanek musulmanak erasotzea erabaki zuen. Ala al-din- ek bere armada talde txikietan banatu zuenez eta Mongoliarrak agertzean ihes egin zuenez, erraza izan zen hauek garaitzea, nahiz eta bere semea armada berriro osatzen eta mongoliarrei aurre egiten saiatu. Beraz, [[Bukhara]] eta [[Samarkanda]] (Khwarezmeko hiriburua) suntsitu zituen, bere jeneraletako bik iparraldean eta hegoaldean aurrera jarraitzen zuten bitartean. [[1223]]rako Jwarizm guztia bereganatua zuten mongoliarrek. Geroago, Peshawar eta Lahore hiriak (gaur egungo Indiako iparraldea eta [[Pakistan]]) konkistatu zituzten. 122an, gaur egun Errusia denean sartu ziren eta [[Volga]] eta [[Dnieper]] ibaietatik [[Persiar golkoa|Pertsiako golkogolkoraino]]raino iristen zen eskualdea arpilatu zuten.
[[1225]]an Mongoliara itzuli zen garaile. Ondoren, sortu ziren matxinadak zapaltzeari eskainiz izan bere denbora, [[Hisi-Hisia]]ko lurraldean batez ere, ez zituztelako azken kanpainarako soldaduak bidali nahi eta matxinada hasiera izan zitekeelako (Gengis Khan hil arte ez ziren deuseztatu).
 
Gengis Khan [[1227]]ko [[abuztuaren 18]]an hil zen zalditik erori eta pairatu zituen zauriengatik, Hisi-Hisiako erreinuari eraso egin baino lehen. Bera hil ondoren, Mongoliar inperioa bere lau semeen artean banatu zen, [[Ogodei]]ren (hirugarren semearen) agintepean. Hau, [[1229]]an ''[[Khan (titulua)|khan]]'' izendatu zuen Mongoliar printzeen asanbladak. Bere aitaren konkistak sendotu zituen; Txina iparraldekoa eta [[Korea]]ko menderatzea osatu zuen; inperioa zabaldu zuen; [[Georgia]], [[Armenia]] eta [[Kaukasia|Kaukasori]] bere babesa eman zizkion eta [[Errusia]]ko [[Danubio]] lautadan sartu zen.
 
Txina osoko (bai iparraldea eta baita hegoaldea ere) erabateko menderatzea Gengis Kan-en [[Kublai Kan]] izeneko bilobak egin zuen, Txinako enperadore garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zena.
 
Mongoliar inperioa [[1368]]an desagertu zen.
31. lerroa:
[[Fitxategi:Gengis Khan empire-fr.svg|thumb|420px|Genghis Khan eta bere jeneralen konkista nagusiak.]]
 
Gengis Khanek [[Mongolen Inperioa|Mongoliar Inperioa]] ez zuen indarragatik bakarrik lortu, baita estrategia onak erabili zituelako eta gobernadore ona izan zelako ere. Bere ezaugarrietako bat bere izaera eta lider itsura ziren. Garai hartan normala zena baino altuagoa zen, buru zabala zuen, masailezur indartsua eta begirada sarkorra.
 
Mongoliarrak herrialde borrokalaria ziren: gizon guztiak libreak zirenak (nobleak zirenak behintzat), gaztetatik gerrarako entrenatzen zirenak eta zaldunen tradizio indartsu eta aspaldiko bat zutenak. Honek, Gengis Khanek armadaren antolaketan egindako erreformekin batera eta guardia pertsonalaren sorrerarekin batez ere ( bere semeek eta beste familiako batzuek osatua), oso paper garrantzitsua izan zuen inperio Mongoliarraren sorreran. Hauek dira egindako erreforma batzuk:
40. lerroa:
Gengis Khanek garaile izateko aukera eman zioten aldaketa hauez gainera, diziplina inoiz baino gehiago sendotu zuen eta arau zorrotzak jarri zituen. Armada zaldunez osatzen zen ia erabat eta beranduago, ingeniari talde bat sartu zuen setioak egiteko. Arkua zen armarik eraginkorrena. Txikia zen eta zaldi gainean azkar zihoazen bitartean erabiltzeko erraza. Atzealdean airearekin soinua ateratzen zuen dispositibo bat zuen, horrela gerlariak bazekien gezia nora zuzendu, nahiz eta ez ikusi. Inpultso handi batekin armadurak zeharkatu zitzakeen.
Gerlari mongoliarrak [[tenperatura]] baxuak jasan ahal izateko jantzi egokiekin ibiltzen ziren eta bidaia handiak egiteko beharrezko gauza guztiekin ibiltzen ziren, baina zaldiek pisu handirik eraman gabe, borrokarako erabili behar baitzituzten. Gerlariak aztertuak izaten ziren gerrara joan aurretik eta bere ekipoa baldintza onetan mantentzen ez zuena zigortua izaten zen.
 
Mongoliarren armadaren egitura, normalean, aurrealdean zaldun pisutsuen bi lerrokoa eta atzean zaldun arinen hiru lerrokoa izaten zen. Azken hau aurreratu eta bere arkuak erabiltzen zituen gero, atzera itzultzen ziren bidea zaldun pisutsuei uzteko.
 
Beste ezaugarri garrantzitsu bat komunikazioa da. Ostatuak zeuden puntuetan yan-ak jarri zituen janari, edari eta ordezko zaldiekin bai mezularientzako eta baita bere espioientzako ere. Askotan espioiak bidaltzen zituen karabanekin bidaiatu zezaten eta beste askotan etsaiaren herritarrek ematen zien informazioa. Aurkakoa erasotu baino lehen, berari buruzko ahalik eta informazio gehien lortzen zuen, horrela eraso egoki bat prestatu al izateko.
 
Azpimarratzeko beste gauza bat gerra psikologikoa erabili izana da. Etsaiak garaitzeko, beldurra zabaldu zuen konkistatutako lurraldeetan. Mongoliarrak sarraski izugarriak egin zituzten eta herritarrei erakusten zizkien hauen ondorioak (gorpuak, buruak...).
52. lerroa:
Hona hemen, adibide batzuk:
* Txinako herrialde bat setiatu nahi izan zuenean, Mongoliarrek ezin zuten irabazi eta une honetan Gengis Khanek bere adimena erakutsi zuen ondoko plan hau eginaz: Txinatarrei beren hiriko txori guztiak emateko esan zien eta horrela bakean utziko zituela. Txinatarrek aginduak jarraitu zituzten. Txoriak Gengis Khanen eskuetara iritsi zirenean, honek su eman zien denei eta txoriek beren habietara eta hiriko etxeen teilatuetara egin zuten ihes. Honela hiri guztiak su hartu zuen eta biztanleak korrika ihesi astean, Mongoliarrek eraso egin zieten.
* Beste batean, Targutai eta Yamuga-ren aurkako borrokan, bere armada txikiagoa zenez, Gengis Khanek bere gizonei, bakoitzak gizonaren tamainako panpina bat egiteko esan zien eta beren badaezpadako zaldietan jarri zituzten. Orduan, armadak askoz handiagoa ematen zuen eta etsaiak izutu egin ziren. Azken honek, borroka irabazten lagundu zien Mongoliarrei.
* [[Hungaria]]ri eraso egitean ere estrategia on bat erabili zuen. Gengis Khan-en armadako pisu gutxiko zaldunek ezin zieten Holandako zaldun astunei aurre egin, beraz, Mongoliarrek gudan atzera egiten zutelako itsura egin zuten. Horrela, zaldi Holandarrak nekatu egin ziren eta orduan, erasoari ekin zioten Mongoliarrek.
 
Hala ere, nahiz eta agintari gaizto eta bihozgabea zela esan bere lurraldeetan bakea eta ordena ezarri zituen, tribuen arteko borrokak bukarazi zituen, komunikazio bide berriak eraiki zituen, bere menpekoen sineskera desberdinak errespetatu zituen eta irakurtzen jakin ez arren, idatzitako hizkuntzaren balioa baloratzen jakin zuen.
75. lerroa:
 
{{bizialdia|1162ko|1227ko|Genghis Khan}}
 
[[Kategoria:Mongoliako khanak]]