Gene: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
[[Gregor Mendel]] abadeari zor diogu geneen existentziari buruzko lehenengo zantzuak plazaratzea. Bere garaian kromosomei eta DNAri buruzko inongo ezagutzarik ez egon arren, Mendelek -haren esperimentu zorrotzen bidez- "herentziaren faktore" batzuen existentzia ondorioztatu zuen, gurasoengandik ondorengoengana transmititzen zirenak.
 
Gregor Mendelek XIX mendearen erdialdean burutu zituen bere esperimentu ospetsuak landareekin, [[Mendelen legeak|bere izena daramaten legeak]] proposatuz. Mendelek herentzia biologikoaren legeak argitu nahi zituen, azalduz zergatik karaktere biologiko batzuk gurasoengandik seme-alabengana transmititzen ziren eta beste batzuk ez. [[Ilar]]rekin lan egin zuen batez ere, eta aztertu zuen ezaugarri fisiologiko ezberdinak zituzten ilarrak (adibidez, lore zurikoak eta lore morekoak) gurutzatzean zer gertatzen zen. Saio horien bidez Mendelek "herentziaren unitate" batzuen existentzia proposatu zuen, geroago biologoek gene izendatu zutenak.
 
== Ezaugarriak ==
15. lerroa:
Sexu bidez ugaltzen diren izakiek (animalia eta landare gehienek) [[kromosoma homologo]]ak dituzte (pare bat) haien zelula somatikoetan ([[gameto]]etan ez). Kromosoma homologoetako bat aitarengandik eta bestea amarengandik jasotzen dituzte. Kromosoma homologoetako pare bakoitzak gene baten bi kopia ditu, bana kromosomako. Karaktere biologiko bera erabakitzen duen gene pare horri [[alelo]] deritzo.
 
Karaktere biologiko bat erabakitzen duten bi gene horiek (aleloak) informazio bera baldin badute organismoa [[homozigoto]]a da gene horrekiko; bi gene horiek informazio desberdina badute, aldiz, organismoa [[heterozigoto]]a izango da.
 
Era berean, aleloetako gene bat besteari gailentzen bazaio (alegia, duen informazio genetikoa ondorengoen [[fenotipo]]an agertzen bada gehienetan) gene horri [[gainartzaile]]a deritzo. Beste geneari, berriz, gene [[azpirakor]] esaten zaio (gene horrek duen informazio genetikoa ez da adierazten -gehienetan- ondorengon fenotipoan).
29. lerroa:
[[George Beadle]] genetistak, 1945ean, lehenbizikoz lotu zituen geneak eta proteinak. Bere ustez, geneak heredagarriak diren eta proteinen sintesia kontrolatzen duten unitateak ziren. Beadlek oraindik ez zekien geneak DNAren zatiak zirenik, DNAren molekularen egitura geroago aurkitu baitzen (1953an).
 
Gaur egun badakigu geneen informazio genetikoa (DNAn dagoena) [[zelula nukleo]]an RNAm-ra pasatzen dela [[transkripzio]] izeneko prozesuan. Geroago, sortutako RNAm hori [[zitoplasma]]ra abiatzen da, eta [[erribosoma|erribosomeerribosometan]]tan proteinak sortzen ditu [[itzulpen]] deritzon prozesuan.
 
== Operoiak ==
78. lerroa:
 
[[Kategoria:Genetika]]
[[Kategoria: Biologia molekularra]]