Gatzapen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Gatzapena''' edo '''koagulazioa''' [[odol]]a likido egoeratik solido bihurtzea da. [[Hemostasi]]aren atal garrantzitsua da, [[odoljario]]ak gelditu eta kaltetutako [[odol-hodi]]ak konpontzeaz arduratzen dena, [[plaketa]] eta [[fibrina]]z osatutako odolbilduak eratuz. Gatzapenaren gehiegizko asaldurak [[tronbosi]]ak eta gutxiegizkoak odoljarioak eragin ditzake.
 
Gatzapena [[ugaztun]] guztietan ematen den prozesua da, nahiz eta [[gizaki]]an aztertu den gehien. Bere beharrezko osagaiak plaketak eta [[gatzapen faktore]]ak ([[fibrinogeno]]a, esaterako) dira.
 
Gatzapena [[endotelio]]aren lesioa gertatu eta berehala jartzen da martxan. Plaketek tapoi bat sortzen dute lesioa izan den tokian. Hau lehen mailako hemostasia da. Aldi berean, bigarren mailako hemostasia gertatzen da: gatzapen fatoreen eraginez, fibrinogenoa ([[odol-plasma]]n dagoen proteina urgarria) fibrina (proteina disolbaezina) bilakatzen da, plaketen tapoia sendotuz.