Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
| data6 = [[Espainiako Polizia Armatua]]
}}
'''Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia''' [[1976]]ko [[martxoaren 3]]an [[Gasteiz]]en [[greba]] orokor batean [[Espainiako Polizia Armatua]]k egindako [[sarraski]]a izan zen. [[Zaramaga]]ko [[San Frantzisko Asiskoa eliza (Gasteiz)|Asisko San Frantzisko elizaelizaren]]ren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langileei gas negar-eragileak jaurti zizkieten poliziek, indarrez aterarazteko; eta, elizaren ate bakarretik irteten ziren eran, bi mila tiro baino gehiago egin zizkieten poliziek. Bost lagun hil zituzten, eta 150 zauritu. Polizia haien eta Espainiako gainerako polizia indar guztien burua [[Manuel Fraga|Manuel Fraga Iribarne]] ministroa zen, eta sarraskiaren erantzukizuna egun haietako protestak egiteko deialdia egin zutenei egotzi zien.<ref name=LlachRevolta>Lluís DANÈS: [http://www.youtube.com/watch?v=FZA8df8t4I4 ''Llach, la revolta permanent''], Mediapro / Bainet Zinema, 2006.</ref><ref>Eduardo MURIEL: [http://www.publico.es/espana/417425/el-dia-en-que-la-policia-de-fraga-disparo-contra-una-asamblea «El día en que la policía de Fraga disparó contra una asamblea»], ''Público'', 2012-01-18.</ref> Urte hauetan guztietan Espainiako Justiziak gaia ikertu ez duenez, 2014ko urriaren 31n, Argentinako [[María Servini]] epaileak [[Rodolfo Martín Villa]]ren eta [[frankismo]]aren beste hemeretzi karguren aurkako atxiloketa agindua eman zuen, gertakari horien inguruan galdekatu ahal izateko.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izenburua=Una juez argentina ordena detener a Utrera Molina y 20 cargos franquistas
|url=http://politica.elpais.com/politica/2014/10/31/actualidad/1414789472_600996.html
24. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:Vitoria - San Francisco de Asis12.JPG|thumb|250px|[[San Frantzisko Asiskoa eliza (Gasteiz)|San Frantzisko elizaren]] barnealdea. Eraikina [[Luis Peña Gantxegi]] arkitektoak diseinatu zuen.]]
[[1976]]ko [[urtarril]]ean 6.000 langile inguruk soldatak mugatzen zituen dekretua salatzeko eta haien lan-egoera hobetzeko greba hasi zuten. Gasteizen langile mugimendu indartsua antolatzen ari zen, herritarren eskubideak zapaltzen zituzten diktaduraren eta enpresaburu diruzaleen aurka. Bi hilabete geroago, martxoaren 3an, hirugarren greba orokorrera deitu zuten, langileen aldetik erabateko jarraipenarekin, hainbestekoa ezen hedabide ofizialek ere lantegietako grebaren jarraipena %80koa izan zela onartu zuten. Goizeko lehen orduetatik poliziak manifestazio guztiak gogotik erreprimitu zituen. Arratsaldeko bostetan, [[Zaramaga]] auzuneko [[San Frantzisko Asiskoa eliza (Gasteiz)|San Frantzisko Asiskoa elizaelizan]]n langileen batzar bat egin behar zenean, gertakari ilunak jazo ziren. Polizia Armatuak —''grisak''— elizan sartu ziren apaizaren oharrak mespretxatuz, eta langileak irtenarazi zituzten gas negar-eragilea erabiliz, esparrua itxia izan arren. Elizaren hustean langile ugari jipoitu zuten. Hala ere, gertakizun lazgarriena izan zen poliziak pistolaz eta metrailetaz tiro eginda 150 pertsona zauritu zituela, eta, larriena dena, 5 langile hil zituela. Haietako bi, tokian bertan hil zituzten; beste hirurak, berriz, zauri larrien ondorioz ondorengo egunetan hil ziren ospitalean.
 
Hainbaten ustez, Gasteizen eta beste hainbat tokitan hain indartsu antolatzen ari zen langile mugimendua geraraztearren, Espainiako Gobernutik etorri zitzaien agindua poliziei, protestalariei hiltzeko asmoz tiro egin ziezaieten.<ref name=LlachRevolta/>
60. lerroa:
 
== Omenaldiak ==
[[Fitxategi:Lluís Llach.jpg|thumb|150px|leftezkerrera|Lluis Llach, [[Paris]]ko kontzertu batean]][[Lluís Llach|Lluis Llach]] kantautore [[katalunia]]rrak biktimen omenez kanta hunkigarri bat konposatu zuen istiluen gau bertsuan. Abestia ''Campanades a morts'' deritzo, eta [[1977]]an Mendizorrotzeko kiroldegian eman zuen lehen aldiz, [[Mikel Laboa]]k lagunduta. Halaber, Gasteizko [[Fernando Buesa Arena|Araba Pabiloian]] berriz jo zuen hilketen 30. urteurrenean, [[Donostiako Orfeoia]]rekin batera. [[2006]]an, halaber, [[Lluis Danes]] kataluniarrak zuzendutako ''Llach, la revolta permanent'' izeneko filma aurkeztu zuten, 1976ko gertakariak eta Llachen abestiaren historia kontatzen dituena.<ref>[http://www.llachlarevoltapermanent.com/ ''llachlarevoltapermanent'' izeneko webgunea]</ref>
 
1984an, [[Zarama]] taldeak ''Gasteizko Gaua'' abestia plazaratu zuen ''Indarrez'' albumean, grebalarien omenez. [[Betagarri]] gasteiztar musika taldeak ere gertakariei buruzko abesti bat txertatu zuten 2006. urteko ''Hamaika Gara'' lanean.