Gaspar Montes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
[[Etxeandia]] eskultorearekin eta [[José Salis|J. Salís Camino]] pintorearekin hasi zituen ikasketak. Salís Camino eta N. Camiok pentsio bat lortu zioten, eta [[Madril]]a joan zen pintura ikastera. Han, [[J. M. López Mezquita]] eta [[F. Alvarez de Sotomayor]]rekin aritu zen ikasten eta lanean. [[1924]]an Gipuzkoako Aldundiak antolatutako Artista Berrien Erakusketan sari bat lortu zuen, sariaren diruarekin [[Paris]]a joan zen, eta Colarossi akademian aritu zen ikasten. [[1926]]an Madrilgo Ateneoko Erakusketa-aretoan erakutsi zituen zenbait lan, [[Bernardino Bienabe|Bernardino Bienabe Artia]] gipuzkoar pintorearekin batera.
 
Handik urtebetera [[Euskal Museoa (Baiona)|Baionako Euskal Museoan]] egin zuen erakusketa bat Bienabe Artia eta [[Jesus Olasagasti]]rekin. Arte Ederretako Erakusketa Nazionalera ''Roncesvalles'' eta ''Paisaje en Irún'' lanak bidali zituen [[1927]]an, eta ''El embarcadero'' eta ''Fuente de Narciso'' 1930ean. [[1938]]an Irungo Udal Akademian marrazki-eskolak ematen hasi zen.
 
[[1970]]ean ''Siete Maestros Españoles del Dibujo'' erakusketan parte hartu zuen Vázquez Díaz, Casas, Martínez Ortiz, Arteta Colmeiro, eta abarrekin batera. Handik urtebetera ''Guipúzcoa vista por sus pintores'' erakusketa ibiltarian Montes Iturriotzen hainbat lan egon ziren ikusgai. Erakusketak egin zituen Madrilen, Donostian, Bilbon, Pauen, Baionan, etab., eta sari ugari irabazi zituen, besteak beste, Pintoreen Lehiaketako lehen saria, Gipuzkoako Aldundiak antolatua (1928); Donostiako Eguberriko Lehiaketako lehen saria (1951); Donostiako Udaleko bigarren saria; Donostiako Eguberriko Lehiaketako Darío Regoyos saria. Gipuzkoa, [[Valentzia]] eta [[Asturiasko Printzerria|Asturiasko]] hainbat elizatako horma-irudiak egin zituen. [[Nafarroa]]ko eta [[Aragoi]]ko hotel batzuk apaindu zituen, eta beirateak ere egin zituen. Hainbat museotan zituen bere lanak erakusgai, esate baterako, Donostiako San Telmon, Bilboko Udal museoan, Mar del Platan (Argentina), Gipuzkoako Aldundian.
 
Beti landu zituen izadiak eta paisaiak, nahiz eta bere karrera luzean aldaketa nabarmenak izan estiloari eta gaien trataerari dagokionez. Bere lanetako koloreak sutsuak dira, baina argiak; xehetasunak harmoniaz biltzen zituen; pintzelkada bizkorra eta soila zuen. Haren lan nagusiak: ''Roncesvalles'', ''El embarcadero'', ''Paisaje de Irún'', ''Fuente de Narciso'', ''Camino de Behobia'', ''Bidasoa'', ''Otoño'', ''Fuenterrabía'', ''Aoiz'' eta ''Nieve en Irún''.
18. lerroa:
 
{{bizialdia|1901eko|1998ko|Montes, Gaspar}}
 
[[Kategoria:Gipuzkoako margolariak]]
[[Kategoria:Irundarrak]]