Cryogeniar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Garai Kriogenikoa''' ([[greziera]]zko κρύος/cryos, [[izotz]]a eta γένεσις/genesis, jatorria) [[denbora eskala geologiko]]aren banaketa bat da, Aro [[Neoproterozoiko]]aren bigarren garai geologikoa. Duela 850 milioi urte hasi eta duela 630 +5/-30 milioi urte amaitu zen. Bere hasiera kronometrikoki ezartzen da, bere amaiera [[estratigrafia]]ren arabera ezartzen den bitartean.
 
Bere izena [[tropiko]]ko [[latitude]]etan aurkitutako glaziar metaketengatik jasotzen du, [[karbonato]]zko sedimentuek jarraituak. Glaziarrak pultsu erritmiko sail bat jarraituz hedatu eta atzeratu ziren, beharbada [[ekuatore]]ra ere iritsiz. Orohar, mundu mailako bi glaziazio handi behintzat kontutan hartu behar dira. [[Sturtian]] glaziazioa (duela 760 milioi eta 700 milioi urte bitartean gertatutakoa) eta [[Marinoar glazioazioa|Marinoan/Varanger]] glaziazioa, (duela 635 milioi urte inguru gertatutakoa) [[Lurra]]ren historian ezagutu diren handienak dira eta, beharbada, planeta osoa estali zuten. Amaierako glaziazio bat duela 582 milioi urte gertatu zen, [[Garai Ediakariko]]an.
 
[[Tilita]]zko metaketa glazialak Kriogenikoan latitude baxuetan zeuden tokietan ere gertatu ziren, [[Elur bola lur]] deritzonean planetako [[ozeano]]en izoztearen hipotesia eragin zuen fenomenoa. Teoria honek, Kirshivink doktoreak proposatu zuena eta gaur egun [[Berkeleyko Unibertsitatea|Berkeleyko UnibertsitateUnibertsitateko]]ko Paul F. Hoffmanek defendatzen duena, eztabaida handi bat sortu du, Lurra, ekuatoreraino, kilometro 1eko sendoera izatera iristen ziren glaziarrez estalia egon zela esaten bait du. Desadostasun nagusia glaziazio horiek benetan mundu mailakoak ala tokiko gertaerak izan ote ziren da.
 
Kriogenikoan, [[Rodinia]] [[superkontinente]]a zatitu eta [[Pannotia]] superkontinentea sortzen hasi zen.
 
{{oinordekotza
| aurrekoa = [[Garai Toniko|TonikoTonikoa]]a
| titulua = Lurreko garai geologikoak
| epea = Duela 850 milioi urte - Duela 630 +5/-30 milioi urte
15. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Geologia historiko]]
* [[Lurraren historia]]
* [[Elur bola lur]]
* [[Marinoar glaziazioa]]
 
[[Kategoria:Garai geologikoak]]