Gantz ehun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
83.213.196.49 (eztabaida) wikilariaren 6081027 berrikuspena desegin da
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Illu connective tissues 1.jpg|thumb|400px|Gantz ehuna, hiru [[ehun konektibo]] mota nagusietako bat da.]]
'''Gantz ehuna''' [[ehun konektibo]] mota bat da, ehun konektibo laxoaren antzekoa, baina nagusiki [[gantz]] zelulak edo [[adipozito]]ak dituena.
 
Zelula horiek esferikoak dira eta ez dute luzapenik. Bi motatakoak izan daitezke: adipozito txuriak edo adipozito arreak. [[Koipe]] neutroak gordetzen dituzte bolumen handiko tanta batean gantz ehun hori edo txuriaren kasuan; eta gantz ehun arrearen kasuan, berriz, tanta txikiago eta ugariagoetan gordetzen dituzte.
9. lerroa:
 
Bi gantz ehun mota daude:
* [[Gantz ehun zuri]]a. Banaketa zabaleko ehuna da. Ondo elikatutako pertsonetan '''gantz panikulu''' izeneko geruza jarraia eratzen du [[dermi]]aren azpiko ehun konektiboan. Geruza honi hipodermia edo gantz ehun azpikutaneoa esaten zaio. Panikulu hau lodiagoa da [[abdomen]]aren behealdean, [[gluteo]]etan, [[izter]] eta [[besape|galtzarbeetan]]. Gizon eta emakumeen arteko gorputz itxuraren desberdintasunak, neurri batean geruza honek alde desberdinetan duen lodierarekin erlazionatuta daude.
 
* [[Gantz ehun arre]]a. Oso ugaria da hibernazioa egiten duten [[ugaztun]]etan, [[saguzar|kiroptero]] eta [[karraskari]]etan. Ornodun homeotermoetan energia erreserba moduan eta isolatzaile termiko moduan jokatzen dute. Gizakiaren kasuan, ugaria da jaioberrietan, baina gradualki desagertzen doa bizitzaren lehen hamarkadan zehar, azkenean leku gutxitan dagoelarik: [[giltzurrun]] inguruan, [[aorta]] eta [[lepo]] aldean batik-bat.