Ganimedes (satelitea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
Ganimedesen azalean eremu ilunak eta argiagoak direnak bereizten dira. Eremu ilunak kraterrez josita daude eta oso zaharrak dira, duela lau mila milioi urtekoak. Hauen artean bada ''Galileo Regio'' izeneko lautada ilun bat, bertan eraztun kontzentrikoak ageri dira, anttzinako inpaktu baten aztarnak izan litezkeenak. Eremu argiak berriagoak dira eta mendikateak eta zangak ikus daitezke, baliteke jarduera tektonikoaren ondorioz izatea<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Showman, A.P.|izena=Malhotra, R.|egile-lotura=|izenburua=The Galilean Satellites|aldizkaria=Science|argitaratze-lekua=|liburukia=|alea=286|data=1999|urtea=|url=|sartze-data=|issn=}}</ref>. Horregatik esaten da [[Lurra]]rekiko antz handia duela, Artizarrak eta Martek baino handiagoa.
 
Ganimedesen nukleoa burdinez eta sufrez osaturik dago. Burdin hori urtuta egongo da eta honen barneko konbekzio korronteek eremu magnetikoa eratzen du. Ez da asko nabaritzen ordea, Jupiterren eremu magnetikoa askoz indartsuagoa izanik Ganimedesena estaltzen baitu<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Kivelson|izena=M.G.|egile-lotura=|izenburua=The Permanent and Inductive Magnetic Moments of Ganymede|aldizkaria=Icarus|argitaratze-lekua=|liburukia=|alea=157|data=2002|urtea=|url=|sartze-data=|issn=}}</ref>.
 
Sateliteak atmosfera oso fina du, oxigenoz eta ozonoz osaturikoa. Hidrogenoa ere badago baina proportzio txikiagoan<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Hall|izena=D.T.|egile-lotura=|izenburua=The Far-Ultraviolet Oxygen Airglow of Europa and Ganymede|aldizkaria=The Astrophysical Journal|argitaratze-lekua=|liburukia=|alea=499|data=|urtea=1998|url=|sartze-data=|issn=}}</ref>.
17. lerroa:
 
== Esplorazioa ==
Hainbat zundak exploratu dute Ganimedes gertutik. [[Pioneer 10]] izan zen aurrenekoa, 1973 urtean. [[Voyager 1]] eta [[Voyager 2]]-k 1979 urtean bere ezaugarri fisikoak aztertu zituzten eta [[Galileo (espazio misioa)|Galileo zundak]] 1995 urtean izotz azpiko ozeanoa eta satelitearen magnetosfera aurkitu zituen<ref name=":0" />.
 
Europako Espazio Agentziak 2022 urtean misio berria abiatukoa du, ''Jupiter Icy Moon Explorer'' (JUICE)<ref>{{Erreferentzia|izena=Jonathan|abizena=Amos|izenburua=Europe selects Jupiter mission|hizkuntza=en-GB|data=2012-05-02|url=https://www.bbc.com/news/science-environment-17917102|aldizkaria=BBC News|sartze-data=2018-10-04}}</ref>. Hiru satelite galilear ikertzeko asmoa du haien artean hegan eginez eta azkenik Ganimedesen orbitan sartuko da.