«Ganga (arkitektura)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Ganga mota sinpleena [[kanoi ganga]] da, gehienetan itxura erdi-[[zirkulu|zirkularra]] duena. Berez, kanoi-ganga arku jarraitu bat da, arkuaren diametroa baino handiagoa den luzera badu. Arku bat eraikitzean bezala, aldi baterako euskarri bat ezarri behar da, ''zinbria'' izenekoa, [[giltzarri]]a ipini arte ez baita bakarrik eusten. Gangak atal bakarrean edo [[dobela]]k erabiliz eraiki daitezke, material ugaritan: [[adreilu]]z, [[arroka|harriz]], [[altzairu]]z, [[hormigoi]]z eta abar.
 
Historian zehar, ganga garrantzi handiko elementua izan da, espazio handiak estaltzeko era bakarra baitzen, baina hormigoiaren eta altzairuaren garapenarekin garrantzia galduz joan du [[ateburu|baoburudun]] edo esekitako egituren kaltetan. Hala ere, egun hormigoi armatuzko gangak sarritan erabiltzen dira ingeniaritza zibilean, batez ere [[tunel]]ak eta galeriak eraikitzeko.
 
== Ganga motak ==
[[Fitxategi:Corbelledarch.png|thumb|150px|Ganga izun baten eskema.]]
 
Arku izun batek, luzerako ardatzean proiektatzean, ganga izun bat ematen du. Arku izuna bezala, hurbilduz doazen [[harlandu]] edo [[harlangaitz]] ilaraz osatua dago, eta ez[[dobela]]z. Horregatik, ez da da benetako ganga eta [[ateburu|leihoburuen]] antzera funtzionatzen du.
 
Ganga izuna [[arkitektura megalitiko]]an, [[maia zibilizazioa|maian]] eta hilobi mizenikoetan ([[Atreoren altxorra]]n esaterako) erabili izan da.
 
=== Kanoi ganga ===
[[Fitxategi:Single vault 001.png|thumb|150px|Kanoi ganga.]]
Gainazal zilindroerdiko ganga da, geometrikoki [[sortzaile (geometria)|sortzaile]] zirkuluerdiak eta zuzentzaile zuzenak sortua. Batez ere espazio luzeak estaltzeko erabili izan da, hala nola elizetako [[habearte|nabeak]]. [[Erromatar arkitektura]]n eta [[arkitektura erromaniko|erromanikoan]] erruz erabili da.
 
 
=== Ertz ganga ===
[[Fitxategi:Groined vault 001.png|thumb|150px|Ertz ganga.]]
 
Perpendikularrean gurutzatzen diren bi kanoi gangek eratzen dute. Puntu erdiko bi arku oinarri hartuta eratzen da. Intersekzio lerroak edo ertzak [[elipse]] arkuak dira, goiko [[erpin (geometria)|erpinean]] gurutzatzen direnak.
{{sakontzeko|Kupula}}
[[Fitxategi:Kupolvalv.svg|thumb|150px|Kupula.]]
Gangatzat hartzen da, geometrikoki kanoi ganga bat bere buruaren inguruan biraka eratzen delako. Gehienetan esfera-erdi itxura da, baina egitura sistema honek beste hainbat itxura izan dezake. Horma zirkular edo zutabeen gainean eusten da.
 
=== Labe ganga ===
Esfera laurdenak osatua da, hau da, kupula erdia. Proiekzio bertikala eta horizontala zirkuluerdiak dira eta, hortaz, [[abside]]ak eta [[exedra]]k estaltzeko da egokia. Erromatar arkitekturan eta erromanikoan askotan erabili izan da.
 
=== Ganga trenkatua ===
 
== Gangaren osagaiak ==
* Euskarriak: ganga eusten den zutabe edo horma zatia.
* Abiapuntuak: ganga eratzen duten arkuena.
* [[Dobela]]k: ganga edo honen arkuak osatzen duten ataletako bakoitza.
{{commonskat}}
{{Eliz arkitekturaren elementuak}}
 
[[Kategoria:Arkitektura elementuak]]
[[Kategoria:Eliz arkitektura elementuak]]