Gandiaga Topagunea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Gandiaga Topagunea''' 2005ean erikitako eraikin abangoardista da, Arantzazu auzoan (Oñati) kokatutakoa. Miguel Angel Alonso del Val arkitektoak...»
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Gandiaga Topagunea''' [[2005]]ean erikitako eraikin abangoardista da, [[Arantzazu (Oñati)|Arantzazu]] auzoan ([[Oñati]]) kokatutakoa. Miguel Angel Alonso del Val arkitektoak egin zuen, eta hori dela-eta [[2007]]an COAVNren saria lortu zuen.
 
[[1960ko hamarkada]]n eraikitako seminarioaren ondarren gainean dago eginda, [[Arantzazuko santutegia]]ren ondoan, Duru auzunearen azpian eta Gomiztegiko gaztandegia eta artzain-eskolaren bidean.
 
== Baketik ==
[[Baketik]] elkartearen egoitza izan zen [[2006]]tik [[2013]] arte, [[Tolosa]]ra aldatu zutenean. Azken urte hartan ere [[Jonan Fernandez]]ek laga zuen elkartearen lehendakaritza.
 
== Parketxea ==
Aizkorri-Aratz parketxea [[2011]]an sortu zuten bertan. 640 m2-ko azalera dauka eta 3 solairutan dago banatuta. [[Aizkorri-Arazko natura parkea]]ren inguruko informazioa ematen dute, izan ere Arantzazu ohiko abiapuntua da [[Aizkorri]] mendira igotzeko.
 
Zehaztu behar da Aizkorri-Aratz bigarren parketxe bat dagoela [[Araia]]n ([[Asparrena]]), [[Aratz]] mendiaren magalean.
 
== Biltzarrak ==
Gandiagan hainbat biltzar eta topaketa antolatu dute sortu zutenetik. [[Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea]]k adibidez birritan burutu du haren urteroko biltzarra bertan, [[2010]] eta [[2018]]an.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Bitoriano Gandiaga]]
 
== Kanpo loturak ==
* [https://www.arantzazugandiaga.com/ Gandiaga Topagunearen webgunea.]
* [http://www.gipuzkoamendizmendi.net/parketxeak/ver.php?&Nelement=1276601622&id=eu Aizkorri-Aratz parketxea.]
 
[[Kategoria:Oñatiko eraikinak]]
[[Kategoria:Arantzazuko santutegia]]